Archive | arauak lantzen

RSS feed for this section

Arauak 4: ordinalen eta banatzaileen idazkera.

JakintzaKaixo, guztioi! Gaur zenbakiekin zerikusia duten arauen lanketari amaiera emango diogu. Horretarako, ordinalak eta banatzaileak nola osatu eta idazten diren ikasiko dugu. Hona hemen Euskaltzaindiak horri buruz dioena:

Ordinalak

Ordinaletan “garren� ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:

XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.

3.ak esan du: hirugarrenak esan du.

XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edoXVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a.

Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:

Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo lehendabiziko.) 

Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…

Galderetan zenbatgarren erabiliko da.

Banatzaileak

Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:

Bana,

Bosna,

Ehuna,

Mila bana, e.a.

Galderetan zenbana erabiliko da.

Araua osorik.

 


Comments { 0 }

Arauak 3: ORDUAK NOLA ESAN

JakintzaKaixo, lagunak! Aurreko eguneko zenbakien hariari jarraituz, gaurkoan, orduei buruz hitz egingo dugu. Arau erraza badirudi ere, berehala konturatu zarete ez dela batere samurra. Esaterako, nork ez du inoiz erabili bostak eta erdi egitura? Aldamenekoak seguro asko ordua ulertu, ulertuko zuen, baina komeni da jakitea erabilera hori ez dela egokia euskara batuan… Azter dezagun,bada, araua atalez atal.

1. Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke; halere, azalpena errazte aldera, bigarren aukera hau ondorengo adibidean baino ez dut erabiliko: oren bata, bi orenak (biak), hirurak, e.a. Aurreko adibideak honela deklinatuko dira: ordu batean, bietan (ordu bietan/bi orenetan), hiruretan, e.a. (Adi! Hirurak eta laurak r dute; beste guztiek, ez!)

2. Erdia honela adierazten da:ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. (Adi! Zenbakia ez da deklinatzen; beraz, ordu biak eta erdi gaizki legoke.)

3. Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a. (Adi! Bietara eman daiteke)

4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi edo gutxiago, hamarrak hamar gutxitan edo gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a. (Adi! Minutuak singularrean deklinatzen dira).

5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.

6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

Araua osorik.

Ñabardura ugari, ezta? Bada, jar dezagun praktikan ikasitakoa. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai. 🙂


Comments { 0 }

Arauak 2: ZENBAKIEN IDAZKERAZ.

Kaixo, lagunak! Gaur zenbakien idazkeraz arituko gara. Erraza iruditzen zaizuela? Ez pentsa, zifra kopuru batetik gora korapilatsua izan daiteke. Non jarri eta? Milioi bat edo milioia esaten da? Hemezortzi ala hamazortzi? Bada, galdera hauei guztiei erantzuten saiatuko gara. Pasa gaitezen, bada, araua atalez atal aztertzera. Jarraian datozen zenbakiak errepasatu, oharrak irakurri eta ikasitakoa praktikan jarri.


Zenbakiak honela idazten dira:

0    zero, huts

  1    bat

  2    bi

  3    hiru

  4    lau

  5    bost (bortz)

  6    sei

  7    zazpi

  8    zortzi

  9    bederatzi

10    hamar

11    hamaika

12    hamabi

13    hamahiru

14    hamalau

15    hamabost (hamabortz)

16    hamasei

17    hamazazpi

18    hemezortzi (hamazortzi)

19    hemeretzi

20    hogei

21    hogeita bat

22    hogeita bi

23    hogeita hiru

24    hogeita lau

25    hogeita bost (hogeita bortz)

26    hogeita sei

27    hogeita zazpi

28    hogeita zortzi

29    hogeita bederatzi

30    hogeita hamahiru

34    hogeita hamalau

35    hogeita hamabost (hogeita hamabortz)

36    hogeita hamasei

37    hogeita hamazazpi

38    hogeita hemezortzi (hogeita hamazortzi)

39    hogeita hemeretzi

40    berrogei

41    berrogeita bat

42    berrogeita bi

43    berrogeita hiru

44    berrogeita lau

45    berrogeita bost (berrogeita bortz)

46    berrogeita sei

47    berrogeita zazpi

48    berrogeita zortzi

49    berrogeita bederatzi

50    berrogeita hamar

51    berrogeita hamaika

52    berrogeita hamabi

53    berrogeita hamahiru

54    berrogeita hamalau

55    berrogeita hamabost (berrogeita hamabortz)

