IRAKURGAIAK

IRAKURGAIAK (irakurri beharrekoak)

  • HAUR BESOETAKOA. JON MIRANDE
  • HAUTAZKO BAT: gaur egungo euskal autore batena, originala behar du izan (itzulpenik ez da onartuko). Liburua irakurri ondoren, artikulu bat prestatuko duzu autore eta obrari buruzkoa euskaljakintzan argitaratzeko.
  • Euskaljakintzan jada badago, ezingo duzu hautatu. Hauexek dira orain arte Irakurlearen txokoan argitaratutakoak:

Irakurlearen txokoan orain arte argitaratutakoak:

  • Blackout, Xabier Montoia
  • Ezkutuko maitea, A. Lertxundi
  • Sei Lore, García-Viana
  • Leturiaren egunkari ezkutua, Txillardegi
  • Amodioaren gazi-gozoak, Aitor Arana
  • Hezur gabeko hilak, Xabier Montoia
  • Ezinezko maletak, Juanjo Olasagarre
  • Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga
  • Kolosala izango da, J. Sarrionandia
  • Venezuela, iraultza isilaren hitzak., Pako Aristi.
  • Larunbatak, J. Arretxe
  • Burua txoriz beterik, Iñaki Irasizabal
  • Bi anai, Bernardo Atxaga
  • Zirkulua, Andoni Urzelai
  • Gure gauzak SA, Ur Apalategi
  • Gauak eta Hiriak, Ur Apalategi
  • Gudari zaharraren gerra galdua, Ramon Saizarbitoria
  • Belarraren ahoa, Harkaitz Cano
  • Gloria mundi, Fernando Morillo
  • Sua nahi, Mr. Churchill? , Koldo Izagirre
  • Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladrón Arana
  • Sisifo maite minez, Laura Mintegi
  • 100 metro, Ramon Saizarbitoria
  • Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria
  • Iñaki Briz: Non dago Stalin?, Xabier Montoia
  • Haltzak badu bihotzik, Iñaki Mendiguren
  • SPrako tranbia, Unai Elorriaga

Aukeratutakoak:

  • Ipuin batean bezala , Joan Mari Irigoien (Eneritz Zabaleta)
  • Tubabu , Jon Arretxe (Izaskun Usabiaga)
  • Galdu arte, Juan Luis Zabala (Alaitz Nazabal)
  • Manila konexioa, Jon Arretxe (Asier Lakunza)
  • Korapiloak , Jasone Osoro (Ainara Etxeberria)
  • Zazpi bider zazpi, Felipe Juaristi (Garazi Lorenzo)
  • Zirkulua, Andoni Urzelai (Nerea Domaika)
  • Afrikako seme, Aitor Arana (Aloña Urretabizkaia)
  • Eulien ugazaba, Joseba Sarrionandia (Izaia Nuñez)
  • Kuba triste dago, Juan Martin Elexpuru (Edurne Valmaseda)
  • Ez duk erraza, konpai, Koldo Izagirre (Lander Sarasola)
  • Hautsaren kronika, Inazio Mujika Iraola (Ander Garmendia)
  • Benetako lagunen artekoa, Pako Aristi (Unai Pérez)
  • Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Nagore Armendariz)
  • Abenduaren 15eko bazkalondoa, Joxe Austin Arrieta (Silvia Bea)
  • Tobacco days, Andu Lertxundi (Gonzalo Zabala)
  • Sei lore, Txema García-Viana (Olatz Alvarez)
  • Haize Gorria, Aitor Arana (Josune Sesma)
  • Palestina zauritua, Imanol Murua Uria (Eneritz Iturrioz)
  • Auskalo, Luk, Luis Haranburu-Altuna (Nerea Ayerza)
  • Bizkarrean tatuaturiko mapak, Harkaitz Cano (Eli Garmendia)
  • Riomundo, Jon Maia Soria (Nerea Casado)
  • Mahatsaren begiak, Eneko Bidegain (Leire Gaztañaga)
Comments { 0 }

erdarakada gehiago

ERDARAKADAK


Hizkuntza guztiek egin behar dute egoera berrietara egokitzeko ahalegina,
hizkuntza txiki nahiz handi izan. Denek egin behar dute aldaketa, biziko
badira. Bide horretan dugu euskara, baina gure herria txikia da; eta gainera,
hizkuntza handi biren aldamenean bizi da. Txikia eta makala delako euskara,
eta handiak eta indartsuak, berriz, frantsesa eta gaztelania askotan erabiltzen
ditugu gure hizkuntzak propio ez dituen hainbat hitz edota esamolde.

