Archive | arauak lantzen

RSS feed for this section

Arauak 10: Betiko eta honen kideak eta Hori eta, hori edo eta horrelakoen idazkera.

Jakintza

Gaurko saioan ere bi arau ezberdin errepasatzen saiatuko gara, biak erraz-errazak: Betiko eta honen kideak eta Hori eta, hori edo eta horrelakoen idazkera. Edozein zalantza izanez gero edo ariketak egiterakoan arazoren bat suertatzen bazaizu, galdetu lasai iruzkin bat idatziz. Has gaitezen, bada, gaurko lehenengo arauarekin:

BETIKO ETA HONEN KIDEAK

  • Beti bezalako denborazko aditzondoen kasuan, tartean –ko dagoenean, aditzondoa + -ko egingo da:
Gaurko,

Biharko,

Etziko,

Luzaroko, e.a.

  • Horiek dira hobesten diren formak, eta ez betirako bezalakoak.

Araua osorik.

Praktika


Bigarren arauaren fiosofia nahiko garbia den arren, badago esparru txiki bat Euskaltzaindiak erabiltzailearen irizpidearen esku uzten duena. Adi, beraz: adi

HORI ETA, HORI EDO ETA HORRELAKOEN IDAZKERA

1. Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira beti: eta, edo. Batasunerako ez dira ontzat ematen Mirari ta ikusi ditut, eta Horidela-ta etorri dira bezalako esapideak.

2. Egitura agerikoa eta antzematen erraza denean, bereiz idatziko da juntagailua—ondoan koma izan edo ez—, bere garaian Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala (hori eta, hori edo, hori dela eta). Adibidez: Hor daude Begoña eta, barrura sartzeko beldur.

3. Perpaus konplexua denean, ordea, beharrezkoa izan gabe ere, aukeran izango du idazleak juntagailuaren aurrean marratxoa ipintzea, testua ulertzeko lagungarri dela iruditzen bazaio (hori-eta, hori-edo, zer dela-eta). Adibidez: Esan didate zuen etxean-edo beste egun batean agertuko direla beharbada.

Araua osorik.

Praktika 1

Praktika 2

Comments { 0 }

Arauak 9: ene, nire, niri eta -(e)z gero.

JakintzaGaurko saioan, bi arau ezberdin azalduko ditugu: ene, nire, niri eta -(e)z gero. Jarduerak, ordea, bigarrengoan baino ez ditugu egingo lehenengo araua guztiz sinplea baita.

Ohitura handia dugu ni pertsona-izenordain arruntatik eratorritako formak aldatzeko. Hots, zuzenak diren nire, nirekin, niretzat…erabili beharrean, *nere, *nerekin eta horrelakoak erabiltzen ditugu askotan. Horren inguruan zera jakin behar dugu:

ENE/NIRE, NIRI

Maila jasoan (formalean), ene idatziko da, eta gainerakoetan:

Nire,

Nirekin,

Niretzat,

Niri ,e.a.

Ez idatzi, ordea, nere, nerekin, neretzat, nere, e.a.

Araua osorik.


-(E)Z GERO

Zer dio Euskaltzaindiak honi buruz? Adi hurrengo hiru kasuekin! adi

1. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -(e)z gero idatziko da: hori eginez gero, hori egin duzunez gero. Ez idatzi, beraz, hori egin ezkero, etorri ezkero…

2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero /San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.

3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira.

Araua osorik.

Praktika

Comments { 1 }

Arauak 8: aurrealde eta hau guztia.

Jakintza Gaurko saioan bi arau ezberdin azalduko dizkizuet: aurrealde eta hau guztia.

Nork ez du inoiz erabili honelakoren bat?

  • Taberna guzti haietan izan ginen edo lagun guzti haiekin joan ginen festaz festa.

Bada, inguru hauetan, behinik behin, oso sartua dago erabilera hau. Edo beste hau:

  • Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak.

Erabilera okerrak dira guztiak, ordea! 🙂 Hauxe da horien inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa:

AURREALDE

Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:

  • Aurrealde edo aurreko alde,
  • Atzealde edo atzeko alde,
  • Goialde edo goiko alde,
  • Barnealde edo barneko alde, e.a.

Ez idatzi, ordea, aurrekalde, atzekalde, goikalde, barnekalde, e.a.

Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurrekoalde, atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. Hots, hitz egiterakoan, aurrekalde edo atzekalde erabil daitezke.

Araua osorik.


HAU GUZ(T)IA

  • Hauek dira hobesten diren formak:
Hauek guztiak eta gauza hauek guztiak,

Hauetan guztietan, eta taberna hauetan guztietan, e.a.

  • Ontzat ematen dira hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori bezalakoak ere.
  • Ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: guzti hauek edo etxe guzti hauek, gizonau, e.a.

Araua osorik.

Comments { 3 }
-->