­

ORAINGOAN BAI!

Lehengoan, Berria egunkaria irakurtzen ari nintzela, albiste pozgarri honekin egin nuen topo:

D ereduko laugarren lerroa jarriko dute Patxi Larrainzarren. Iruñeako ikastetxean tokirik gabe gelditu ziren hamabi haurrek han ikastea onartu du Nafarroako Gobernuak.

Gurasoek hamaika ekimen egin ondoren, tartean hainbat elkartze eta prentsaurreko, ahalegin horiek guztiek eman dute bere fruitua, azkenean, D ereduko laugarren lerroa jarriko baitute Patxi Larrainzarren.

Zoritxarrez, ez du luzaroan iraun poz honek, orriari buelta eman eta honelako hau irakurri dudanean:

Ele biko unibertsitatea kalitate txarrekoa izango litzatekeela adierazi du Nafarroako presidenteak

.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan bazterrean utzi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoa ele bikoa izateko aukera. BETIKO LEPOTIK BURUA!

Nafarroa oinez Honek guztiak, Nafarroa Oinezeko logoa ekarri dit burura. Bertan agertzen den zurrunbiloak ikastetxe hauek aurrera egiteko dituzten oztopoetan pentsarazi dit. Ez da samurra urte osoan zehar ikastola hauek egin beharreko lana eta bota beharreko izerdia hau guztia ondo irten dadin. Nafarroa Oinez euskal kulturaren alde egiten duten ikastetxeen ospakizuna da. Urtero-urtero ikastetxe ezberdin batek antolatzen du hauek duten premiaren arabera. Aurten, Berako Labiaga ikastolari egokitu zaio antolakuntza honen buru izatea.

Ez da Berak Nafarroa Oinez ekimena antolatzen duen lehenengo aldia, bai 1983ko bai 1994ko ekitaldiak bertan egin baitziren. Lehenengoan, euskaltzale guztioi esker, sekulako arrakasta lortu zen eta aurrez ezarritako helburuak betetzeko adina laguntza jaso zuten. 1994ko ekitaldira ere 80.000 pertsona inguratu baziren ere, iluntzean, gertakizun desatsegin bat zela eta giroa ilundu zen (polizia nazionala sartu zen eta bertan zegoen jendearen aurka kargatu zuen).

Aurtengo jaialdia ere arrakastatsua izatea espero da; izan ere, kontuan hartu behar baita, Nafarroa Oinez ez dela egun bateko lana, urte osoan zehar jende askoren inplikazioa eskatzen duen ekintza baizik.

Beste alde batetik, festa gune ezberdinetan banatuta egongo da adin guztiko jendearentzat jarduera ugarirekin. Abestia, berriz, Skalariak taldearena da eta letra Estitxu Arozenak idatzia. Beste urteetan bezalaxe, aurten ere helburu nagusia ikastolen egoera ekonomikoa arintzea da; beraz, denak gonbidatzen zaituztet bihar ospakizun honetara hurbil zaitezten, Berako ikastolak bere helburuak bete ditzan. ORAINGOAN BAI!

Abestia entzun nahi duzu?


powered by ODEO

Comments { 0 }

ARAUAK

ORTOGRAFIA ARIKETAK

DENETARIK

  • Ortografia 14 (Ese, ixa eta zeta letradun hitzak. Berridatzi gaizki dagoen hitza.)
  • Ortografia 15 ( Ts, tx eta tz letradun hitzak. Berridatzi gaizki dagoen hitza )
  • Ortografia 16 (Hatxedunak eta hatxe gabeak. Berridatzi gaizki dagoen hitza.)
  • Arazi: eman aditzen arazleak.
  • Arazi: eman aditzen arazleak (aditz arazleen erregimena).

DIKTAKETAK

MORFOSINTAXIA

HIZTEGI BATUA: ARIKETAK

Comments { 0 }

Rene Lacosteren heriotzaren 8.urteurrena

LacosteGaur urriaren 12a da. Denok ezagutzen dugu egun hau Pilareko amabirjinaren eguna izan eta zubi luzea dakarrelako. Baina gertakizun ugari jazo dira egun honetan, esaterako, duela zortzi urte René Lacoste hil zen.

Ziur nago Lacoste hitza entzutean, denoi gauza bera etorriko zaizuela burura: krokodilo baten irudia sinbolotzat duen nikia. Baina nor izan zen zeinu honen sortzailea?

Jean René Lacoste Frantzian, 1904ko uztailaren 2an jaio zen tenis-jokalari garrantzitsu eta ospetsua izan zen. Henri Cochet, Jean Borotra eta Jacques Brugnonekin batera, Los Mosqueteros izeneko taldean parte hartu zuen eta 1927an hauekin, lehen aldiz, amerikarrei Davis kopa irabaztea lortu zuen. Garaipen honen ostean, bi aldiz irabazi zuen Britainia Handiko Wimbledon txapelketan eta beste bi aldiz Estatu Batuetako Openean.

Baina krokodiloaren benetako historia 1927an hasi zen. Frantziako taldearen kapitainarekin apustu bat egin zuenean, hain zuzen ere. Honek, Davis kopa irabaziz gero, krokodilo azalez eginiko maleta bat oparituko ziola agindu zion. apustu honen berri entzutean, prentsa amerikarrak el cocodrilo goitizena jarri zion eta mundu osoan ezizen hau mantendu zuen kantxan izandako bizkortasunagatik eta bere aurkaria beti presiopean edukitzeagatik, krokodiloek egiten duten antzera.

krokodilo famatua Bere lagun zen Robert Georgek krokodilo bat marraztu eta partidak jokatzeko erabili ohi zuen nikian bordatu zion. Hau gaur egun ezagutzen duguna baino handiagoa zen.

Garai hartan, tenis-jokalariek nahiz golfariek mahuka luzeko nikiak erabiltzen zituzten eta René Lacoste erosoagoa izango zen janzki baten bila hasi zen. Orduan, polo bezala ezagutzen duguna sortu zuen. Hasiera batean zuria, luzeraz erabiltzen zena baino motzagoa, cancalé lepoduna eta mahuka motzekoa. Eta, noski, krokodiloa grabatu zion.

1933an, André Gillier enpresari famatuarekin elkartu eta polo hauek eta golfarientzat balioko zuten beste batzuk ekoiztuko zituzten sozietate bat sortu zuen.

René Lacoste hil zenean, bere familiako hainbat kidek hartu zioten lekukoa. Urteak pasa ahala, Lacoste, kirol arropez gain, jantzi informalak sortzen hasi zen. Gaur egun, zapatilak, erlojuak, kosmetika, betaurrekoak…denetarik aurki dezakegu bere izenean.

Harrigarria da nola hazten diren batzuetan negozioak, ezizen baten ondorioz sortu zen ideia eta, gaur egun, Lacostek izugarrizko tamaina du: 110 herrialdetan agertzen da, 784 denda baino gehiago ditu munduan zehar barreiatuta, 2003an 857 milioi euro irabazi zituzten …Eta hori gutxi balitz, zifra hauek etengabe goraka egiten ari dira!!!

Comments { 1 }
-->