Eguneroko jarioan asko dira erabiltzen ditugun erdarakadak, bai ahozko
komunikazioan, baita idatzizkoan ere. Eskuliburu honen "Idaztean"
atalean, estiloan, horietako batzuen azalpena duzu
(Estiloa) baina hona hemen baliagarri izango duzun hitz zein esamolde batzuen zerrenda:

ERDARAKADA
HOBETO

Langileak adostasunera heldu ziren

Langileak ados jarri ziren

Antitabako kanpaina indartu dute bulegoan

Tabakoaren aurkako kanpaina indartu dute bulegoan

Bere erantzunak arreta deitu zidan

Bere erantzunak atentzioa eman zidan

Gaizki aurkitzen da

Gaizki dago

Guggenheim museoa Bilbon aurkitzen da

Guggenheim museoa Bilbon dago

Bilboko biztanleriak behera egin badu, Gasteizkoak gora

Bilboko biztanleriak behera egin du; Gasteizkoak, berriz,
gora

Emaitza baikorra lortu genuen bileran

Emaitza ona/Emaitza positiboa/Emaitza itxaropentsua
lortu genuen bileran

Bakoitzak ikus dezala zer egin

Norberak ikus dezala zer egin

Baldintza txarrean

Egoera txarrean/Txarto

Baimen bat behar da

Baimena behar da

Oso liburu eder bat irakurri du

Oso liburu ederra irakurri dut

Inozo batzuk zarete

Inozo hutsak/Inozo galantak zarete

Orain ezin dut hitz egin eta beranduago deituko dizut

Orain ezin dut eta geroago deituko dizut

Konortea berreskuratu zuen

Bere onera etorri zen

Proposamen berri bat egin digute

Beste proposamen bat egin digute

Beste egunean hitz egin zuen jardunaldietan

Lehengo egunean hitz egin zuen jardunaldietan

Irakasle bezala aritu zen

Irakasle aritu zen

Sorginak printzea igel batean bihurtu zuen

Sorginak printzea igel bihurtu zuen

Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste
erdiak, erdaldunak

Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak

Kargutik bota dute

Kargutik kendu dute

Siesta ederra bota dugu arratsaldean

Siesta ederra egin dugu arratsaldean

Bi itsasontzi desagertu dira

Bi itsasontzi galdu dira

Etxetik desagertu da

Etxetik falta da

Hizkuntza asko desagertu dira munduan

Hizkuntza asko galdu dira munduan

Alderdi desberdinak bat etorri ziren

Alderdi guztiak/Alderdiak bat etorri ziren

Formatu desberdinetan aurkeztu zuten

Hainbat formatutan aurkeztu zuten

Diru-kopuru handia biltzea espero dute diputazioek aurtengo
errenta­‑aitorpenean

Dirutza handia biltzea espero dute diputazioek aurtengo
errenta­‑aitorpenean

Irteteari ekin zion

Irten (egin) zen

Erdi-erdian jotzen dudala

Erdi-erdian jo baietz!

