Tau, etxean otso kalean uso!

Asteazken gauean, Gasteizko Buesa Arena pabilioian jokaturiko partiduan, Tau Baskonia suertatu zen garaile Lietuvos Rytas talde lituaniarraren aurrean, 96-89ko markagailuak islatu bezala. Partidu hau Euroligako Top 16ko 3. jardunaldiari zegokiona izan zen eta garaitza honekin Tau bi garaipenekin kokatzen da, sailkapenean 2. dagoelarik. Izenburuak ondo dioen bezala, Tau etxeko partidetan garaiezina da, urte eta erdi daramalako konpetizio honetan etxean porrotik jaso gabe. Hala ere, etxetik kanpo gabezia ugari erakusten du eta bere benetako kasta galtzen du, iragan astean Moskun CSKAren aurkako porrota lekuko.

Lehen laurdenari lo ekin zion Tauk eta baloi galtze eta kontraeraso azkarren ondorioz, erraz nagusitu zen Lietuvos aurreneko minutuetan. Hala ere, Erdogan, partiduko izarrak, pare bat hirukorekin eta Drobnjak berpiztuaren aportazioari esker, Tau abantailarekin iritsi zen laurdenaren amaierara (20-17).

Bigarren laurdenean, ordea, partiduaren kolorea guztiz aldatu zen eta han bildu ginen 9.000 zaleok azken urteetako Baskonia onenaz gozatzeko parada izan genuen. Aipagarriak dira Erdoganen hirukoak eta baita Jacobsenenak ere. Beraz, Tauk ondo aprobetxatu zuen 6,25eko marra, baina atsekabe handiz hartu genuen ( IBAIk gehienbat!) Hansenen aportazio urria. 48-38ko markagailuarekin joan ziren, horrela, aldageletara.

Hirugarren laurdenari dagokionean, Tau berriro ere prezipitazioan erori eta estu eta larri ibili zen lituaniarren hiruko zaparradari eusteko. 64-63ko markagailuarekin eta denok ahal genuen presio guztia egiten genuen bitartean, pabilioian talde lituaniarra kikiltzeko, partidua gori-gori jarri eta zenbait ika-mika sortu ziren jokalarien artean. Horrela uler daiteke, Lietuvoseko entrenatzaile Spahija epaileek egotzi izana bi teknika adieraziz. Ezbairik gabe, jokaldi horrek ordura arteko berdintasuna Tauren alde jarri zuen balantza, sartutako lau jaurtiketa libreez gainera, psikologikoki ere eragin zielako kanpotarrei. Gustura asko hartu genuen oparia izan zen, dudarik gabe. 71-66ko markagailuarekin bukatu zen laurden hau.

Azken laurdenari nagusitasunez ekin zion Tauk eta aldea handitu zuen Erdoganen eskumutur finari esker. Hala ere, denok garaipenaz konbentzituta eta jai giroan geundenean, pare bat baloi galtzek Lietuvos partidara bueltatzea suposatu zuten. Baina Tauk zuen aldea nahikoa izan zen 96-89ko markagailua bere horretan utzi eta garaipen on eta borrokatu bat lortzeko.

Partiduko izarra Erdogan izan zen 27 punturekin, Jacobsenek ondo lagundua 14rekin eta aipagarria da Drobnjak-en suspertzea 9 punturekin.
Bestalde, esan behar dut nire Hansen eta Splitterren aldeko pronostikoa amutsa gertatu zela (Hansen gaizki, eh, IBAITXO?).

Azkenik aipatu 160 ordiziar inguru bildu ginela bertan eta etxerakoan autobusean nabari zela alaitasuna.

Hona hemen Gasteizko Jon Rejadok partiduari buruz BERRIAN idatzitakoa.

Comments { 1 }

Goiburuak

Frontoian atzetik:
Euskaljakintza gu gara!

Frontoian parez pare1:
Euskaljakintza gu gara!

Frontoian parez pare2 (jolasten):

Frontoian parez pare2:

Mikel 1:

Mikel 2:

Comments { 0 }

ORDIZIAN BARRENA

Hondo urdin batean urrezko almenaz apainduriko urrezko gaztelu bat, lauki urre koloredun eta beltzen gainean. Ingurua, ertaroko eredu espainiarra mako erpinez amaiturik

Ordizia, Goierri erdian eta, era berean, Euskal Herriaren bihotzean dago. Aralar eta Aizkorrri mendizerrek babesturiko gune historiko kultural garrantzitsua dugu, herri txiki izatetik merkatal zentru bilakatu eta Europako gaztaren hiriburu izatera ere heldu dena. Bere txikitasunean handienekin lehiatzera heldu den izpiritu borrokalariaren adierazpen argia dugu.

