Loreak gure dietan

Loreak gure dietan Ekialdeko hainbat herrialdetan Txinan edo Japonenen, adibidez,landareak berain errezetetan erabiltzen dituzte. Argelia eta Tunezen kus-kus edo arkumea bezalako jakiei loreak botatzen dizkiete usaina emateko. Mendebaldeko herri gehienetan, ordea, ez dago horrelako ohiturarik, Frantzian salbu. Hemen sorbete, tortila, amuarrain eta usapaletan erabiltzen dituzte loreak. Mendebaldeko herrietako hainbat sukaldarik beraien platerak apaindu eta elikagaiei zapore bereziak emateko erabiltzen hasiak dira.

Larrosen petaloa erabilienetakoa da, honekin entsalada bat egin daiteke apioa, sagarra eta sesamoa gehituz. Margarita eta krabelinen petaloa asko erabili ohi da, baita amapolen hazia ere. Dena den, dauden lore mota guztietatik denak ezin dira jan. Jangarriak direnak egun berean hartu eta oso ondo garbitu eta lehortu behar dira. Lore batzuk, gainera, hozkailuan gorde daitezke astebestez. Entsaladekin jarraituz, Jazmin edo hibiskuen petaloekin egindakoak hegazti edo arrain guarnizioekin oso goxoak dira.

Indonesian jazminaren lorea oilaskoa eta beste hegaztiri gustu berezi bat emateko erabiltzen dute. Menta edo ezkai lorea arrainarekin bat dator. Larrosa petaloak, moztu berriak, oso goxoak geratzen dira zartagian pixka bat erreta, oliorik gabe eta ondoren azukre asko botata.

Europan, orain arte, behintzat, edariak lurrineztatu eta entsaladak apaintzeko bakarrik erabili ohi dira loreak. Bestalde, larrosen petaloekin olioa eta ozpina egin daiteke. Olioa egiteko, petaloak olioan sartu eta hamabost bat egunez eduki mugitu gabe. Ozpina egin nahiko bagenu, aldiz, loreen petaloak ozpin pote batean sartuko genituzte eta bi edo hiru hilabetez hortxe izango genituzke, ukitu gabe.

Oso gutxi entzuna da lore mundu hau gure inguruan; baina, ikusi duzuenez, denetatik egin daiteke hainbat lorerekin! Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

Comments { 1 }

Zigarrotxo bat nahi?

Egutegi aldaketa ez da soilik urte berri honek dakarrena, dirudienez, erretzaileentzat beste zenbait berrikuntza ere badakartza, erretzeko muga-lerroak guztiz aldatu baitira. Urtearen 1go egunetik, indarrean da Espainia guztian zehar Tabakoaren Lege berria. Lege honen arabera, ehun metro karratu baino gehiagoko lokal publikoetan bereiztu egin beharko dira eremu erretzaile eta ez-erretzaileak, eta azalera horren azpitik aurkitzen direnetan, berriz, establezimenduaren jabearen eskuetan egongo da erretzeko eskubidea eman ala ez. Horrez gain, lantokietan (eremu fisiko guztietan) debekaturik dago erretzea, beraz, zigarroaz gozatu nahi duenak kalera irten beharko du. Gainera, araubidea puskatzen duenarentzat isunak oso altuak dira, beraz, hobe erretzeari muzin egitea.

Aurreikusita zegoen bezala, arau honek haserrea zabaldu du tabako kontsumitzaileengan, hauek diotenez, “nola egon zortzi ordu kaladatxo bat eman gabe?� Hauen zorionerako, eraikin kanpoaldeetan erretzeko guneak atontzea erabaki dute, aterpe eta guzti. Hala ere, ernegazioa ez da soilki arrazoi honegatik izan, izan ere, enpresa-jabe askok esan dutenez, langileak aukeratzeko garaian lehentasuna izango baitute ez-erretzaileek (isunak direla eta); baina jokabide honekin kontuz ibili beharko dira, legearen aurrean diskriminazio hutsa baita.

Taberna eta jatetxeei dagokienez, legearengatik kaltetuak diren neurrian, ez daude oso pozik, eguneroko bizimoduan tabernetan dabilenak bere kafe ondorengo zigarroa alde batera utzi beharko baitu, eta kasu honetan ere kalera atera (azaleraren baitan).

Tabako kontsumitzaileen ikuspuntutik ulergarria da haserrea, guztiz deserosoa baita kanpora atera behar izatea euren bizioaz gozatu ahal izateko, baina ez-erretzaileen ikuspuntutik erabat bidezkoa da; edonork du erretzeko eskubidea, baina aintzat hartu beharra dago honek birikak zikindu eta osasuna kaltetzen duela, eta ez bakarrik erretzen duenari, baita bere inguruan daudenei ere, konturatu gabe kea ere arnasten baitute.

