EUSKALKIEN EGUNGO SAILKAPENA

Dialektologoek egindako azterketei esker, eta
batez ere Koldo Zuazori esker, gaur egun euskalkien eta azpieuskalkien
sailkapen bat egin dezakegu beren hizkuntz ezaugarrietan oinarriturik

Koldo Zuazo

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologiako irakasle den Koldo
Zuazok sakontasun handiz aztertu du euskararen dialektologia.
Bonaparteren sailkapenetik abiatuta, 1997. urtean beste sailkapen
zehatzago bat egin zuen. Lehena euskalkietan oinarritu zen bere
sailkapena osatzeko, baina Zuazo, aldiz, mintzamolde-multzoetan
oinarritu da.

Zuazoren euskalkiek inguru jakin batzuetako hizkera-ezaugarrien
arabera antolatuak daude:

  • Erdialdeko eremurik zabaleneko ezaugarriak.
  • Erdialdeko eremurik txikieneko ezaugarriak.
  • Mendebaldeko ezaugarriak.
  • Ekialdeko ezaugarriak.
  • Iparraldeko ezaugarriak.
  • Hegoaldeko ezaugarriak.
  • Nafarroako euskararen ezaugarriak.
  • Gipuzkeraren ezaugarriak.
  • Mendebaldeko eta erdialdeko ezaugarriak.
  • Bitariko banaketa duen eremuko ezaugarriak.
  • Euskal Herri osoa, eremu finkorik zehaztu gabe.

Sailkapen hori osatzeaz gain, Koldo Zuazok euskal dialektoen atlas
bat egin du, euskalkiei buruz egin den bakarra.

Euskalkien egungo sailkapena

Hauek dira bakoitzaren berezitasunak: 

Bizkaiera

  • Ezaugarri fonetikoak:
  • Hitz-amaierako a+a > ea (ahizpa+ak >
    ahizpeak
    ), ia (alaba+a > alabia), edo ie
    (neska+a > neskie).
  • Alternantziak: e/a (berri > barri) edo i/u
    (irten > urten).
  • Beheranzko diptongoa: aurpegie.
  • Hiato markatua, kontsonante bat tartekatuz: mendia
    >mendixe
    .
  • Ez dira bereizten s eta z hotsak, ezta ts eta tz hotsak ere.
  • i-aren palatalizazioa:
    i+L >/LL/ (mutil+a > / mutiLLa/); i+n
    >
    ; ñ (hagin+a > /hagiña/); i+z
    > x
    (gizon > /gixona/); i+t > /tt/ (aita
    > /aitta/
    ).
  • Morfologiaren ezaugarriak:
    • Erro berbereko erakusleak: hau, hori, ha
      (singularra); honeek, horreek, hareek (plurala).
    • Zenbatzailea zenbait kasutan izenaren atzean dator: gizon
      bi, neska hiru
      .
    • Soziatiboaren deklinabide-atzizkia -egaz da: norekin >noregaz.
    • Erakuslea izenaren aurretik nahiz atzetik agertu ohi da: honek
      txakur honek
      .
    • Aditza bera galdegaia denean, aditza errepikatzen da:
      honek jakin daki (sintetikoa), etorri egin da
      (perifrastikoa).
    • Konpletibak: -ela y -ena.
    • Aurreko bokala i ez
      denean, aditzak datiboaren deklinazioan erabat aldatzen dira batuarekin
      erkatuz. Deklinazioak hauexek dira:
      -t, -tzu, -ko, -ku, -tzue, -ke (jat, jatzu, jako, jaku,
      jatzue, jake).
    • Aditz-oina eta aditz laguntzailea sarritan laburtu eta batu
      egiten dira:
      esangotso (esango deutso).
    • ari izan forma
      erabili beharrean, ibili aditza erabiltzen da:
      ikasten ari naiz > ikasten nabil.

