Duela gutxi Gabonetako oporrak izan genituen eta hemendik ez askora Aste Santukoak helduko dira. Denbora librea, beraz. Baina zer egiten dugu gure aisialdian? Aurretik beste asmo batzuk ditugun arren, gehiengook pantaila aurrean pasatzen ditugu lanera joan beharrik gabeko egun horiek.
Esnatu eta egiten dugun lehenengo gauza telebista edo ordenagailua piztea da, guraso, anai-arreba edo etxean bizi den edonori egun onak eta musu bat eman beharrean. Hori da, hain zuzen ere, komunikazio falta, teknologia berriaren eta konexioaren garaitzat jotzen dugun mende honetan.
Telefono mugikor, Ipod, Wii, internet, telebista digitala… gabe ez gara ezertxo ere egiteko gai. Nire buruari aparatu hauek guztiak izango ez bagenitu zer egingo genukeen galdetzen diot eta, gaur egun, aspertu egingo ginatekeela besterik ez zait bururatzen. Izan ere, kale, etxe, lantoki eta ikastetxeetan, esparru guztietan, erabiltzen ditugu etengabe, baita norbaitekin hitz egiteko parada badugu ere. Isolatu egiten gara, eta hortik komunikatzeko arazoak.
Nork ez du ikusi inoiz lagun talde bat eta norbait munduarekiko harresi diren aurikularrak belarri zuloetan sartuta? Edo segapotoarekin jolasean eta bertan ez dagoenari mezuak bidaltzen? Badirudi gure ondoan daudenekin konformatu ez, eta aurrez aurre ez dagoenarekin hitz egiteko beharra sortzen zaigula. Horrelako gailuek distantzia handietako harremanak izatea ahalbidetzen digute eta alde onak ere badituela begi-bistakoa da. Hala eta guztiz ere, gertukoenganakiko erlazioa galtzeko arrazoia ez luke izan behar, ez eta aktibitate ezberdin eta fisikoak egiteko oztopoa ere.
Kanpoko itxurari garrantzi berezia ematen zaion gizarte honetan, biztanleriaren portzentaia altu batek osasun arazoak ditu. Elikaduraz gain, geldirik eta begietako arazoak sortzen dituzten pantaila argitsuen aurrean egotearen ondorio dira asko. Entretenimendu bakarra bihurtu dira eta orduak eta orduak ematen ditugu hauen aurrean, gure osasuna kaltetzen ari garela konturatu barik.
Horrez gain, teknologia eta modernitatearen merkatua argiaren abiaduran doala dirudi. Ustez berria dena erosi eta, beste behin esnatzerako, hurrengo modeloa ateratzen dute beste aplikazio batekin, erosi berri duzun jostailu “zaharra†atzean utziz. Hori dela eta, momenturo fashionena eskuratzeko irrikitan gaude eta dirua kontu, hauek lortzeko gai ez dena beste maila primitiboago batean dagoela ematen du, bera hala sentitzeraino.
Bestalde, bakoitzaren izatea eta informazio guztia (gizarte-segurantza, NANa…) interneten zintzilikaturik dagoenez, manipulatua izan daiteke. Oso zaila dirudien arren, ordenagailuez izugarri dakiten hacker-ek iruzurren bat edo beste egitea lortu dute eta oraindik ere urrunago irits daitezkeelakoan nago.
Azkenik, aipatu, horrelako tresnen bidezko komunikazioak ondorio larriak ekar dakizkiokeela munduko hizkuntza orori. Izan ere, edonolako harremana izanda ere, sentimendu ezberdinak adierazteko hitz berberak erabiltzen dira eta denboraren poderioz, esanahia edo zentzua galtzen dute. Hala nola, messenger edo txat-gela batean ezagutu berri duzun pertsonari musuak bidaltzeko ohitura dago eta baita maite zaitut edonori esatekoa ere. Benetan esateko garaian, ordea, ez gara horren erraz ausartzen, aurrez aurre bada behintzat, eta hitza hutsal bilakatzen da.
Hau guztia dela eta, esan dezakegu, horrelako aurrerapen teknologikoek alderdi onak badituzte ere, neurrian erabili behar direla eta inguruko eta betiko pertsona eta ohiturak ere zaindu behar direla. Horrela, makinen gaindiko komunikazioa bultzatuz.
Hementxe uzten dizuet internetarekiko menpekotasunaz hitz egiten duen bideo bat.


Aurreko batean, albistegia entzuten ari nintzela, berri hauxe entzun nuen: “Hemendik aurrera, seme edo alaba ipurdiko edota zaplazteko batez zigortzea ilegala izango da”. Belarrietan min egin zidan
Duela urte batzuk, baina, hau gertatzen al zen? Gure gurasoen garaian, eta baita gure garaian ere, ez zen burutik pasatzen masailako bat ematea ilegala izan zitekeenik. Bi aldiz pentsatu gabe, eta beldurrik gabe, ematen zuten (ziguten) belarrondokoa gure portaera zuzentzeko asmotan. Irakaskuntzan ere asko nabaritu da hori. Duela urte batzuk irakasleek egur gehiago ematen zieten ikasleei. Nire ustez, bere garaian belarrondoko bat ematea umea zuzentzeko ez da txarra.
Gainera, ez dut uste horrekin haurra traumatizatuko denik, edota bizitza osoan gogoratuko denik jasotako belarrondoko hartaz. Honekin, ez dut esan nahi umea jipoitzea ona denik; ezta gutxiago ere. Aitzitik, haurra fisikoki edota psikologikoki gaizki tratatzea gogor zigortu beharko litzatekeela iruditzen zait.
Urte asko igaro dira espainiarrek
Azkeneko honek amore eman zuen, baina Marokok bere politika suntsitzaile eta zabaltzaile zorrotz hori aurrera eramaten jarraitu zuen. Gerrak 1991. urtera arte iraun zuen, eta urte horretan, hain zuzen ere, ONUk autodeterminazioaren erreferenduma egiteko aukera eskaini nahi izan zion eskubide guztiak zapalduta zituen herrialdeari, sahararren lurraldeari.




Iruzkin berriak