Goazen azkar, berandu dela

Goazen azkar, berandu da eta

Arazo hori hamasei urteko gazteen artean ematen da

Arazo hori hamasei urteko gazteen artean gertatzen da

Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman
dira

Futbol-txapelketaren azken jardunaldian sei berdinketa gertatu/jazo/izan
dira

Ardura hori daraman epailea

Horretaz arduratzen den epailea/Ardura hori duen
epailea

Sarrikora daraman bidea berritzen ari dira

Sarrikoko bidea/Sarrikora doan bidea berritzen ari
dira

Gobernuak daraman politika

Gobernuaren politika/Gobernuak duen politika

Ondo eramaten gara

Ondo konpontzen gara

Epaiak aurreikuspenei erantzun die

Epaiak espero zena eman du

Errudunari espedientea zabalduko zaio

Errudunari espedientea egingo zaio

Ingelesa ezagutzen du

Badaki ingelesez

Langabeziak jaitsiera garrantzitsua ezagutu du

Langabeziak behera egin du nabarmen

Ezagutzera eman diot datorren astean amaituko dela eskabidea
aurkezteko epea

Aditzera emandiot datorren estean amaituko
dela eskabidea aurkezteko epea

Istripu garrantzitsu bat gertatu zen

Istripu larri bat gertatu zen

Gaurkoan lehendakaria Madrilera joango da

Gaur lehendakaria Madrilera joango da

Esne berezi horien salmenta botiketan gauzatzen da

Esne berezi hori botiketan saltzen da

Funtzionarioen gehiengoak baiezko botoa eman du

Funtzionario gehienek baiezkoa eman dute

Alkandora hori oso ondo geratzen zaizu

Alkandora horrek oso ondo ematen dizu

Bost langile hilik gertatu dira

Bost langile hil dira

Lanean hasteko gogoak dauzkat

Lanean hasteko gogoa daukat

Aurkezpenarekin hasiko gara

Aurkezpena egiten hasiko gara/Aurkezpena egingo dugu

Hortik dabil Patxi?

Patxi hor (al) dago/da?

Sailburuaren erantzunak irakurketa bikoitza du

Sailburuaren erantzuna bi aldetatik azter daiteke

Herri horretan etxe isolatu batzuk baino ez daude

Herri horretan etxe bakan batzuk baino ez daude

Baimenak behin­‑behineko izaera izango du

Baimena behin-behinekoa izango da

Izaera publikoko erakundeak

Erakunde publikoak

EPSV izenez ezagutzen direnak

EPSV deritzenak/EPSV esaten zaienak

Administratzaileak jakitera eman duenez…

Administratzaileak aditzera eman duenez…

Bazkaldu eta gero jarraituko dute bilerarekin

Bazkaldu eta gero jarraituko dute bilera

Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk jasan ditu

Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk izan ditu

Zein paper jokatu behar duzu bilera horretan?

Zein da zure eginkizuna bilera horretan?

Akats larriak egiten diren kasuetan ez da azterketa zuzentzen
jarraituko

Akats larriak egiten direnean ez da azterketa zuzentzen
jarraituko

Kasu horrek ez du eraginik izango lanpostu­‑banaketan

Auzigai horrek ez du eraginik izango lanpostu banaketan

Kasu horretan oraindik ez dute lekukoek deklaratu

Auzi horretan oraindik ez dute lekukoek deklaratu

Titularraren gaixotasunaren kasuan, ordezkoa jarriko
da haren tokian

Titularra gaixorik badago, ordezkoa jarriko da haren tokian

Arazoa sakonki aztertu behar da

Arazoa sakon aztertu behar da

Teorikoki erabakia zuzena da, baina praktikan ez

Teorian erabakia zuzena da, baina praktikan ez

Asteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non kokatu

Asteleheneko bileran jende gehiegi zegoen eta ez nekien non jarri/eseri

Unibertsitateko behin-behineko langileen kolektiboak oposizioetarako
deialdia egiteko eskatu du

Unibertsitateko behin-behineko langileek oposizioterako
deialdia egiteko eskatu dute

Zurekin konparatuta gaztea da

Zure aldean gaztea zen

Udal-zerbitzu teknikoen luzatutako txosten teknikoan jasotzen
dira baldintza guztiak

Udal-zerbitzu teknikoek egindako txosten teknikoan jasotzen
dira baldintza guztiak

