Hautaprobetako edozein atal ondo egin duzun jakiteko, ezinbestekoa da idatzi ondoren hausnarketa egitea, hots, autoebaluazioa burutzea. Horretarako, oso garrantzitsua da zuzentzaileak kontuan izango dituen hainbat puntu zuk zeuk ere aintzat hartzea, horrela baino ez baituzu jakingo bide onetik zoazen ala zugandik espero denetik erabat urrunduta zabiltzan.
Bada, autoebaluazioa nahitaezko tresna izanik, hurrengo egunetan hausnarketaren bidea urratzeko hainbat txantiloi edo ideia bilduko ditut. Hasteko, hementxe duzu idazlanaren atala neurtzeko aztertzaileak erabil dezakeen gutxi gorabeherako eredua. Kontuan izan autoebaluazio txantiloi hau argudio testu baterako pentsatutakoa dela; dena den, dakizun bezala, bestelakorik ere eska dezakete.
Idazlana amaitzen duzunean, hartu minutu batzuk zeure buruari ondorengo galderak egiteko. Arloren batean huts egin duzula ohartuz gero, atzera egin eta aldatu beldurrik gabe.
IDAZLANAREN AUTOEBALUAZIOA |
|||
Zer kontatu dut? (mamia) |
BAI | EZ | EZ DAKIT |
Idazlanean iritzia agertzen saiatu al naiz? Eta garbi adierazi al dut? Arrazoirik erabili al dut? Zer eratakoak? Ideiarik errepikatuta ageri al da? | |||
Egitura garbia al dauka idazlanak? | |||
Idazlanaren hasiera eta amaiera egokiak al dira? | |||
Kontatu dudana gustagarria izan daiteke besteentzat? Interesgarria? Egokia? | |||
Nola kontatu dut? (Azala) |
|||
Arreta berezia ipini dut zuzen idazteko? |
|||
Ortografia | |||
Puntuazio markak | |||
Sintaxia | |||
Lexikoa | |||
Deklinabidea | |||
Aditza | |||
Txukun idatzita al dago? |
|||
Letra | |||
Ezker/eskuin, goi/beheko tarteak | |||
Lerroak | |||
Paragrafoak | |||
Egoki idatzita al dago? |
|||
Ideien lotura | |||
Ideien ordena | |||
Paragrafoen antolaketa | |||
Hizkera (tonua, adierazkortasuna, erregistroa…) |
Oharra: goiko txantiloia Ibaizabalen Euskara eta Literatura, Batxilergoa 2. maila, Selektibitatea testuliburutik hartu eta egokitu dut.
[…] Idazlanaren autoebaluazioa […]