Hautaprobak prestatzen 09-10 (I)

Dakizuen bezala, Hautaprobak unibertsitatean sartzeko bidea ematen duten gaitasun-probak dira, eta horiek gainditzea derrigorrezkoa da ikasketak unibertsitate publikoan hasi nahi duten bertako zein kanpoko ikasleentzat.

Zorionez edo zoritxarrez, aurtengo Hautaprobak izkinaren bueltan dira! Hainbeste kezka, buruhauste, urduritasun, larrialdi eta estura sorrarazten dizkiguten azterketak hementxe dira ekainaren 9n hasi eta 11ra bitartean. Euskarako proba, dakizuen bezala, ostegunean izango da (azterketen hurrenkera). Gelditzen diren egun hauetan hemendik eta handik ateratakoak errepaso modura ipiniko ditugu.

Ekin diezaiogun gaurkoan azterketa berrituaren egitura eta ezaugarriak berrikusteari. Hasteko, teoria pixka bat:

Proba honen oinarria  Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma bada ere, egon badaude gaitasunak honelako proba batean neurtu ezinak direnak – ahozko hizkuntzari dagozkionak-. Beraz, proba honetan, irakurmena eta idazmena izango dira helburuen lorpena neurtzeko baliabideak.

GAITASUNAK

Probak honako gaitasunak bermatu nahi ditu:

  • Ikasleak testu argiak eta zehatzak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.
  • Ikaslea gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, kulturaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.
  • Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake ikasleak. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

Probaren ezaugarriei (idatzizko ulermena, idazmena, hiztegia,  zuzentasun gramatikala, ortografia, koherentzia eta kohesioa) buruz gehiago jakiteko:

Amaitzeko, garbi izan behar duzue bi eredu izango dituzuela aukeran:

Gaurkoz nahikoa. Datozen egunetan, atalez ataleko errepasoari ekingo diogu.

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Hautaprobak prestatzen 09-10 (I) -- Topsy.com - 2010(e)ko ekainak 7

    […] This post was mentioned on Twitter by Maider Goitia, Irune Aguirre. Irune Aguirre said: irakurtzen.. 🙂 RT @euskaljakintza Hautaprobak prestatzen 09-10 (I) http://bit.ly/crNJQE […]

Utzi erantzuna

-->