Gipuzkoako hegoaldean dagoen Goierriko eskualdean dago kokatua, Oria ibaiko haranaren goialdean, hain zuzen. Herrigunea, udalerriaren erdialdean dago, Oria ibaiaren ezkerraldeko lautadan eta Udalerria, berriz, ibai haranean. Alde zaharrak itxura eliptikoa du, Berant Erdi Aroko garaiaren ziurtagiri gisa. Karlistaden ondoren, herriko harresiak bota eta herria zabaldu zen alde zaharraren inguruan.

Ordizia zerutik Ordiziak lur eremu txikia du, iparraldetik Itsasondorekin, San Juanen dagoen errekatxo batekin, eta Aramarekin, Amundarain ibaiarekin mugatua dago, hain zuzen. Ekialdetik Oria eta Amundarain ibaiak ditu mugarri, eta hego-ekialdean, berriz, Zaldibia. Hegoaldean, Lazkao herritik bereizten duen Senpere-berri erreka daukagu, eta mendebaldean, Lazkao eta Beasain, Mariaratz errekak zeharkatzen duen tokitik. Azkenik, ipar-mendebaldean Beasain handia dugu.

Biztanleriari dagokionez, XV. mendearen bukaeran Ordiziak 500 biztanle inguru izatetik, 80ko hamarkadara arte hazten joan zen, 10000 izatera iritsi arte, baina igotzen den guztia jaisten den erregelari jarraiki, biztanleria gutxituz joan da poliki-poliki. Hona hemen datu esanguratsu batzuk: 1768an 691 ziren herriko biztanleak, 1950an 4.769, eta gailurra 1975an lortu zen 10.327 herritarrekin, gainbeheraren ondorio gisa, 1999an erregistratutako 9.118ak ditugularik.

Feria Herri hau zerbaitegatik ezaguna egin bada, ordea, bere feriengatik izan da. Astero-astero Ordizian biltzen dira Goierri osoko eta inguruetako nekazal eta abeltzaintzako produktuen erostun eta saltzaileak. Lehen feriak San Bartolome ermitaren inguruan egin ziren XI-XII. mendeen inguruan, ordiziar eta inguruko baserritarren lehenengo elkargunea bilakatuz. Azoka honen bilgune garrantzitsuena Plaza Nagusia da, estalia da eta ikaragarri handia izateaz gain, neurtezinezko edertasuna du, segurtasun zirrara sortzen duena, feriarako espresuki eraiki zena, herriaren bereizgarrietako bat da ezbairik gabe. Asteazkenero egiten diren azokaz gain, Euskal Jai, Erdi Aro eta Eguberrietako azokak burutzen dira.

Ordiziaren garrantziak, ordea, hainbat mende aurrerago du bere jatorria, eta horretarako beharrezko dugu bere historia ezagutzea:

“Alfontso X.a Jakintsuak, Gaztelako erregeak, sortu omen zuen herria 1256an, herriak sortzeko plangintza orokor bati jarraituz; Segura eta Tolosa ere modu berean sortu ziren.

Ordizia XVI. mendean Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta “Ordizia” zuen izena. Aurreraxeago aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena, Sevillan 1268ko ekainaren 30ean emandako eskubide berezi baten bitartez. Horrez gain, Vitoriak (gaur egun Vitoria-Gasteiz denak) zituen abantailak eta Foruak ere eman zizkion, eta erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antso IV.a, Ausarta, izan zen Alfontsoren ondorengoa, eta emandako eskubide berezia berretsi, eta gainera zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituen Valladoliden sinatutako beste agiri bat zela medio.

Badakigu 1397an, Getariako Batzarretan parte hartu zuela Ordiziak, hala baitio partaide zerrendak, izan ere, ordukoa baita gorde den partaide zerrendarik zaharrena.

1467an, beste lege berezi bat jaso zuen, Madrilen urtarrilaren 14ean emandakoa; bertan, Enrike IV.a erregeak urteko bi mila marai eta bestelako zerga batzuk ordaintzetik libre utzi zuen herria, erregeri ematen zizkion zerbitzuen ordainetan. Inguruko herrixkek, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia, eta Lazkaoko zenbait etxek, gaizkile eta herriko jauntxoen ondorioz beren lurretan zegoen ziurtasun falta zela eta, Ordiziarekin bat egiteko eskaera egin zuten babesa lortu eta herriek zituzten abantailak eskuratzeko.

