Gure planeta, azken urteetan, aldaketa klimatiko izugarria jasaten ari da. Gero eta aldatze gehiago daude eta zientzilarien ustean eraldaketa guztiak bat datoz negutegi efektuarekin eta horrek eragiten dituen aldakuntzekin.
Aldaketa hauek guztiak ozono geruza desagertzen ari delako gertatzen ari dira. Lurrak babesten duen geruza galtzen ari denez, eguzki izpiak gehiago sartzen dira lurrera eta ondorioz, lurra, denbora pasa ahala, pixkanaka-pixkanaka berotzen ari da.
Berotze honen eraginez, lurra azken urte hauetan nahiko ero dabil eta hondamendi natural ugari gertatzen ari da: lurrikarak, uholdeak, urakanak, suteak (beroaren eraginez)… Hau guztia gutxi bada, itsasoaren ur-maila igotzen ari da, poloetako izeberrak urtzen ari direlako, tenperaturen igoeren eraginez. Izeberren urtzeen ondorioz, animalia espezie asko desagertzen ari dira beraien bizilekua, hau da, izeberrak, likidotzen ari direlako.
Gaur egun, Munduko Meteorologia Erakundeak adierazi duenez, ozono geruzak Antartida gainean duen zuloa inoiz baino handiagoa da.
Gure aldetik jarriz gero, egoera zertxobait hobetu dezakegu. Esaterako, materiala ondo birziklatuz has gaitezke (material ugari oraindik ez baitugu ongi birziklatzen) edo energia alternatiboen bideetan sakonduz (oraindik ez dira aski eta batzuk oso garestiak dira). Ozono geruza suntsitzeko beste arrazoi bat ibilgailuen kea da. Kotxe elektronikoak erabiliko bagenitu, ingurugiroarekiko kaltea askoz txikiagoa izango litzateke. Eta neurriak hartzen hasiko bagina?
Iruzkin berriak