| Â
NOR edo partitiboa eskatzen dutenak  |
|
| Gabe, barik |
Baimenik gabe ezin gara sartu. Betaurreko barik ez dut ezer ikusten. |
| Ezean, faltan |
Urik ezean, esnea edango dut. Ur faltan, esnea edango dut. |
| Â
NOREN eskatzen dutenak  |
|
| Gainean/azpian* |
Umea aitaren gainean dago. Liburua mahai(aren) azpian dago. |
| Aurrean (Aitzinean)* |
Liburutegiaren aurrean dago gizona. |
| Atzean (Ostean, Gibelean)* |
Mikelen atzean nago. |
| Ondoan (Alboan, Aldamenean)* |
Peru anaiaren ondoan dago. |
| Barruan (Barnean, Barrenean)* |
Nire lagunak etxe horren barruan daude. |
| Inguruan (Aldamenean)* |
Umeak mahaiaren inguruan daude. |
| Parea(an)* |
Banoa tximistaren pare, oso berandu da eta. |
| Artean* |
Jendearen artean dago. |
| Alde/Kontra (Aurka)* |
Ni ez nago zure alde/kontra. |
| Aldean, Aldera, Aldetik* |
Zurearen aldean, hau politagoa da. |
| Kontura (Aldetik, Kasa, Kabuz) |
Neure kontura ikasten dut. |
| Partez (Aldetik) |
Goraintziak nire partez. |
| Bidez, Bitartez |
Lagun baten bidez jakin dut. |
| Zain |
Zure zain nago. |
| Bila* |
Betaurrekoen bila nabil. |
| Arabera |
Legearen arabera, zuk ez duzu arrazoia. |
| Esku |
Zure esku utzi dugu erabakia. |
| Menpe(An) |
Zuzendariaren menpe(an) dago erabakia. |
| Truke* |
Honen truke zer emango didazu? |
| Gisa* |
Azeriaren gisa jokatu beha duzu. |
| Lekuan |
Ni ibiliko naiz bere lekuan. |
| Ordez (Beharrean, Barik) |
Noren ordez hitz egin duzu? |
| Eske* |
Urkiolara joan gara emaztegai on baten eske. |
| Bizkar (Lepotik, Kontura) |
Gurasoen bizkar(retik) bizi da. |
| Mailan* |
Estatu(aren) mailan hartuko da erabakia. |
| Arloan (alorrean)* |
Zientzia arloan aurrerakuntza handiak egin dira. |
| NORI eskatzen dutenak |
|
| Buruz |
Nire anaiari buruz hitz egin genuen. |
| Esker |
Lagun bati esker etorri naiz. |
| Begira |
Zeri begira zaude? |
| NON eskatzen dutenak |
|
| Zehar |
Mendian zehar ibili gara. |
| Gaindi, barrena |
Basamortuan barrena (gaindi) ibili ginen. |
| Gora / behera |
Aldapan gora hasi garenean, izerditan hasi gara. |
| Â
NONDIK eskatzen dutenak  |
|
| Kanpo(ra) (at, landa, lekora) |
Etxetik kanpo (at, landa) bazkaldu genuen. |
| Â
ZEREZ eskatzen dutenak  |
|
| Gain(era) |
Zutaz gain(era), Mikel ere etorriko da. |
| Bestalde |
Betikoez bestalde, gaur jende berria etorriko da. |
- Asteriskoa duten adibideek hainbat kasutan kasu markarik gabe ere erabil daitezke: aulkiaren azpian edo aulki azpian.
 Jatorria: Euskal Gramatika Osoa, Ilari Zubiri-Entzi Zubiri






Comments are closed.