Kutsidazu bidea, Ixabel!

Euskal Herriko antzoki eta herri ugaritik pasa ondoren, Joxean Sagastizabal idazleak duela urte dezente idatzitako Kutsidazu bidea, Ixabel obra, zinean izango dugu ikusgai hilabete batzuk barru. Fernando Bernues eta Mirella Gabilondo dira zinerako moldaketa honen zuzendariak eta honekin batera telebistarako telesaio bat ere filmatzen ari dira.

Luzemetraia Idurreta baserrian, Zizurkilen, errodatzen ari dira (uda osoan aritu dira eta ez dakit bukatu duten) eta, dakizuen bezala, kontakizuna gazte donostiar baten gorabeheren inguruan garatzen da (Juan Martin), zeina urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen den “benetako� euskara ikastera.
Xehetasun guztiak jakin nahi badituzue (protagonistak nortzuk diren, argazkiak ikusi…), klikatu hemen.

Jakin badakidanez zuetako asko Ordiziako Herri Antzokian eta inguruko herrietan egon zinetela antzeslana ikusten eta oso gustuko izan zenutela, berrian aurkitutako aurrerapena, hots, filmaren lehen irudiak gure blogean ipintzea ondo legokeela iruditu zait. Ea, bada, irudi hauen bidez ikusmina eragin eta, estreinatzen denean (martxoan-edo), ikustera joaten zareten!

Amaitzeko, hementxe aurki dezakezue Sagastizabali egindako elkarrizketa non idazle euskaldunak filmazioari buruzko iritzia ematen duen.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->