Hossegorreko karpak – Anima zaitez

Herria goitik ikusitaUrtero bezala, murgildu gara udaberrian eta honekin batera Aste Santuan. Oporraldi hauek ospatzeko jende askori denetik egitea otutzen zaio. Alde batetik, jende gehienak egiten duena eta ez da horregatik okerragoa, eguraldi ona egiten duen tokietara joatea da, non eguzkiak, hondartzak eta kalera irteten diren lehen minigona eta bikiniak sekulako hormona iraultzak sortzen dituzten. Bestalde, beste askok gogoko duena etxean deskantsatzen geratzea da, inora joan gabe, bertako tokiez disfrutatuz eta bakoitzaren zereginak zailtasunik gabe eginez, ikastea, adibidez :smile:.

Artikulu honetan aste honetarako plan bat proposatzen dut: Hossergor izena du. Askok entzunda izango duzuen bezala, Aquitaniako 3400 biztanleko herri surflari txiki honetan, nahiko berriak diren kirol interesgarriei buruzko ekitaldi asko egiten dira eta honek ospe dezente eman dio kostaldeko herri eguzkitsu honi. Bertan, surfa da nagusi eta honekin batera doazen beste hainbat kirol bodyboard eta snowboard, besteak beste.

Gomendatzen dizuedana, bere laku urdin eta bukaezinak diren hondartzak bisitatzera joatea da. Halere, herri eder honen berri ematea ez da nire helburu bakarra izan artikulu hau idazterakoan. Artikulu honen bitartez, Hossegorren urtero ipini ohi diren karpa erraldoien berri eman nahi dizuet. Badirudi jendeari erreparoa ematen diola honetaz hitz egitea, izan ere, zenbat eta jende gutxiagok jakin, orduan eta aukera gehiago baitago bertara iristen direnentzat. Badakit hasieran, zertxobait ulertezina egingo zaizuela hau baina oraintxe azalduko dizuet zertaz ari naizen.

Hossegorreko karpa erraldoietan arropa saltzen da gehienbat, baina ez edozein motatako arropa, ez, marka oso ezagunetako arropaz ari natzaizue (Rip Curl, Volcom, Quiksilver, Oakley eta beste asko eta asko). Egia da, arropa hau edozein herritan aurkitzeko gai garela gaur egun, baina Hossegorrekoa beste kontu bat da. Denok dakigu arropa hauen prezioak zein altu dauden, beno, bada, hemen arropa oso prezio baxuetan saltzen da. Zergatik? Urtero soberan geratzen diren arropak salgai jartzen dituztelako, oraindik plastikoetatik atera gabe daudenak (oso egoera onean egoten dira). Ni neu joan nintzen aurreko urtean eta dendetan egoten den arropa berbera da. Hau guztiaz aparte, neoprenozko trajeak, surfeko taulak eta beste hainbat osagarri aurki ditzakegu bertan.

Lehen esan dudan legez, badirudi jendeari erreparoa ematen diola honetaz hitz egitea eta egia da. Jende gutxik daki ziur noiz zabaltzen diren karpak. Esan behar, oporraldi hauetako lehen asteko ostegunetik igande inguru bitartean izaten dela normalean. Zailena lekua bera aurkitzea izaten da, baina Hossegorrera iritsiz gero, seinalaturik egoten da. Lehen esan bezala, jendeari ez zaio interesatzen gehiegi zabaltzea, zenbat eta jende gutxiagok jakin, orduan eta ilara gutxiago itxaron beharko baitu hona hurbiltzen denak (1½- 2 ordu inguru itxaron behar izaten da bertara sartzeko). Hala eta guztiz ere, merezi du.

Beraz, badakizue, zereginik ez baduzue, aurkitu Hossegor mapan eta segi harantz. Egun entretenigarria igaroko duzue.

Comments { 0 }

LABURDURAK

LABURZKI datu-basea kontsultatu nahi baduzu (denetariko laburtzapen eta akronimoak ) klikatu hemen.

EUSKAL LABURDURAK

1. Laburdurak letra arruntez idazten dira. Oso laburdura gutxi erabili behar da idazki arruntetan, helbideetan izan ezik:

jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbakirik gabea), pl. (plaza), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), etx. (etxea), bas. (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)…

Hona gutunazal eta abarretarako hainbat helbideren idazkera-adibideak:

Estafeta, 8 / Estafeta k., 8 / Estafeta kalea, 8 / Estafeta, 8, 2. ezk.

Etxebeste, 7, 3-B / Etxebeste pl., 7, 3-B / Etxebeste plaza, 7, 3-B

Allerru ind. / Allerru industrialdea

Padura zehb., zk.g. / Padura zeharbidea, zk.g. / Padura zeharbidea, zenbakirik gabea

Baina ez da laburdurarik erabili behar helbideak esaldi barruan txertatzean:

Estafeta kaleko 8tik

Etxebeste plazako 7ra

Sua dago Askatasunaren etorbidean, 12an. / Sua dago Askatasunaren etorbideko 12an.

