EUSKAL ATSOTITZAK
ETXEARI ETA ETXEKOEI BURUZKOAK:
- Afaldu nahi ez duenaren afaria beti prest.
- Auzoan uso, etxean otso.
- Egur zaharra, su txarra.
- Errezo luzea eta afari motza.
- Ezkondu eta damutu.
-
Ezkondutako urtea eta txerria hildako urtea
onenak. - Haurrak hazi, nekeak bizi.
- Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik.
-
Lehenengo andrea da emazte, bigarrena senikide,
hirugarrena gaitz eta kalte. - Umearen zentzuna, etxean entzuna.
KLIMARI BURUZKOAK:
- Abenduko eguna, argitu orduko iluna.
- Azaroa bero, negua gero.
- Azaroa hotz, negua motz.
- Eguzkia nora, zapiak hara.
- Elur urte, gari urte.
-
Elur-melur ez nauk hire beldur, badiat etxean arto eta
egur. - Ezkur urte, elur urte.
- Goiz gorri, arrats euri.
- Goiz guztiak du bere arratsaldea.
- Goizean oskorri, gauean iturri.
- Urtarril hotza, neguaren bihotza.
GORPUTZ ATALEI BURUZKOAK:
- Bihotzaren giltza, mihia.
- Bururik ez eta txapela nahi.
-
Bururik nekatzen ez duenak, hankak nekatu
behar. - Gezurrak buztana labur.
- Lehengo lepotik orain ere burua.
- Non gogoa han zangoa.
- Txapela buruan, ibili munduan.
- Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.
- Zenbat buru, hainbat aburu.
- Zer ikusi, hura ikasi.
ANIMALIEI BURUZKOAK:
- A zer parea, karakola eta barea!
- Asto joan eta mando etorri.
- Han eta hemen txakurrak oinutsik.
- Hurrengo kukua ez du horrek entzungo.
- Kukuak oker jo.
- Mando merkea, nagusiaren nekea.
- Oilo ibiltaria, azeriak jaten.
- Okila kantetan (kantatzen), euria atetan.
- Otsoa aipatu eta otsoa atean.
- Txakurraren gau erdiko ametsak.
- Zerri gosetiak, ezkurrak amets.
- Zozoak beleari, ipurbeltz.
OFIZIOEI BURUZKOAK:
- Alferra beti lanez betea.
- Apaizak azken hitza bere.
- Azeria oiloen predikaria.
- Errementariaren etxean, zotza burduntzi.
-
Eskola-mutilak sasirik sasi, asko jan, eta gutxi
ikasi. - Geroa alferraren leloa.
- Itsuen herrian begibakarra alkate.
-
Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsaldean
alargun. - Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.
BESTETARIKOAK:
- Abere gaiztoa da gorrotoa.
- Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez.
- Baleki gazteak, baleza zaharrak.
- Baleuka eta balitz, elkarren ondoan dabiltz.
- Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
- Ezinak ez du legerik.
- Gogko tokian, aldaparik ez.
- Hala ez baldin bada, halatsu.
- Haritz eroriari, orok egur.
- Hil eta gero, salda bero.
- Hori eta atariko haizea bat.
- Jakiteak ez du ogirik jaten.
- Kupel txarretik, ardo onik ez.
- Lehen hala, orain honela, gero ez jakin nola.
-
Nori berea, Jaunaren legea, nori berea da
gizalegea. - Neke gaberik, ez da bizitzerik.
- Nori berea da zuzenbidea.
- Ogi gogorrari hagin zorrotza.
- Su gaberik ez da kerik.
- Ulertze onari, hitz gutxi.
- Urak bide eginen du.
-
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta
lau. - Ustea ez da jakitea.
- Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza.
- Zereko zera zertan dela zereko zerarekin.
-
Zeurea egin artean mantso eta mantso; zeurea eginez
gero zantzo eta zantzo. - Zure izenean eta nire gizenean.
ATSOTITZ GEHIAGO:
No comments yet.