Arazoak prozesu luzea dauka

Arazoak luze joko du

Zuzendari-mailako bilera izan zen ostegunean

Zuzendarien bilera izan zen ostegunean

Bere iritzia lehengoan mantendu du

Lehengo iritziari eutsi dio/Eutsi egin dio bere iritziari

Lehendakariak elkarrizketak mantendu zituen alderdi guztiekin

Lehendakariak elkarrizketak izan zituen alderdi guztiekin

Nola edo hala mantendu zuen oreka

Nola edo hala gorde zuen oreka

Oso ondo menderatzen du euskara

Oso ondo daki euskaraz/Oso ondo hitz egiten du euskaraz

Pena merezi du lanean saiatzea, gauzak txukun egiteko

Merezi du lanean saiatzea, gauzak txukun egiteko

Mila bider esan nion lana garaiz amaitzeko

Hamaika bider/Hamaikatxotan/Makina bat aldiz esan nion
lana garaiz amaitzeko

Min egin naiz orkatiletan

Min hartu dut orkatiletan

Erakundearen ordezkari moduan joan zen

Erakundearen ordezkari joan zen

Idazkariarekin telefonoz hitz egiten nengoela, deia moztu
egin zen

Idazkariarekin telefonoz hitz egiten ari nintzela, deia eten
egin zen

Leioarako bidea moztu egin behar izan dute

Leioarako bidea itxi egin behar izan dute

Gure fakultatean argi-indarra moztu egin zutenez ezin izan
genuen lana bukatu

Gure fakultatean argi-indarra kendu egin zutenez, ezin
izan genuen lana bukatu

Teknikarion zeregina gomendioak ematera mugatzen da

Teknikarion zeregina gomendioak ematea da/ematea besterik
ez da

Kultur munduari emandako diru-laguntzak

Kulturari emandako diru-laguntzak

Garbitzaileak greba gogor batean murgildu dira

Garbitzaileak greba gogorra egiten ari dira

Sindikatuak negoziazioetan murgildurik daude

Sindikatuak buru-belarri ari dira negoziatzen

Herriko jaietan murgilduta gaude

Herriko jaiak bete-betean ospatzen ari gara

Hori da unibertsitateko eraikin nagusiena

Hori da Unibertsitateko eraikin nagusia

Neurri politikoak hartu beharko dituzte

Erabaki politikoak hartu beharko dituzte

Lau metro neurtzen ditu

Lau metro luze da/Lau metroko luzera dauka

Zenbat neurtzen du mahai honek?

Zer neurri du mahai honek?/Zein da mahai
honen neurria?

Nire amarekin joan naiz udaletxera

Amarekin joan naiz udaletxera

Niretzat, emaitzak ez dira hain onak

Nire ustez, emaitzak ez dira hain onak

Gobernutik ekonomiaren garapena lortu nahi da

Gobernuak ekonomiaren garapena lortu nahi du

Idazkari berria bulegotik ikusi dut gaur goizean

Idazkari berria bulegoan ikusi dut gaur goizean

Zuzendaria Madriletik dabil

Zuzendaria Madrilen dabil

Arau-hauste larri bat osatzen du

Arau-hauste larria da

Sindikatuak enplegu osoa eskatzen du

Sindikatuak guztiontzako enplegua eskatzen du

Terminologiari buruzko jardunaldia bihar ospatuko da

Terminologiari buruzko jardunaldia bihar izango da

Arkitektoak kontu horretan jokatzen duen papera

Arkitektoak kontu horretan duen zeregina

Pertsonalki joango naiz

Ni neu joango naiz

Gure asmoa planteatu diegu

Gure asmoa adierazi/azadu diegu

Bere egitasmoak porrota ezagutu zuen hasiera­‑hasieratik

Bere egitasmoak porrot egin zuen hasiera­‑hasieratik

Posible da errektorea ere etortzea

Baliteke errektorea ere etortzea/Litekeena da errektorea
ere etortzea

Irabazteko posibilitate asko du

Irabazteko aukera ederra du

Arazo puntualak sortu dira

Unean uneko arazoak sortu dira

Gai puntual batzuk eztabaidatu ziren bileran

Gai jakin batzuk eztabaidatu ziren bileran

Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan

Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan

Lau hildako suertatu dira

Lau hildako izan/gertatu dira

Horrek amaiera suposatuko du

Hori amaiera izango da/Horrek amaiera ekarriko
du

Suposa dezagun gaur datorrela

Demagun/Jo dezagun gaur datorrela

Suposatzen dut etxean egongo dela

Uste dut etxean egongo dela

Tropeletik ihes egin zuen helmugatik bi kilometrora harrapatua
izateko

Tropeletik ihes egin zuen, eta helmugatik bi kilometrora
harrapatu zuten

Orain ezin dut hitz egin, eta gero deitzen dizut

Orain ezin dut hitz egin, eta gero deituko dizut

Joaten gara zerbait erostera?

