Gizakiarentzat garai batean ehizaren bitartez garrantzitsuena elikadura lortzea bazen ere, gaur egun, ez da gauza bera: entretenimendutzat hartzen da. Jarduera hau araututa dago eta bi ehiza mota daude: legala eta ilegala. Ehiza legala lizentzia baten bitartez egin daiteke (horretarako dirua ordaindu behar da); ilegala, aldiz, legalki praktikatu ezin bada ere, erreserba naturaletan, adibidez, ematen da. Zergatik toki batzuetan ordaindu eta beste batzuetan ez? Ez al da ekintza berbera, baina leku desberdinetan? Bi kasuetan bizitza kentzen diote animaliari, baina lizentzia izateagatik gizartearen onespena eta babesa lortzen da.
Alde batetik, badira pentsatzen dutenak Espainiako herritarren ohituren, kulturaren eta tradizioaren parte dela ehiza, edota fauna eta superpopulazioa mantentzen dituela eta ehizatzeko lizentziek kontserbazio programak finantzatzen dituztela. Pertsona horiek pentsatzen dute gizakien aktibitate bat dela, gure arbasoak milaka urteetan zehar jarraitu duten tradizio bat. Lagunekin eta familiarekin gozatzeko momentua, eguneroko zereginetatik askatzeko eta erlaxatzeko gune da beste batzuentzat. Leku berriak ezagutzen dira eta ehiztariak sentitzen duten sentsazioa ona dela diote. Naturala da haragiaz gozatzea, jakinda osasunerako mesedegarria dela. Animalien defentsan aritzen diren aktibistei inkoherente hutsak izatea leporatzen diete; izan ere, ehizatzearen aurka omen daude, baina haragia erosten dute elikatzeko.
Baina beste askok azkeneko argudio horri kontra egiten diote. Hauek ez dute haragirik jaten eta animaliak errespetatzen dituzte. Gainera, esplotaziotik datozen produktuen kontra daude; beraz, ez dituzte kontsumitzen. Ohitura delako ez dugu zertan zerbait nahitaez egin. Beste ekintza batzuk praktika daitezke inor kaltetu gabe. Ehiza erlaxatzeko, baliagarria izan daiteke pertsona batzuentzat, baina ez da ez bidegabea ezta nahitaezkoa ere.
Duela egun batzuk telebistan albiste batek azaldu zuen Andaluzian dagoen erreserba naturalean gertatu zena: krisian daudelako, ehiza praktikatzea legalizatu dute bertako zelai menditsuetan, eta dagoeneko animaliak sakrifikatzen hasi dira. Beste adibide bat izango litzateke Espainiako erregeari duela hilabete gutxi gertatutakoa: Afrikako elefante bat sakrifikatzeko -legala da ordaintzen delako- 37.000 ordaindu zuen. Gaur egun, Errinozeronte bat akabatzeko 30.000 ordaindu behar da Sudrafikan.
Esandako guztia kontuan izanda, esan daiteke jarduera hau norberaren araberako ekintza morala dela; inork ezin gaitu behartu zerbait ondo ala gaizki ikustera. Kontuan izan beharko genuke, dena den, animaliak direla natura errespetatzen duten bakarrak. Zentzudunak dira, nahiz eta hitz egiteko gaitasunik ez izan: gizakiok bezalaxe bihotza dute eta eskubide berdinak merezi dituzte. Legala edo ilegala izan, ez du esan nahi ekintza hori ondo dagoenik. Nire uste apalean, gobernuari dirua irabaztea inporta zaio, animalien eskubideak bost axola.
Utzi erantzuna