Ondorengo mezua jaso dugu Ordiziako Udalako komunikazio teknikaria den Ana Irastortzarengandik. Zuen interesekoa izango delakoan, hementxe uzten dugu. Ea urte osoan zehar gure ingurukoei euskarazko ekoizpenak oparitzen dizkiegun!
Hurrengo egunotan banatuko dira 200.000 ale inguru Euskal Herri osoan
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurÂtenÂgoa 13. edizioa da—, Euskal Herriko 105 udal eta manÂkoÂmuÂnitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira kataÂlogoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.
Merkatuan euskaraz dauden produktuen eskaintza ezagutzera eman nahi dugu; baliabideak eskaini nahi dizkiegu 16 urte bitarteko haur eta gazteei eta horien gurasoei; eta euskarazko produktu-eskaera ugaldu nahi dugu, merkatua dinamizatuz eta indartuz. Hala, aurten 1.000 katalogo inguru banatuko ditugu Ordizian, eskolaren bitartez.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokiÂtasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, josÂtaiÂlu eta jokoak, DVD eta informatika proÂduktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaÂren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
Horretaz gain, www.katalogoa.org webguÂnean, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko. Urte osoan zehar bizirik eta eguneratua dagoen gunea da, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. Hartara, Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta irakurleek, beren iruzkinak eta komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Paperezko edizioari dagokionez, aurten 200.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.
[…] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Euskarazko Produktuen Katalogo berria zabalduko da aste honetan Ordizian http://bit.ly/hl9QUB […]