Jendaurreko
Azalpen on bat emateko
egin
beharrekoa
Jendaurreko
Azalpenak (gizarteko praktika formal bat izanda) egitura jakin bat betetzen
du, beti errespetatzen dena. Ondorengo lerroetan egitura hau azalduko dugu,
eta baita atal bakoitzean hizlariak kontuan hartu behar dituenak ere:
PRESTAKETA
Helburua:
Hizlariak
alorraren edukiak barneratzea eta planifikatzea, gero informazioaren
transmisioa zuzen egiteko.
Pausoak:
1)
Irakurketa burutuko duen ingurunea aztertu, komunikazio markoa.
2)
Edukiak aukeratu, pilatu eta jerarkizatu. Ideiek kohesioa
mantendu behar dute.
3)
Diskurtsoa antolatu (eskema moduan zein testu eran): ideia
garrantzitsuak eta bigarren mailakoak; mamia eta ondorioa; azalpena,
deskripzioak eta adibideak etab. bereizi.
4)
Denborara
egokitu.
5) Dauden
baliabide guztiak biltzen saiatu (gardenkiak, grafikoak, aipuak,
arbela, marrazkiak, bestelako tresnak…), eta hauek gure azalpenean izango
duten lekua zehaztu.
Azalpen
garaian erabiltzeko eskemaren bat egin daiteke, baita irakurri nahi den
pasarteren bat, erakutsi nahi den marrazkiren bat etab. bildu ere. Hau guztia
lagungarri baino ez da izango, Jendaurreko Azalpena bat bateko jarioa izango
baita.
JENDAURREKO
AZALPENA BERA
1.atala:
hizlariaren aurkezpena
Aurkezleak
(gure kasuan irakasleak) azalpenaren aurkezpena egingo du, horretarako
“jakitunari� merezi adinako garrantzia emanez. Aurkezpen honek azalpenari
behar duen itxura emango dio, jendaurreko diskurtso formalarena. Hizlariaren
lehen agerpena atal honetan izango da, isilik egongo bada ere.
2.atala:
hizlariaren ekoizpena
Atal honek
bere baitan hiru zati ditu, hona hemen hurrenez hurren azalduta:
1)
Hitzartzea edo azalpenaren aurkezpena
Helburuak:
entzulearekin
lehen kontaktua izatea, hitzartzea
bataren
(jakitunaren) eta besteen (entzuleen) rolak definitzea edo zehaztea.
entzuleak
erakartzea
Pausoak:
q
hizlariak
gaiaren gaineko bere espektatibak azaltzen ditu, zergatik aukeratu duen gai
hau, zergatik hitz egingo duen horren gainean…
q
entzulea
erakartzeko, txisteren bat edo anekdotaren bat kontatu, objekturen bat
erakutsi etab. egin dezake.
Garrantzitsua
da hiztunak egoeraren kontzientzia izatea, bere komunikatzeko gaitasunarena,
jakintza transmititzeko helburuarena, hartzailearena…
2)
Muina: edukiak igortzea
Egitura:
Muinak bere baitan hiru zati izango ditu
1. Gaiaren
sarrera: gai osoari gainbegirada bat ematea
2. Gaiaren
garapena
3.
Ondorioa: beti ez da konklusio bat izango, debaterako galdera bat
edo duda
bat ere plantea daiteke. Baina beti ere, hizlariaren helburuen muina izango
da, entzulea bideratu nahi duen tokia.
Helburuak:
§
informazio
jakin bat entzuleei helaraztea.
§
esaten
ari dena ulergarri gertatzea.
§
esaten
ari dena gustagarri eta erakargarri gertatzea.
§
Erakartzea:
entzulearen atentzioa mantentzea.
Pausoak:
pauso guztiak aldi berean bete beharko ditu.
q
Adibideak
jarri, entzulearengandik gertukoak eta bisualak.
Hobeto
uler dezaten eta atentzioa mantendu dezaten.
q
Ahots
aldaketak egin: maila ezberdinetako edukiak
markatzeko,
deskribapen edo adibideetan… atentzioa
mantentzen
lagunduko du.
q
Galdera
erretorikoak egin atentzioa manten dezaten.
q
Entzulearen
jarrerari eta keinuei adi egon, ulertu ote duten,
aspertzen
ari ote diren etab. jakiteko. Ulertu ez badute,
esandakoa
errepikatu zehaztasun gehiagoz, adibide
gertukoagoekin,
pausa gehiago egin informazioa barnera
dezaten…
Aspertzen ari badira, berriz, lehen esan bezala
ahotsarekin
jokatu, galderak egin…
q
Material
lagungarria erabili
q
Denbora
zaindu
q
Hizkuntza
egokia erabili (entzuleen eta egoeraren arabera)
q
Hizkuntza
zuzena erabili.
3)
Hitzuztea edo azalpenaren bukaera:
Helburuak:
§
entzulearekin
kontaktua etetea, hitzuztea
§
entzuleak
eskertzea .
Pausoak:
q
Bere
hitzaldia bukatu dela adieraziko du, jendeari eskerrak
emanez,
“gustatu zaizuela espero dut� edo “ez al zenuten
lorik
hartuko!â€? bezalakoekin…
Kontuan
hartu beharreko beste zenbait arau:
Azalpen
osoan zehar, hizlariak edozein hizketa ekintzatan betetzen diren
arauak
bete beharko ditu:
q
Entzulearen
aurrean patxadan jartzea, nerbioek eragindako
mugimendurik
egin gabe (lasai gaudenaren itxura egin behintzat).
q
Entzuleari
begira hitz egin.
q
Entzuteko
moduan hitz egin, ez ahopean.
q
Ondo
ahoskatu.
q
Hitzari
eutsi, ez egin behar ez den isilunerik zer esan ez
dakigulako
edo soltura faltarengatik.
q
Keinuak
eta gorputzeko mugimenduak erabili komunikazio hobea
lortzeko.
3.atala:
hitzaldiaren bukaera
Aurkezleak
edo moderatzaileak egingo du. Hizlariari eskerrak eman, eta,
hala nahi
izanez gero, galdera- erantzunen tartea zabaldu eta gidatu.
No comments yet.