    Gipuzkera

    • Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak:
    • Alternantzia: a/e (burua > burue).
    • Hiato markatua, kontsonante bat tartekatuz: buruba,
      txoriya
      .
    • Bokalak batu: zaharra > zarra.
    • Palatalizazioa: oilo > oillo.
    • Ez dira bereizten nominatibo plurala -ak eta ergatibo
      plurala -ek, denak -ak egiten baitira.
    • Menpeko esaldi guztiak markatzen dira: etorri den
      gizona nire aita da
      .

    Lapurtera

    • Ezaugarri fonetiko, lexikografiko eta morfologikoak:
    • Bokal bikoitzak: iraazi (irabazi).
    • Azken bokala galtzen dute: berandu > berant.
    • o/u alternantzia, n edo m
      aldamenean dutenean: non > nun.
    • h ahoskatu egiten da.
    • Palatalizazio adierazkorra.
    • Sarritan erabiltzen da bait partikula.
    • Forma indartuak: nehaur, neror
    • Aditz sintetikoen pluraleko marka -tza da eta ez -zki.
    • Aditz-oinaren etorkizuneko forma -en amaitzen da eta ez -ko/-go:
      Bihar hondartzara joanen naiz (joango naiz).
    • Determinatzaileak izenaren aurrean nahiz atzean ager daitezke:
      esker anitz/ anitz esker.

    Zuberera

    • Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak:
    • ü bokalaren erabilpena.
    • Bokal-aldaketa: u+a > /ia/ (burua > /buria/).
    • h ahoskatzen da.
    • Datiboko pluralaren deklinazioa aldatzen da: ei > er
      (gizonei > gizoner).
    • Bereizi egiten dituzte nominatibo plurala eta ergatibo plurala:
      -ak/-ek.
    • Adlatibo soilaren deklinazioa aldatzen da:
      -ra > -ala (Goazen ostatura > goazen
      ostatüala
      ).
    • Muga-adlatiboaren deklinazioan aldaketa:
      -raino > -ra artino (Mauleraino lagundu du >
      Maulera artino laundu du
      ).
    • Ez dute erlatiboa markatzen: Etorri da gizona nire aita da.

    Goi-nafarrera

    • Ezaugarri fonetiko, lexikografiko eta morfologikoak:
    • Goranzko zenbait diptongo: eguardia (eguerdia
      esan ordez).
    • Kontsonante txistukari guztiak ahoskatzen dituzte: s, z,
      x, ts, tz, tx
      .
    • Bokalen eta kontsonanteen galera: kopiatu > kopitu,
      hasarretu > hasertu
      .
    • Gipuzkeraren antzeko deklinabidea, -lakotz kasu-marka
      izan ezik.
    • Bereizi egiten dituzte nominatibo plurala eta ergatibo plurala:
      -ak/-ek.
    • Euskara estandarreko aditz-forma asko erabiltzen dituzte: dut,
      duzu
    • Batzuetan aditzak aldatu egiten dituzte, esate baterako, nor-nori
      erabili behar denean, nor nori nork erabiltzen dute.
    • baino > biño, miño.

    Behe-nafarrera

    • Ezaugarri fonologikoak:
    • Goranzko diptongoak (eguerdia)
      eta zenbait triptongo (hiru bokale elkarturik).
    • /tt/ fonema markatua erabiltzen dute.
    • h ahoskatzen dute.
    • Errotazismoa: beste > bertze.
  • Ezaugarri morfologikoak:
    • Aldaketak deklinabidean: -ra > -rat, -lat (etxera
      > etxerat
      ); -tik > -tikan (etxetik >
      etxetikan
      ); -en > -n; -raino > -dino.
    • Bereizi egiten dituzte nominatibo plurala et aregatibo plurala:
      -ak/-ek.
    • iro erroa erabiltzen dute aditzetan.
    • Klitxe moduko bat erabiltzen dute: gizona gizon tei.
    • Baldintzazkoak egiteko baldin ba- erabiltzen dituzte ba-
      erabili beharrean:
      gure etxera bazatoz > gure etxera baldin
      ba
      zatoz
      .

    Iturria: hiru.com

    No comments yet.

    Utzi erantzuna

    -->