
Denok dakigunez, automobilak gasolinari esker ibiltzen dira, baina honek asko kutsatzen du gure mundua. Inkesta batek dioenez, familia bakoitzeko bi auto daude. Beraz, erraz ikus daiteke honek suposatzen duena: gasolina kopuru handiaren beharra eta, honekin batera, izugarrizko kutsadura. Hala ere, ez dut kutsaduraz hitz egingo, petrolioari buruz baizik.
Zientzialariek diotenez, 2050. urte inguruan amaituko da petrolioa. Hortaz, zer egingo dugu? Nola mugituko dira gure automobilak? Horretarako hainbat irtenbide dago. Alde batetik, elektrizitateari esker ibiltzen diren beribilak erabil ditzakegu. Honela, ez genuke kutsatuko eta, gainera, energi iturri berriztatzailea denez, inoiz ez litzateke amaituko. Horretaz gain, ez genuke gastatuko hainbeste diru, elektrizitatea gasolina baino merkeagoa baita. Bestetik, hidrogenoari esker ibiltzen diren autoak daude. Hauek ere ez dute batere kutsatzen eta hidrogenoa amaigabea da.

Ikusten denez, hainbat aukera dago. Ez dut lehenago aipatu, baina beste energia iturrii batzuei esker ibiltzen diren autoak ere badaude, olioari esker ibiltzen diren motorrak, esate baterako. Orduan, zergatik ez dute gasolina kendu eta energia iturri hauek kotxeen motorretan ipini? Jakina da mundu honetan automobil asko dagoela eta hauek mugiarazteko petrolioa beharrezkoa dela une honetan; honek erosle asko dakar eta, honekin batera, petrolio jabeek irabazten duten neurrigabeko dirutza. Nire ustez, horixe da beste energia iturriei esker ibiltzen diren autoak ez ateratzearen arrazoia, honek gasolina ez erabiltzea ekarriko bailuke eta, ondorioz, petrolio jabeen salmentek ikaragarrizko jaitsiera izango lukete.
Nire uste apalean eta aurreko guztia kontuan izanik, energia iturri alternatiboez mugituko diren autoak ez ditugu epe laburrean erabiliko, aipatu dugun legez, interes ugari baitago tarteko. Petrolio guztia amaitu arte, beraz, jai daukagu! Eta agortzen denean, zer egingo dugu?
Amaitzeko, bideo honetan motorrek sortzen duten kea, inguruan dagoen kutsaduraren eragile aipagarria, ikus dezakezue:
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/Iyf69WCglU0" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Jaiotzen garen unetik gure azken hatsa ematen dugun arte, mota guztietako pasadizoak pairatu behar izaten ditugu, momentu on asko eta tarteka txarrak ere izaten dira, nahiz eta orokorrean une zoriontsuenekin gelditzen ahalegintzen garen. Dena dela, garai txarrek bizitzan baliagarri diren zenbait ikasgai erakusten dizkigute. Bizitzaz disfrutatzea da kontua, bestela, zertarako bizi?Galdera hauxe dabilkio buruan ospitalean edo etxeko ohean mugitu ezinik dagoen gaixo asko eta askori,
2.210 giltzurrun
Aurreko batean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, lan prebentzioei buruzko
Aipagarrienak hauek badira ere, badaude gaitzak lan istripu kontsideratzen ez direnak baina lantokiak lan istriputzat jotzen dituenak. Gauzak horrela, lantoki bakoitzak segurtasunari buruzko araudia eduki beharko du gertakizun berezi hauek gertatzen direnerako.




Iruzkin berriak