Archive | euskara

RSS feed for this section

Euskararen jatorriaren bila

“Misterioa argitu guran” izenburu honekin egin dut topo gaurko Berria egunkariako azken orrialdea irakurtzean. Bertan, Euskararen Jatorroiaren I. Biltzarraren nondik norakoak aurreratu dizkigute.
Dirudienez, topaketa azaroaren 19n emango da Arantzazun eta antolatzaileek, Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena elkarteek, gure hizkuntzaren inguruko teoria desberdinak bildu eta ikertzeko gune bilakatu nahi dute topaketa hau. Horretarako proposamen eta ideia guztiek izango dute lekua bertan. Ikertzaile kanpotarren presentzia ere izango da, hain zuzen ere, Antonio Arnaiz Villena Madrilgo Universidad Completenseko katedraduna da aurteko gonbidatuetako bat.
Hala ere, urtero ikertzaile baten lana azpimarratu nahi dute eta, aurten, Bittor Kapanaga bizkaitarraren Hiru Substratuen Teoriaren aipamen berezia egiteko asmoa dute.
Kapanaga eta Mujika euskaltzaleak
Besterik gabe, zorte ona opa diegu antolatzaile guztiei, agian batzar hauen ondorengo batek emango ditu misterio hau argitzeko pauso handienak.
Guk, bien bitartean, zehaztutako eguna iritsi arte itxaron beharko dugu, bertan gertatutakoaren informazio sakonagoa argitaratzeko.

Comments { 0 }
-->