Joango (al) gara zerbait erostera?

Berandu etortzea huts larri dela ulertuko da

Berandu etortzea huts larritzat joko da

Bilera igandean egokitzen bada, astelehenean egin behar dela ulertuko
da

Bilera igandean egokitzen bada, horrek esan nahi du astelehenean
egin behar dela

Ez ibili adarretatik eta zentratu zaitez

Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira

Zaharren zentroa irailean zabalduko dute

Zaharren egoitza/Zaharren etxea irailean zabalduko
dute

Pirataz mozorrotuta etorri zen festara

Pirata jantzita etorri zen festara

Irakaslearen zorionak dira

Irakaslearen urtebetetzea da

Botanika­‑ikasleei zuzendutako ikastaroa

Botanika­‑ikasleentzako ikastaroa

Telegrama zuzendu zion

Telegrama bidali zion

Hiztegi Batuko ZENBAIT HITZ

Comments { 0 }

GOMENDIOAK

    Zenbait gomendio, euskarazko azterketako idazlana hobeto egiteko
    Gauza jakina da azterketa bat gainditzeko ez dagoela errezeta magikorik, eta are gutxiago, hizkuntzaren ezagupena egiaztatzeko azterketa baldin bada. Hala ere, EGA, hizkuntza eskakizunak eta horrelako probak egin behar diren bakoitzean, lagun pilo batek jotzen du irakasle, aztertzaile eta adituengana aholku bila: “Aizu, nola idatzi behar dut aprobatzeko?� Bada, oraingoan, gauza bera egin dugu geuk. Aztertzaile horiekin harremanetan jarri eta euren gomendioak jaso. Ea baten bat baliagarri gertatzen zaizun.
      1. Azterketa behar bezala prestatzeko komenigarria izaten
      da aldez aurretik kalitatezko testuak euskaraz irakurtzea. Ikusi
      nola aritzen diren idazle onak, aztertu beraien idazkera, eta
      buruan gorde gehien gustatzen zaizkizun egiturak, hitzak eta
      esamoldeak.
      2. Saia zaitez jarriko dizuten gaia asmatzen. Kontuan izan
      aztertzaileak arazo bera izaten duela gaia aukeratzeko orduan,
      eta, horrelakoetan, gaurkotasuneko gaietara jotzen duela gehienetan
      (egunkarietako berriak, aldizkarietako artikuluak…).
      3. Praktikatu behin eta berriro, eta, ahal izanez gero, azterketaren
      baldintzak errespetatuz (denbora, luzera…). Gero, aberasgarria
      izan daiteke dakien bati testua ematea eta zuzentzeko
      eskatzea.
      4. Honaino helduta, ohartxo bat: azterketara prestatuta eramaten
      diren idazki-zatiei (sarrerak, amaierak) igarri egiten zaie
      normalean. Batzuetan, tokiz kanpo daude; beste batzuetan, ez
      dute zerikusi handirik idazlan osoaren maila eta tonuarekin.
      Hitz batean: ez zaizue komeni horrelakoetara jotzea. Horrek ez
      du esan nahi, jakina, den-dena inprobisatu behar dugunik. Zenbait
      gauza landuta eraman daitezke, adibidez, esaldien arteko
      lotura batzuk etab.
      5. Prestatu ondo azterketara eraman behar duzun materiala:
      karneta, boligrafoa, ezabagailuak…
      6. Aztertzaileek gai edo egoera bat proposatuko dizute idazlanean,
      eta zuk egoera hori benetakoa balitz bezala jokatu
      behar duzu. Demagun zinegotzi bati idatzi behar diozula zerbaitetarako.
      Idatziozu, ba, serio, eta egiazko gutuna bidaliko
      bazenio bezala, aztertzaileak zinegotzia bailitzan begiratuko
      baitio mezuaren funtsari.
      7. Banatu denbora, hiru ekintza hauek kontuan izanik: eskema,
      idazlana bera eta zuzenketa. Eskaini aldi bakoitzari merezi
      dituen minutuak.
      8. Eskema egiten emandako denbora ez da lan alferra; izan
      ere, eskema on batek gaiaren garapen egokia ziurtatzen du, eta
