Gaur hasi da Ordiziako alde zaharrean urtero burutzen den festa, Erdi Aroko azoka. Aurtengo hau XXI. edizioa izango da . Bertan, 100 eskulangile baino gehiago izango dira, euren produktuak erosle eta bisitariei aurkezteko asmoz. Baina azoka honetan ez dira salgaiak soilik egongo, kale-animazioa ere izugarria izango baita: zaldiak, zaldunak, kale-antzerkia , musika…
Lehen esan bezala, gaur goizean irten da desfilea Barrena kultur etxetik eta arratsaldean ere berriro errepikatu du ibilbide berbera, Plaza Nagusian amaituz. Baina hori ez da dena, izan ere, eskulanetan parte hartzeko aukera ere izango baita.
Kale-animazioaz arduratuko dira, Ordiziako Beti Argi musika-banda, Jakintza Dantza Taldea eta Urdaneta Dantza Taldea, besteak beste. Eguneko ekintzak gaueko 09:00ak aldera amaituko dira eta, ondoren, Plaza Nagusian Euskal Herriaren inguruko istorioak entzuteko aukera izango da.
Biharko ekintzak oso antzekoak izango dira. Desfilea, ordea, gaur baino beranduago aterako da Barrena kultu-etxetik, 11:30ean, eta ordu honetan irekiko da gainerako guztia: dendak, postuak… Eguerdian, arkuaren tiraketa egongo da eta berriro desfilea izango da alde zaharreko kaleetan zehar. Postuek arratsaldeko bostak aldera irekiko dituzte euren ateak azken aldiz.
Amaitzeko, bertara hurbiltzera animatu nahi zaituztet, ezbairik gabe ez zarete damutuko eta!Beno, agian, bai. Sakela huts-hutsik geratzeko arriskua dago eta!
No comments yet.