Erdi Aroko azoka Ordizian

Gaur hasi da Ordiziako alde zaharrean urtero burutzen den festa, Erdi Aroko azoka. Aurtengo hau XXI. edizioa izango da . Bertan, 100 eskulangile baino gehiago izango dira, euren produktuak erosle eta bisitariei aurkezteko asmoz. Baina azoka honetan ez dira salgaiak soilik egongo, kale-animazioa ere izugarria izango baita: zaldiak, zaldunak, kale-antzerkia , musika…

Lehen esan bezala, gaur goizean irten da desfilea Barrena kultur etxetik eta arratsaldean ere berriro errepikatu du ibilbide berbera, Plaza Nagusian amaituz. Baina hori ez da dena, izan ere, eskulanetan parte hartzeko aukera ere izango baita.

Kale-animazioaz arduratuko dira, Ordiziako Beti Argi musika-banda, Jakintza Dantza Taldea eta Urdaneta Dantza Taldea, besteak beste. Eguneko ekintzak gaueko 09:00ak aldera amaituko dira eta, ondoren, Plaza Nagusian Euskal Herriaren inguruko istorioak entzuteko aukera izango da.

Biharko ekintzak oso antzekoak izango dira. Desfilea, ordea, gaur baino beranduago aterako da Barrena kultu-etxetik, 11:30ean, eta ordu honetan irekiko da gainerako guztia: dendak, postuak… Eguerdian, arkuaren tiraketa egongo da eta berriro desfilea izango da alde zaharreko kaleetan zehar. Postuek arratsaldeko bostak aldera irekiko dituzte euren ateak azken aldiz.

Amaitzeko, bertara hurbiltzera animatu nahi zaituztet, ezbairik gabe ez zarete damutuko eta!Beno, agian, bai. Sakela huts-hutsik geratzeko arriskua dago eta!

Comments { 0 }

Mundua aldatuko duen asmakuntza

asmakizun itzelaDuela gutxi Iñigo Marotiasek sekulako berri bat eman zidan. Berak zioenez, Municheko unibertsitateak asmakizun berri bat egin du: edontzi-azpiko iraultzaile bat. Municheko ikasle hauek, alemaniarrak izaki, garagardo zale ikaragarriak dira eta tabernan denbora asko pasatzen dutenez, zerbitzariari garagardoak eskatzez aspertu eta edalontzi-azpiko berri hau asmatu dute. Traste hau pisuarekiko sentikorra da eta alarma antzeko bat pizten du barra atzean pisua baxuegia denean. Orduan zerbitzaria egarriak zaudela konturatzen da eta berriro betetzen dizu edalontzia. Ea noiz heltzen den Euskal Herrira!

Comments { 5 }

“SUGAN” taldearen diskoa

Sugan taldea SUGAN pop-rock taldea Maria Amulategi (ahots nagusia), Eli Bujanda (ahotsa), Garazi Zabaleta (pianoa), Victor Sanchez (bateria) eta Jon Eskisabelek osatzen dute. Jon orain urtebete sartu zen taldean, gitarra eta bajua joko zituen norbait ezinbestekoa baitzen. Gainontzekoak Beasaingo musika eskolako ikasleak dira. Izan ere, musika eskolako 25.urteurrena ospatu zenean, sortu baitzen taldea osatzeko ideia. Elkarrekin jo zituzten abesti batzuk eta hortik aurrera ostiralero ensaiatzen ibili ohi dira.

Garazik konposaturiko abestiekin Kantu Txapelketan parte hartzeko aukera luzatu zitzaien. Honela, Kursaalean buruturiko Euskal Herriko finalera iristea lortu zuten, bigarren geratuz beraien kategorian.

Abestiak erregistratzeko erabakia etorri zen ondoren, baita Elkarren orain bi urte beraiek grabaturiko maketa erakustekoa ere. Sugan taldeak dituen hainbat ezaugarri bereziak direla eta gustagarria iruditu eta diskoa grabatzeko mugimenduan ipini ziren gaur arte. Gauzak horrela, grabaketak martxoan eta apirilean, hiru asteren buruan amaitu ondoren, oraintsu datorkigu hamahiru abestidun diskoa.

Bilbon egingo dute diskoaren aurkezpena eta lehen kontzertua bihar, maiatzak 13, Beasaingo plazan eta etxeko berotasunean emango dute. Esperientzia ugari falta zaie baina indartsu datozen hemezortzi-hogeitalau urte bitarteko gaztea hauek, ezabairik gabe, hori alde batera utzi eta ohol gainean duten guztia ematen saiatuko direla garbi dago. Zorionak eta eutsi goiari!

Comments { 0 }
-->