Horrelakoetan, jakina, deklinaturik eman behar dira “kale, plaza� eta abar.

2. Esanahi jakina eta oso ezaguna duten laburdurak bakarrik erabiliko dira (bai euskarazkoak eta bai erdal jatorrikoak):

adib. (adibidez), or. (orrialdea), fra. (faktura), koop. (kooperatiba), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), etc. (etcetera), id. (idem), zk. (zenbakia), k.k. (kontu korrontea)…

Oharra:

Beti “or.� erabiltzea hobesten da “orrialdea� nahiz “orrialdeak� laburturik ematerakoan.

Ikus 14. or. / Ikus 14.-19. or. / Ikus 14., 16. eta 19. or.

3. Testu berezietan, alorrean alorreko laburdurak ere idatz daitezke; baina sarreran agertu beharko da erabilitako laburdura ezohiko edo antzemangaitzen zerrenda eta horietako bakoitzaren esanahia.

Hiztegietan sarri ageri dira iz. (izena), ad. (aditza), Gram. (gramatika) eta beste.

Oharra:

Testu berezietan izan ezik, hitz laburrak ez dira laburtu behar. Ez da egokia, esate baterako, ikus hitza laburturik idaztea (ik.) testu arruntetan; baina hiztegietan, adibidez, ulermenaren lagungarri izaten da laburdura hori. Beste horrenbeste gertatzen da euro hitzarekin ere: ez da laburtu behar, bere ikurraz (€) ordezkatzeko izan ezik.

4. Laburdurak puntu eta guzti idatzi behar dira (siglak, akronimoak eta neurri-izenak ez bezala).

Salbuespen ezaguna da “vsâ€? laburdura: alegia, versus (aurka, kontra…) hitzaren laburdura.

5. Laburdura gehienak letra xehez idazten dira, baina ez den-denak:

Letra larriz: P.D. (post data), P.S. (post scriptum), N.B. (nota bene), R.I.P. (requiescat in pace), G.B. (goian bego)…
Letra larriz eta xehez: K.a. (Kristo aurreko), K.o. (Kristo ondorengo)…

6. Asteko egunen eta urteko hilen izenen laburdurak ere letra xehez eta puntu eta guzti idatzi behar dira:

Egunak: al. (astelehena), ar. (asteartea), az. (asteazkena), og. (osteguna), ol. (ostirala), lr. (larunbata) eta ig. (igandea).
Hilak: urt. (urtarrila), ots. (otsaila), mar. (martxoa), api. (apirila), mai. (maiatza), eka. (ekaina), uzt. (uztaila), abu. (abuztua), ira. (iraila), urr. (urria), aza. (azaroa) eta abe. (abendua).

7. Laburdurari ez zaio atzizkirik erantsi behar; beraz, laburduraren bukaerako puntuaren ondoren hutsune zuria besterik ez da onartzen (ez marratxorik eta ez besterik, testu berezietan izan ezik).

Oker idatziak dira, hortaz, “*alkate jn.-k, *27. or.-ko, *fra.-rena, *etab.-etanâ€? eta gisakoak. Horrelakoetan, oso-osorik idatzi behar dira hitzak: alkate jaunak, 27. orrialdeko, fakturarena, eta abarretan…

8. Ahal dela, ez da laburduraz hasi behar esaldia; ezta laburdura bera letra larriz hasten bada ere.

Kristo aurreko VI. mendean gauza bitxi asko gertatu zen.
Gauza bitxi asko gertatu zen K.a. VI. mendean.

Molde horiek hobesten ditugu, eta ez honako hau:

K.a. VI. mendean gauza bitxi asko gertatu zen.

9. Laburdura ahoskatzean, laburtutako hitza irakurri behar da: hitz osoa, eta ez laburdura bera.

Irakurri, lehenengo(a) edo lehen(a) irakurri behar da “1�. laburduraz adierazitako ordinala. Beraz, batgarren(a) irakurtzea, jakina denez, hogeita batgarren( a), ehun eta batgarren(a) eta horrelakoetan bakarrik da zuzena.

