Egun hauetako alde iluna…

ume gosetiakEguberrietan gaudela eta, denok irrikan gaude Olentzero eta Erregeei harrera emateko, opariak jasotzeko, familiarekin une ederrak igarotzeko, Urte Zahar eguna ospatzeko…

Hirugarren munduko pertsonek, ziurrenik gogo berdina edukiko dute gabonak iristeko, baina han egoera zeharo desberdina dela ezin ukatu. Aspalditik daude janariaren arazoari aurre egin nahian, haurrek ezin dute eskolara joan, garapenetik urrun bizi dira… Hauek, dena den, adibide gutxi batzuk baino ez dira, jakina!

Pairatzen dituzten ezbeharren artean, eguneroko elikadura dago. Ez dira iristen egunean beharrezkoak kontsideratzen diren 2000 kalorietara eta proteina falta ere nabarmena da. Hau horrela izanik, umeek behar bezala hazteko arazoak izaten dituzte.

Bestalde, nekazaritza da nagusi hirugarren munduan (industrializazioa ez da oraindik iritsi toki askotara) eta honek mendekotasuna sortzen die naturarekiko, uholdeetan, lehortetan eta horrelako egoeretan duten apurra galduz. Gainera, umeak txiki-txikitatik lanean jartzen dituzte eskolara ezin dituztelako eraman eta hau guztia dela eta, analfabetismo tasak izugarri handiak dira.

Ez al da komeni denok hausnarketa egitea honi buruz? Egia da, gu berehala kexatzen garela zerbait nahi eta lortzen ez dugunean; baina, esadazue, benetan kexatzeko eskubiderik ba al dugu munduan jendea horrelako egoeretan dagoen bitartean? Eguberriak iritsi behar al dira pertsona hauetaz gogoratzeko?

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->