
Gaurkoan, hainbat atzizkiren forma egokiaz hitz egingo dugu. Atzizkiek batzuetan buruhauste handiak ematen dizkigute: ekonomiari ala ekonomialari, gramatikari ala gramatikalari? Bada, arau gutxi batzuk menperatzea baino ez da behar hauek guztiak ondo erabiltzeko. Jarraian, aipatutako -ari/-lari bikotearen artean nola hautatu aztertuko dugu. Halaber, gaztelaniazko -ario (parlamentario) atzizkia bere horretan mailegatu behar dela ere ikasiko dugu eta, amaitzeko, izen multzokariei buruz Euskaltzaindiak arautu duenari buruzko hausnarketa egingo dugu. Prest? Goazen, bada, gaia atalez atal miatzera.
-ARI (-LARI) ATZIZKIAZ
-ari eta -lari formen arteko banaketari dagokionez:
- -ari forma, -a bokalaz amaitzen diren izen oinarriei eransteko erabiliko da, batez ere bi silabatik gorakoak direnean: dantzari, tabernari, gramatikari, politikari, kritikari, e.a.
Hala ere, oso sartuak dauden pentsalari eta hizkuntzalari bezalako hitzak ontzat ematen dira.
- -ia amaiera duten hitzetan, -ialari hobesten da: historialari, zientzialari, ekonomialari, e.a.
Oinarriaren kategoriari dagokionez:
- -ari atzizkia izenekin erabiliko da, eta -le edo -tzaile atzizkiak aditzekin: hezle edo hezitzaile, ikertzaile, e.a.
- Aditz batek adiera bat baino gehiago izan dezakeenean, ordea, zilegi izan daiteke adiera batean -le edo -tzaile erabiltzea eta -ari beste adieran: idazle/idazkari, zuzentzaile/zuzendari, zaindari/zaintzaile…
ERDAL -ARIO, EUSKARAZ -ARIO (ETA EZ -ARI)
Erdal -ario/-aire atzizkiez osatutako izen-izendondoak -ario forman, eta ez -ari forman, mailega bitez:
- Izenetan: notario, komisario, unibertsitario, funtzionario, kortsario, mertzenario… (salbuespenak hiztegi batuan zehaztuko dira).
- Izenondoetan: (talde) parlamentario, (sistema) planetario, (jokabide) sektario… Baina ahal dela, maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, hobe euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea:
- parlamentu(ko) talde (talde parlamentarioren ordez)
- planeta-sistema edo planeta sistema (sistema planetarioren ordez)
- unibertsitate(ko) aldizkari (aldizkari unibertsitarioren ordez), e.a.
-GO IZEN MULTZOKARIAK SORTZEKO
Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak, etab.
- Izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia erabiltzea gomendatzen da: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.
- -go atzizkia kasu hauetan erabiliko da:
- ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa…
- -tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa… 
[kml_flashembed movie="https://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/go_atzizkia.swf" width="550" height="400" wmode="transparent" /]


 Euskaljakintzakook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Errepaso horretarako, euskal aditz laguntzailea lantzen erraz dezakeen gune bat prestatzeari ekin diogu. Gune berria kontsultategian topatu ahal izango duzu (eskuineko zutabean) eta bertan hainbat baliabide ipini dugu:
Euskaljakintzakook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Errepaso horretarako, euskal aditz laguntzailea lantzen erraz dezakeen gune bat prestatzeari ekin diogu. Gune berria kontsultategian topatu ahal izango duzu (eskuineko zutabean) eta bertan hainbat baliabide ipini dugu: Askotan etortzen zaizkit ikasle ohiak esanez, bere garaian atera ez eta berriz ere EGA gainditu nahian edo beharrean dabiltzala. Gehienetan, agiria lanari begira atera nahi dute eta duela gutxi ikastolatik irtendako ikasleak izan ohi dira. Opor hauetan, dena den, nire lehenengo promozioetako ikasle batekin topo egiteak izugarri poztu ninduen. Besteak beste, esan zidan berak ez duela agiria behar baina penatan dagoela ez zuelako atera. Beste saiakera bat egiteko prest zegoela kontatu eta ea nondik has zitekeen galdetu zidan.
Askotan etortzen zaizkit ikasle ohiak esanez, bere garaian atera ez eta berriz ere EGA gainditu nahian edo beharrean dabiltzala. Gehienetan, agiria lanari begira atera nahi dute eta duela gutxi ikastolatik irtendako ikasleak izan ohi dira. Opor hauetan, dena den, nire lehenengo promozioetako ikasle batekin topo egiteak izugarri poztu ninduen. Besteak beste, esan zidan berak ez duela agiria behar baina penatan dagoela ez zuelako atera. Beste saiakera bat egiteko prest zegoela kontatu eta ea nondik has zitekeen galdetu zidan.





Iruzkin berriak