56    berrogeita hamasei

57    berrogeita hamazazpi

58    berrogeita hemezortzi (berrogeita hamazortzi)

59    berrogeita hemeretzi

60    hirurogei (hiruretan hogei)

61    hirurogeita bat (hiruretan hogeita bat)

62    hirurogeita bi (hiruretan hogeita bi)

63    hirurogeita hiru (hiruretan hogeita hiru)

64    hirurogeita lau (hiruretan hogeita lau)

65    hirurogeita bost (hiruretan hogeita bortz)

66    hirurogeita sei (hiruretan hogeita sei)

67    hirurogeita zazpi (hiruretan hogeita zazpi)

68    hirurogeita zortzi (hiruretan hogeita zortzi)

69    hirurogeita bederatzi (hiruretan hogeita bederatzi)

70    hirurogeita hamar (hiruretan hogeita hamar)

71    hirurogeita hamaika (hiruretan hogeita hamaika)

72    hirurogeita hamabi (hiruretan hogeita hamabi)

73    hirurogeita hamahiru (hiruretan hogeita hamahiru)

74    hirurogeita hamalau (hiruretan hogeita hamalau)

75    hirurogeita hamabost (hiruretan hogeita hamabortz)

76    hirurogeita hamasei (hiruretan hogeita hamasei)

77    hirurogeita hamazazpi (hiruretan hogeita hamazazpi)

78    hirurogeita hemezortzi (hiruretan hogeita hemezortzi)

79    hirurogeita hemeretzi (hiruretan hogeita hemeretzi)

80    laurogei (lauretan hogei)

81    laurogeita bat (lauretan hogeita bat)

82    laurogeita bi (lauretan hogeita bi)

83    laurogeita hiru (lauretan hogeita hiru)

84    laurogeita lau (lauretan hogeita lau)

85    laurogeita bost (lauretan hogeita bortz)

86    laurogeita sei (lauretan hogeita sei)

87    laurogeita zazpi (lauretan hogeita zazpi)

88    laurogeita zortzi (lauretan hogeita zortzi)

89    laurogeita bederatzi (lauretan hogeita bederatzi)

90    laurogeita hamar (lauretan hogeita hamar)

91    laurogeita hamaika (lauretan hogeita hamaika)

92    laurogeita hamabi (lauretan hogeita hamabi)

93    laurogeita hamahiru (lauretan hogeita hamahiru)

94    laurogeita hamalau (lauretan hogeita hamalau)

95    laurogeita hamabost (lauretan hogeita hamabortz)

96    laurogeita hamasei (lauretan hogeita hamasei)

97    laurogeita hamazazpi (lauretan hogeita hamazazpi)

98    laurogeita hemezortzi (lauretan hogeita hemezortzi)

99    laurogeita hemeretzi (lauretan hogeita hemeretzi)

100    ehun

101    ehun eta bat

102    ehun eta bi

200    berrehun

300    hirurehun

400    laurehun

500    bostehun (bortzehun)

600    seiehun

700    zazpiehun

800    zortziehun

900    bederatziehun

1000  mila

1200  mila eta berrehun

1201  mila berrehun eta bat

1984  mila bederatziehun eta laurogeita lau

1.000.000    milioi bat

10.000.000    hamar milioi

1.000.000.000    mila milioi (miliar bat)

 

Oharrak:

  • Hemezortzi jartzen den leku bakoitzean hamazortzi ere jarri behar da, bigarren aukera gisan.
  • Ehun eta bat zenbakian ez da beharrezkoa eta hori oso-osorik ahoskatzea eta mintzairen arabera eta, ta edo da bezala ahoska daiteke.
  • Mila zenbakitik gora eta kenduko da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: mila eta berrehun, baina mila berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila laurehun eta bi.
  • 2 zenbakia adierazteko bi jarri den arren, puntu honetaz aurrerago mintzatuko da Euskaltzaindia, aukera bat baino gehiago baitago euskalkien artean (biga, bida, e.a.). Bestetik, noiz erabil daitezkeen forma hauek ere zehaztu beharra dago.

Araua osorik.

Araua praktikatu 1.

Araua praktikatu 2.


Comments { 0 }
-->