Euskara batuaren ahoskera zaindua

Bokalak

1. <a, e, i,o, u> idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko
sistema duten Iparraldeko euskaretan <u>ren ahoskera biak onartzen dira
([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren
erabilera zainduan.

Bokal- bilkurak
2. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera
maila zainduetan: etxea ,
geroago,
mendia ,
burua .

Gainera aintzat hartu behar da:

2.1. <ea, oa> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki
eta zuzen direla gainerako hizkera
mailetan
(hala nola: etxia, etxie;
geruago, telefonua eta kidekoak).

2.2. <ia, ua> idazten direnen bestelako ahoskerak egoki
eta zuzen direla gainerako hizkera
mailetan
(hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya,
mendixa, mendiza;buruba eta kidekoak edo,
bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie,
mendi; burue, buru eta
kidekoak).

3. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengoa <i> edo <u>
bada, bokal bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala,
zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak.

3.1. Bokal bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten
Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko
da ahoskera hori.

4. Bokal biren artean <h>idazten denean, <h> ahoskatzen ez den
euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute
hizkera maila zainduan (hala nola:za.harra; na.hi du; bi.hurturik; a.hula;
be.hi).

Kontsonanteak

5. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera maila zainduan

<b, d, f, g, k, l, ll, m, n, ñ,p, r, rr, s, t, ts, tx, tz, z>

Beraz:

5.1. <g> <e> eta <i> bokalen aurrean beste
bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala
nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-bana markatuko
dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria).

5.2. <s, z> eta <ts, tz> Hizkera
zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde
<z> euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan)
zistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekoa
(gaztelerazko zapato hitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz,eskizofrenia
hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak zistukariak dira (bata apikaria
eta bestea bizkarkaria); halaber soziologia hitzaren lehena eta bigarrena.

5.3. <b, d, g, r> bokalartean gertatzen direnean,
hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke
hizketa arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon,
edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira
gainerako hizkera mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko
kontsonanteak ahoskatu egin behar dira.

5.4. <r, rr> euskaraz beti (eta areago hizkera
zainduetan) hortzobikari dira etagaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera
ubularra (frantsesezko ruehitzaren lehen kontsonantea, alegia).

5.5. <h> letra hau hostuna den Iparraldeko
euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra
hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere
<h> ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren
salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan,
zihoazen
bezalakoetan gertatzen da, hor <h> [x] belarraz
ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia).

5.5.1. <h>az esanak berdin balio du<ph, th, kh> ahoskeretarako:
erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako
hiztunengan (hala nola eperra epherra eta kidekoak).

5.6. <il, in> letra bilkura hauek <(i)ll> eta
<(i)ñ> (hala nola: mila milla edo mailua mallua, bina biña edo baino
baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera
zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <ll> —milla— da eta ez <y>
— miya—). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski,
bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo
mailua mailua, bina bina edo baino baino).

5.7. <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa
<y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har.
Halaz ere eta beraz:

5.7.1. <j> hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala
nola jateko yateko, jokalariak yokalariak).

5.7.2. Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk
hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka
daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira).

5.7.3. <j> hitz barruan gertatzen denean, <y>
izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik,
Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <�> sabaiaurrekoa
ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako
hitzetan.

5.8. <x> Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal
hitzetan: xagu, xoxo, Xabier.

5.8.1. <x> Maileguetan bokalartekoa
<ks>ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua,
taxian taksian, faxez faksez). Hitz amaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz
bereziak dira. Horietan  ere [ks] ahoskera egin daiteke.

Kontsonante bilkurak

6. <zb, zd, zg> Ahoskera zaindurako ere ez
adberbioaren ondoren
ondorengo <d> kontsonantea (aditz formen
hasieran agertuko dena) ahoskabe ebaki behar da (hala nola ez da:
ezta
). Ez adberbioaren ondorengo <b, g> kontsonanteak ere
ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara;
ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere <z> eta <b, d,
g> ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera
maila zainduan ere.

7. <zz> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren
azkeneko <z>kontsonantea eta ondorengo <z> (aditz formen hasieran
agertuko dena) batera ebaki behar dira afrikatua osatuz (hala nola: ez
zara: etzara
; ezzetozela: etzetozela; ez zenion: etzenion; ez
zuen: etzuen
).

8. <nz, lz, rz> eta <ns, ls, rs>
Letra bilkura horietako zistukaria (<z, s>) afrikatu (<tz, ts>)
egin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz mugan
ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera
zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion:
emantzion).

9. <zn, zl, zh> Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren
ondoren <n, l, h>kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean,
euskara batzuetan <z> ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da
horrelakoetan <z> ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia,
ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo
eluke
; ez haiz: ezaiz edo ehaiz).

1 Adibideetan hitzen forma ortografikoa letra etzanean agertzen
dena da: jateko yateko. Bigarren formak ahoskera adierazten du. Batuaren
ortografian ez dauden ikur batzuk erabili behar izan dira ahoskera islatzeko:
<ï?º>: sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogiï?ºa azken kontsonante hori);
<y>: <j> letrarenahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren
izenean eta askotan egiten den<j>-[x] belarrarekiko loturaren haustea
grafikoki nabarmentzeko; [x]igurzkari belarra da (gazt. jamón hitzaren lehen
kontsonantea).

Araua
osorik.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->