Aurkaritzako lokailuak

AURKARITZAKO LOKAILUAK

 

Ø HALA ERE (HALA ETA GUZTIZ ERE): bigarren perpausaren hasieran kokatuko dugu.

 

Ez dut uste ezer dakienik; hala ere, galdetu egingo diot.

Nobela hori oso ona omen da; hala ere, ez zait gehiegi gustatu.

Ez daukat gogorik; hala ere, joan egingo naiz.

Bazekiten etorriko ginela; hala ere, ez dira agertu.

Itsusi samarra da; baina, hala eta guztiz ere, atsegin dut.

Merkea da, bai; hala eta guztiz ere, ez dut erosiko.

Pelikula zaharra da; hala eta guztiz ere, merezi du ikustea

Ez dut inoiz ikusi; hala ere, berehala ezagutuko nuke.

 

Ø ORDEA, OSTERA, ALDIZ, BERRIZ: antzekoak dira, eta oro har, perpausa hasieran, tartean, zein bukaeran ager daitezke. Ordeak, berriz, lekua murriztuagoa dauka.

 

Hau sano polita da; beste hori, ordea, ez dut gogoko.

Hori merkeagoa da; beste hori, ostera, hobeto eginda dago.

Hori nirea da; beste hau, berriz, lagun batena.

Honek indabak eskatu ditu; nik, aldiz, nahiago dut arrain-zopa.

Etxeko guztiek erretzen dute; nik ez, ordea.

Oso aukera ona zen; Jonek, ordea, berria nahiago izan du.

 

Ø ORDEA

 

Txikitan askotan joaten nintzen; orain, ordea, batere ez.

Emaztea oso serioa da; bera, ordea, oso barregarria.

Niretzat handiegia da; Jonentzat, ordea, txikiegia.

Gorostiak hosto iraunkorra dauka; pagoak, ordea, iragankorra.

Arazo horrek ez nau batere kezkatzen; besteak, ordea, bai.

Behin baino gehiagotan esan diot; alferrik, ordea.

 

Ø BERRIZ

 

Begiak barrez-barrez; bihotza, berriz, negarrez.

Atzizkiak atzean jartzen dira; aurrizkiak, berriz, aurrean.

Zu gripeak jota; eta ni, berriz, hagineko minez.

 

Ø ORDEA ≠ BERRIZ

 

Josuk astiro egin du; Anek, berriz, presaka (eta Anek presaka) konstatazio hutsa

Josuk astiro egin du; Anek, ordea, presaka (baina Anek presaka) gure iritzia gehiago markatzen dugu, aurkaritza gehiago markatzen dugu.

 

Ø OSTERA

 

Behin baino gehiagotan esan diot; alferrik, ostera.

Esatea erraza da; egitea, ostera, askoz ere gaitzagoa.

Lehen oso txarra zen; orain, ostera, onenetarikoa.

Zuek goizegi iritsi zineten; gu, ostera, beranduegi.

 

Ø ALDIZ

 

Behin baino gehiagotan esan diot; alferrik, aldiz.

Esatea erraza da; egitea, aldiz, askoz ere gaitzagoa.

Lehen oso txarra zen; orain, aldiz, onenetarikoa.

Zuek goizegi iritsi zineten; gu, aldiz, beranduegi.

 

Ø AITZITIK: lehenengo perpausa ezezkoa denean; bigarren perpausaren hasieran agertuko da.

 

Ez du eguraldi txarra egiten; aitzitik, eguzki ederra dago.

Ez daude zure kontra; aitzitik, zu lagundu nahian dabiltza.

Egoera ez da batere ona; aitzitik, oso datu kezkagarriak daude.

Xabierrek ez du apurtu; aitzitik, konpontzen saiatu da.

Hori ez da Jonen errua; aitzitik, bera da gehien lan egin duena.

 

Ø DENA DELA (DENA DEN) = NOLANAHI ERE. Normalean bi perpausen artean jartzen da.

 

Badakit oso zaila dena: dena dela, saiatu egin behar dugu.

Niri ere ez zait askorik gustatzen; dena dela, eginda dago.

Igandean itzuliko naiz. Dena dela, zerbait badago, etxera deitu.

Ni banoa; dena den, badakizu nire telefono-zenbakia.

Oso txarra da; dena den, nahi baduzu, ekarriko dizut.

 

Ø ALABAINA, ALTA, ALABADERE, HAATIK

 

Ez zuen inor ezagutzen; alabaina, ez da beldurtu.

Aspaldian zegoen hila; alta, ez ziren konturatu atzo arte.

Ez daki euskaraz; alabadere, oso denbora laburrean ikasiko du.

Gehienak saldu ditugu; bakan batzuk, haatik, gelditzen dira.

 

Ø LOKAILU GISAKO AURKARITZA-ESAPIDEAK

 

Ez du zere egin. Nolanahi ere, gauden baino okerrago ezin gara egon.

Aurkeztu beharko zaio. Zernahi gisaz, ez du onartuko.

Oso zaila izango da; edozelan ere, saiatu egin behar dugu.

Egoera ez da nahi genukeen bezain ona; edozertara ere, dagoenarekin egin behar dugu aurrera.

Niri ere ez zait oso egokia iruditzen; guztiarekin ere, gehiengoak dioena egingo dut.

 

 

LABURPENA:

 

1.      Ordea/ostera, aldiz, berriz.

2.      Aitzitik

3.      Hala ere/halere, hala eta guztiz ere

4.      Alabaina, alta, alabadere

5.      Dena dela, dena den

6.      Haatik (hargatik), horratik (horregatik)

7.      Bizkitartean, bitartean…

8.      Esapideak: Nolanahi ere, nolanahi dela ere, nolanahi ere den, zernahi gisaz, edozelan ere, edozertara ere, edozein modutan ere, edozein moduz, guztiarekin ere…

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->