      inprobisazioa baztertzen. Bestela, ideiak agortu, eta agindutako lerroak idatzi nahian, noraezean ibiliko gara eta betelanean
      hasiko.
      9. Errespetatu ematen dizuten gaia eta proposatzen dizuten
      idazki-mota. Ez tranparik egin.
      10. Irakurri arretaz azterketako oharrak, baina ez kopiatu hitzez
      hitz argibideetako esaldiak eta adibideak.
      11. Idazten hasi baino lehen pentsatu ondo zein den idazkiaren
      helburua (informazioa ematea, zerbait eskatzea, konbentzitzea…),
      zein eragin sortu nahi duzun irakurleengan (harritzea,
      zure aldeko bihurtzea…), nolako tonua erabiliko duzun (formala…),
      eta abar.
      12. Litekeena da euskara zure ama-hizkuntza ez izatea edota
      erdara baino gutxiago menperatzea. Jakin ezazu euskaraz idazterakoan
      zure mailak zeozer jaitsi behar duela ezinbestez; hau
      da, erdaraz esaten dituzun gauza batzuk edo esaten dituzun
      moduan nekez eman ahalko dituzula euskaraz. Hori onartzea
      eta apaltasunez jokatzea abiaburu ona izaten da.
      13. Eginahalak egin euskaraz pentsatzeko, eta ez gaztelaniaz.
      Egizu kontu gaia ahoz azaldu behar duzula, hizketan. Horrek
      izan behar du zure abiapuntua, eta hortik aurrera, nahi duzun
      bezala apaindu idazlana, beti ere, euskal diskurtsoan oinarriturik.
      14. Aztertzaileek gutxieneko abstrakzio maila eskatu ohi dute.
      Istorioak, pasadizoak… ondo daude eta onargarriak dira, gaia
      eta argudioak biribiltzeko. Baina, maiz, idazlana anekdotetan
      oinarritzea adierazpen pobreziaren erakusgarri izan daiteke.
      15. Komunikagarritasunak izan behar du gure helmuga.
      Aztertzaileak behin bakarrik irakurri beharko luke esaldi
      bakoitza; hortaz, ez luke zertan ibili saltoka esanahiari antzemateko.
      Hori dela-eta, testua zuzentzerakoan kontuan izan
      behar dugu guretzat argi eta garbi adierazita dagoena irakurlearentzat
      ilunagoa izan daitekeela. Beraz, zalantzarik badago,
      hobe berridaztea.
      16. Ahalegindu zaitez letra onez idazten aztertzaileak ez
      nekarazteko; eta, aukeran, letra txikiz; bestela, aztertzaileek
      ezin dute neurtu nola erabiltzen dituzun letra larriak.
      17. Izenburuak, azpi-izenburuak, oinoharrak eta horrelakoak
      lagungarriak izan daitezke testua egituratzeko.
      18. Erabili lerroaldeak azpigaiak garatzeko.
      19. On da papera aurreztea, baina utzi arnasten testuari. Marjinak
      eta zuriuneak eskertzekoak dira, gutxiago idazteko aitzakia
      gisa hartzen ez badira, behintzat.
      20. Idazlanen ehuneko handi batek “ohiko� hasiera izaten du,
      adibidez: Gaur egun argaltzea da gure gizartea gehien kezkatzen
      duen gaietariko bat. Ez ahaztu lehen lerroaldeak aztertzailearen
      arreta erakartzeko balio duela, eta bide ugari dagoela
      horretarako; horietako bat, originaltasuna.
      21. Idazlanaren azken lerroaldearekin agur egiten diozu
      aztertzaileari. Presaka ibili arren, testu bat ezin da edozein
      modutan amaitu. Ahalegindu zaitez, beraz, zure idazlanari
      nolabaiteko betetasuna ematen.
      22. Idatzian aurrera egin ahala, kontzentrazioa galdu egiten
      da askotan, eta, horren ondorioz, akatsak pilatu egiten dira
      bukaeran. Eutsi kontzentrazioari, izan ere, hasiera onek ez dute
      ezertarako balio, behin erdialdera helduta hanka-sartze guztiak
      biltzen badira.