Armarria1399ko apirilaren 8an Villafrancak auzolagun bezala onartu zituen. Adiskidetasun Idatzi bat sinatu zuten guztiek, Enrike III.ak Tureganon 1402ko abuztuaren 5ean, eta Errege Katolikoek Cordoban 1492ko maiatzaren 27an berretsi zutena. Inguruko herriak auzolaguntzat hartzearen ondorioz, Ordiziako Alkateak eskumen bereziak hartu zituen, bai auzibide arlokoak, bai zibilak eta baita kriminalak ere; aurretik herri horietan zeuden alkateak auzo-alkate bihurtu ziren. Hala ere, herri horiek beren Udaletxe eta Kontseilu irekiei eutsi zieten, beren lurraldea zedarrituta, beren mendi eta jabegoak eta beren ekonomia administrazioa gorde zuten.

Batasun horrek berrehun urte baino gehiago iraun zuen, baina batasun-behar horren arrazoiak desagertu zirenean, beren udal askatasuna lortzeko irrikitan, herri-amak irainak egin zizkiola eta, banaketa eskatu zuten. Felipe III.ak eman zien ontzat eskaera, errege kutxek dirua behar zutelako eta herrien arteko banaketen ondorioz zerga ederrak jasotzen zituztelako. Lazkaoko etxeek, berriz, Ordiziarekin bat eginik jarraitu zuten 1648ko otsailerarte, urte horretan izan baitzuten berriz beren udala.

Villafranca bakarrik gelditzerakoan, Probintziako Batzarretan prokuradorearen gastuak oso altuak zirela eta, Beasainekin bat egin zuen, eta Villafrancako Batasuna izena ezarri. Batasuna, 1644an sinatu zen eta 1687ko maiatzaren 4an, Arama eta Zaldibia ere batasunean sartu ziren. Arrazoiak berberak izan ziren, ordezkapen gastuak beste herri batzurekin erdi bana egitea. 1710eko apirilaren 10ean Ataun sartu zen batasunean, baina Batzar Nagusiek ez zuten 1712 arte onartu. 1741ean tirabirak hasi ziren Zaldibiarekin, 1768an Aramarekin eta 1818an Ataun eta Beasainekin. Ordutik aurrera, Villafranca bakarrik egon zen. Ordizian 27 sukalde-zerga ordaintzen ziren; eta Probintziako Batzarretan, Korregidore-Lehendakaria-ren ondoan hamabostgarren jarlekuan esertzen zen Ordiziako ordezkaria.

XVIII. mendean, sute ugari izan ziren. (1738, 1751 eta 1794an), baina ez ziren garrantzia handikoak izan, horietatik batek ere ez baitzuen lortu 1512aren martxoaren 18an gertatutako suteak adinako larritasuna; sute hark, erabat suntsitu zuen herria. 1859an beste sute bat izan omen zen, eta herriaren zati bat hondatuta gelditu zen ondorioz.

Herria liberalen alde jarri zenez gero, I. Karlistadan Zumalakarregi Generalak eraso egin zion, 1835ean hain zuzen ere. Maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arte iraun zuen erasoak, orduan eman baitzuen amore herriak, irabazteko aukera gutxi zituela konturatu zenean. Bitxikeria bada ere, Don Carlos erregegaiak Ordizia aukeratu zuen, zenbait urte geroago 1875ean, euskal foruak zin egiteko.

Ordizia 1875ean Antzina-antzinatik herria Bozue Menor edo Villafranca izeneko Komunitateko partaide izan zen. Komunitate hori lehenengo aldiz 1027 urteko agiri batean ageri da Nafarroako Antxo Handiaren agiri batean. Aralar eta Enirioko mendien etekinen hogeitazortziren bat jasotzen zuen herriak, 1409an “Komenio eta Ajusteagatik” ezarritako diruaren zatia, hain zuzen ere. Komenio hori zela medio Juan Amezketako konpentsatu zen, Gaztelako Enrike III.ak 1400 urtean eman zizkion eta Anaiarteak edo hermandadeak beti beretzat hartu zituen lurrengan eskubideak erreklamatzen zituelako. Komunitateak oraindik ere bizirik dirau eta Ordiziako alkatea da lehendakari.

1970 apirilaren 17an aldatu egin zen izen ofiziala: “Villafranca de Oria” izatetik “Villafranca de Ordizia” izatera igaro zen. 1982ko urtarrilaren 4an behin betiko izena jarri zitzaion: Ordizia.â€?

Informazio gehiagorako: www.ordizia.org

Comments { 4 }
-->