Bide beretik, “eta abar� irakurri behar da beti “etab.� laburdura

Hona hemen zenbait LABURDURA ERABILGARRI:

Hitz arrunt edo izen berezien laburduren ostean, esan dugun bezala, puntua(.) idatzi ohi da. Hala ere, nazioarteko unitateen laburduren ostean ez da punturik jartzen. Adibidez: 5 m, 8 m-ko altuera, 250 Kg-ko harria… Hona hemen nazioarteko unitateen laburdurak:

m metro
Km kilometro
m2 metro karratua
cm zentimetro
mm milimetro
g gramo
Kg kilogramo
l litro
cl zentilitro
ml mililitro
seg segundo
min minutu
h ordu
pzta pezeta

Bestalde, plurala adierazte, azkeneko kontsonantea bikoiztu egin ohi da. Adibidez: or. (orrialde)/orr. (orrialdeak)…Hona hemen zenbait laburdura erabilgarri:

OROKORRAK

adib. adibidez
aip. aipamen
bibliog. bibliografia
e.b. esate baterako
etab. eta abar
e.a. eta abar
or. orrialde
orr. orrialdeak
ik. ikus
lab. laburdura
pzta. pezeta
pta. pezeta
zenb. zenbakia
zk. zenbakia
zbko. zenbateko
tel. telefono
tf. telefono
jn. jauna
and. andrea
año. andereño
G.b. goian bego

POSTA

esk. eskuin(alde)
ezk. ezker(ralde)
aptu. apartamentu
sol. solairu
eskra. eskailera
z.g. zenbaki gabe
k. kale, karrika
pl. plaza
pas. pasealeku
enp. enparantza
etorb. etorbide
ibde. ibilbide
zum. zumardi
prob. probintzia
P.-B. posta-barruti
P.-K. posta-kode
P.-Ku. posta-kutxa
P.D. posdata
izpta. izenpetuta
stua. sinatua
sin. sinatzaile
ztua. ziurtatua

DENBORA

h / or. ordu
min minutu
seg segundo
p.m. post meridiem
a.m. ante meridiem
K.a. Kristo aurretik
K.o. Kristo ondoren

EGUNAK

al. astelehen
as. astearte
az. asteazken
og. ostegun
or. ostiral
lr. larunbat
ig. igande

Jatorria:

  • ORTOTIPOGRAFIA (PDF) : letrakera arrunta, etzana, lodia, kakotxak, siglak, laburdurak… (Estilo-liburuaren lehen atala)
  • Euskal Gramatika Osoa. I.Zubiri-E. Zubiri. 84-85. orriak
Comments { 0 }

Horrelakorik ba ote?

Sam: munduko txakurrik itsusienaLehengo batean, asperturik nengoela, interneten nabigatzea otu zitzaidan; batetik, nire asperraldia baretzeko eta, bestetik, artikulu bat idazteko ideiaren bila, eta baita topatu ere. Horrela honako albistearekin tupust egin nuen. Gaur egun edertasuna saritzen duen hainbat ekitaldi egiten da, eta nola ez, hauek liraintasunez nahiz edertasunez bete ohi dira. Baina zer gertatzen da “itsusi” deritzogun beste izaki guztiekin? Galdera honen erantzuna aurkitu nuen bada aurrekoan, eta horrexegatik nire artikulu hau Sami eskeiniko diot, munduko txakur itsusienari. Zertaz ari garen ideia bat egiteko, alboko irudian ikus dezakezueSam famatua. Horixe da Sam, hiru aldiz jarraian “World’s Ugliest Dog” txapelketa irabazi duena, 2003, 2004 eta 2005 urteetan zehar.

Hasteko, aipatu beharra daukat Sam jada hilda dagoela, baina bizitza luzea izan duela, 15 urte bizi izan baita. Baina 15 urteetan zehar, bizipen ugari bizi izan du Samek. Orain mundu osoan zehar ospea lortu duen txakurra bilakatu den arren, Susiek, bere jabeak, baieztatu duenaren arabera, Sam kaiola batean giltzapeturik aurkitu omen zuen, kale baztar batean. Hori ikusirik, birritan pentsatu gabe bere etxera eramatea erabaki zuen duela bost urte. Ordundik izar bilakatu da pixkanaka-pixkanaka eta aipatu bezala hiru urtez jarraian txakur itsusienaren saria jaso du; arrazoi horrexegatik Hollywoodeko izarrak bezain ondo bizi izan da.

Txakurra ote?Horrela ikusirik eta gezurra badirudi ere, zehazki, Chinese Crested Dog arrazakoa dugu. Haisera batean, Sam “un-adoptable” kontsideratu zuten, hau da, adopta ezina. Dena den, denbora pasa ahala, Sam onartua izan zen eta arestian aipatu bezala, bere azken urteak Susieren etxean eman zituen. Baina, azaroaren 18an Samek utzi egin gintuen, eta berri honek atsekabe handia sortu zuen askorengan. Hala ere, Samen presentzia bizirik iraun dezan, bere jabeak eskari askoren ondoren, Sami buruzko bloga sortzea erabaki du, bertan argazkiak eta abar txertatuz. Hori gutxi balitz, souvenir ugari ere aurki dezakegu bertan: kamisetak, hilabetekariak eta edalontziak, besteak beste. Beraz, txakur berezi honi buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, bisita ezazue bere webgunea.

Comments { 6 }
-->