      23. Idazten ari zarela, aukeratu hitz egokiak eta zehatzak,
      azaldu nahi duzuna adierazteko.
      24. Gehienez ere 20-25 hitzeko esaldiak idaztea komeni da
      ideiak jorratzeko. Edozein modutan ere, monotonia hausteko,
      esaldi luzexeagoak eta laburtxoagoak tartekatu, erritmoarekin
      jokatuz.
      25.Testuaren baitan perpausek elkarri uztarturik egon behar
      dute; eta lerroaldeen artean ere halako lotura bat beharrezkoa
      da, horrek bideak urratzen baitizkio ideien garapenari.
      26. Arestian esan dugu idazten hasi aurretik garbi izan behar
      dugula zein den gure helburua eta baita testuan barrena erabiliko
      dugun tonua ere. Hori horrela, zenbait idazki formaletan
      tokiz kanpo egon daitezke honelako esamoldeak: kristona,
      demasa …
      28. Egitura batzuk, nahigabe, errepikatzeko joera daukagu,
      eta testuak -(e)larik, -z, bait eta horrelakoez betetzen dira.
      Azterketa egin baino lehen, aztertu zein diren zure errepikapenak
      eta saiatu kontrolatzen eta parekoak bilatzen.
      29. Aztertzaileak ezin du jakin zuk esaldi bat izan duzula
      buruan eta ez duzula asmatu behar bezala idazten. Ideia bat
      emateko modu asko dago, eta bide batetik abiatuta irteerarik
      aurkitzen ez baduzu, atzera bueltatu eta berridatzi beste era
      batera. Azken batean, zeuk kontrolatu behar duzu arriskua eta,
      beraz, idazkia; ez alderantziz.
      30. Azterketa egin behar duen jende askok uste du gramatikako
      zailtasunetan oinarritu behar duela bere idazlanaren garapena;
      hau da, zenbat eta subjuntibo eta baldintza gehiago sartu,
      orduan eta aukera handiagoa izango duela aztertzaileak liluratzeko,
      eta ondorioz, azterketa hori gainditzeko. Kontuz horrekin.
      Idazlan bat ezin da aurrera atera, euskaltegian ikasitako
      guztia biltzeko aukera izango balitz bezala. Idazlan batean gai
      bat jorratu nahi dugu ideia batzuen bitartez; horrenbestez,
      hasierako eskeman jasotakoa garatzera jo behar dugu, ustez
      nota ona eman behar diguten baina tokiz kanpo egon daitezkeen
      kontuak bazter utzita.
      31. Idazten ari zarela, gelditu noizean behin, irakurri idatzitakoa,
      eta gustura ez bazaude, berridatzi. Berriro ere gogoratu
      irizpide nagusia: irakurtzerakoan, zu zeu, trabatuta geratzen
      bazara, seinale txarra.
      32. Amaitzeko hamar edo hamabost minutu falta direnean
      hasi zaitez zuzentzen, eta ahal dela, modu sistematikoan (ortografia,
      joskera…).
      33. Arreta handiz begiratu aztertzaileek ere arreta handiz
      begiratuko dituzten gauzak (ergatibo markak, pluraltzaileak….),
      edota etxean edo klasean egiten dituzun idazlanetan
      gehien errepikatzen dituzun akatsak (ergatibo pluralak, erlatibozko
      esaldiak eta konpletiboak nahastu…).
      34. A!, ez ahaztu: aldaketa bat egiten duzun bakoitzean, begiratu
      ea nahi gabe arazoren bat sortarazi duzun komunztaduran.
      Aholkuak aholku, hona hemen azken gomendio bat, programatik
      kanpokoa, baina, nire ustez, garrantzitsuena: gozatu
      idazten eta idatzi gozatuz. Azterketa batek egoera larrian jartzen
      bazaitu ere, ez ibili estu eta larri: saiatu aztertzaileei erakusten
      zein ondo idazten dakizun.
    Joseba Lozano
    HAEEko administrazioko hizkeraren arduraduna

    A D M I N I S T R A Z I O A E U S K A R A Z
Comments { 0 }
-->