Galdu arte- JUAN LUIS ZABALA

ZabalaAzkoitian, 1963an jaiotako idazlea da Juan Luis Zabala. Nahikoa ezaguna da euskaldunen artean eta Euskal Filologiako lizentziaduna, besteak beste. Azkoitiako Txortan aldizkarian eman zituen bere lehen urratsak eta bertan hartu zuen idazteko zaletasuna. Hainbat sari ere irabazitakoa da. Bere argitalpenak: Zigarrokin ziztrin baten azken keak, Ahanzturaren artxipelagoa, Gertaerei begira, Kaka esplikatzen, Sakoneta, Galdu arte, Harri barruko bihotz-borrokak, Agur, Euzkadi, Hautsia natza eta Jesus Artze, ttakunaren esku isila.

Istorioari dagokionez, esan daiteke oinarri errealak dituela nobelak, 1984 urte inguruan Azkoitiko gaztetxe inguruan bizitakoa. Azkoitiko gaztetxeko hainbat ekintza kontatzen ditu, hortaz, bertan. Koadrila baten inguruko abenturak ditu idatziak. Guztietan gauzak egiten ausartzen dena Martin da, Xepe izenez ezaguna. Azkoitiko herrian gazteentzat ezer ez dagoela eta, etxe zaharkitu bat okupatzea bururatzen zaie gaztetxe bezala erabiltzeko asmoz. Udaletxea eta denak aurka dituztela, denei aurre egiteko prest azaltzen dira gazte hauek. Xepe da gertakizun hauetatik gaizki irteten dena; izan ere, etxetik botatzen dute eta bere min eta sentimenduak adierazteko zaletasun handirik ez duenez, bere barrenerako gordetzen ditu. Tarteka bere lehengusu Nikorengana joaten da beste inori kontatzen ez dizkion abenturaren bat edo beste kontatzera, baina orokorrean berarentzat gordetzen ditu.

Ekitaldi mordo bat egiten dituzte gaztetxean, herriaren aurka (herriko guztiak gaztetxe “ilegal� horren aurka daude). Azkenean, udaletxeak gaztetxea utz dezaten eskatu eta indarka bada ere, bertatik botatzen dituzte. Garai honetarako, gaztetxeko jendea hasia da droga munduan sartzen eta substantzia larri ugari kontsumitzen. Xepe eta bere lagunek hasiera batean muzin egiten diete. Baina, azkenerako, Xepe bere buruarekin konforme ez eta droga munduan sartzea erabakitzen du, hainbat arrazoi tarteko: inork ez du ulertzen, familian giro txarra jartzen da bere erruz, lagunek ez dute berak bezala pentsatzen…

Gehien gustatu zaidana izan da pasarteen artean bi lehengusuen arteko solasaldiak; izan ere, Xeperi ez zaio oso erraza gertatzen jendeari bere gauzak kontatzea eta bere lehengusuarengan bilatzen du babes hori. Xepek egundokoak kontatzen dizkio Nikori eta lagun min bihurtzen dira. Dena den, Xepe jendearengandik urruntzen hasten da eta, bolada baten ondoren, hitzik ere ez diote elkarri zuzentzen. Berak dioen bezala, bere mundu askean sartu eta hiesa harrapatu zuen. Azkenean, ospitaleko 5. solairutik bere buruaz beste eginda hiltzen da, beti bezala, jende guztia zur eta lur utziz.

Liburu hau etxean aurkitu eta irakurtzea pentsatu nuen bertan zer egongo zen ideia handirik eduki gabe. Esan beharra daukat nik uste baino gusturago irakurri dudala eta ez zaidala batere astuna egin. Gainera, benetan gertatutakoa denez, interes gehiagorekin irakurtzen da.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->