Horrela, bada, urtero ehundaka heriotza ematen dira erretzaile pasiboen artean, minbizia edota arnas-aparatuarekin zerikusia duten beste gaixotasun asko direla-eta, eta hori, noski, ez da bidezkoa.

Nahiz eta lege hau urtarrilaren lehen egunetik indarrean egon, lau egunotan ikusi ahal izan dugu oraindik ere ez dela guztiz errespetatu, taberna zein beste lokal publikoetan ikusi izan baita jende ugari debekaturiko ekintza burutzen, batez ere, Urte Berri egunean. Hala ere, Eguberrietako opor eta asteburuaren ondoren, egun hauetan itzuli da jende asko lanera, eta zorrozki bete beharko dute legeak dioena isunak ordaindu nahi ez badituzte.

Zer egin beharra dago, legeari aurka egin ala onartu? Erretzeari uztea erabaki egokiena al da? Horrela bada, hementxe aurki ditzakezu aholku erabilgarriak.

Gai honekiko informazio edo argibide gehiago nahi duenak hemen klik egin dezala. Zeure iritzia ere eman dezakezu, horrela bada, klikatu azpian.

Gogoratu, erre neurrian, zure erantzukizuna da!

Comments { 2 }

“EUSKALJAKITUN” MATEMATIKARI AL ZARA?

EUSKALJAKINTZA. Horixe da gure blogaren izena. Literatura, kirola, musika, zinea… geure egungo (nahiz aspaldiko) gizartearen hamaika alor ukitu ditugu Euskaljakintzaren ibilbide atsegin eta aberats honetan. Baina berrikuntza bat dakarkizuet; oraindik landu ez dugun “jakintzaren” funtsezko atal batekin natorkizue oraingo honetan: MATEMATIKA. Zientziaren mundu liluragarrian barneratzeko garaia iritsi dela pentsatzen dut; ariketa linguistiko anitz proposatu dizkigu Maitek azkenaldian “hizkuntzarekin arazoak” atalean (ikus HAU GUZTIA edo GUZTI HAU artikulua, ORTOGRAFIA ARIKETA BAT artikulua edo Zer gertatzen da BAIT partikularekin artikulua), baina orain kalkuluetarako garaia iritsi da. Adimen pribilegiatu horiek lan pixka bat egin dezatela!

“http://www.london-oratory.org/deptlks/maths/maths.gif� irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aurreko batean irratia entzuten ari nintzela, Radio Nacional-eko “No es un día cualquiera” programan eskaini zuten matematikaren inguruko sekzioak atentzio berezia deitu zidan. Kuestio eta ariketa anitz proposatu ohi dira asteburuetako programa berezi honetan, alor guztiak ukitzen dituztelarik. Dena dela, hizkuntzaren inguruko erreflexio eta elkarrizketak izaten dira ohikoenak. Bi hitzetan, gure blog honen egitura antzekoa du.

Baina aurrekoan, matematikari eskaini ziotzaion espazio bat: Josep Maria Albaigés i Olivart (bidegintzan ingeniaria eta zientzia ekonomikoetan lizentziatua, profesionalki eraikuntzaren eta higiezinen adarrekin erlazionaturiko hainbat enpresatan lanean aritutakoa, aparkamentu, autopista eta altuera handiko eraikinen diseinu eta eraikuntzan nabarmendua) aurkeztu zen Pepa Fernandez-ek aurkezturiko programan, eta problema matematiko benetan interesgarri bat planteatu zuen aurreko programaren batean aurkezturiko zenbaiti soluzioa eman ostean. Kuestioa da ingeniariak planteaturiko problemak zeharo liluratu ninduela. Eta, noski, arkatza hartu eta bi aldiz pentsatu gabe jarri nintzen burubelarri lanean erantzun zuzenaren bila, ehundaka zenbaki eta formula paperean izkribatuz. Soluzioaren atzetik eman nuen denbora!

Ez dizuet gehiago itxarotaraziko; zeuek ere garunari eman diezaiozuen, hona hemen, bada, hain katramilatsua iruditu daitekeen baina logika kontu huts batean laburbiltzen den problema liluragarri hori, ea zer iruditzen zaizuen:


    ELTXO “SUPERSONIKOAREN” PROBLEMA

“http://www.pcbypaul.com/wpclipart/animals/bugs/mosquito.png� irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Bartzelona eta Madril hiriak ditugu, bien arteko distantzia 600 km-koa delarik; bi hiriak elkartzen dituen trenbidean zehar bi tren abiatzen dira une berean eta aurkako norantzan, hau da, bata Madriletik Bartzelonara eta bestea Bartzelonatik Madrilera. Biek abiadura bera daramate: 200 km/h-koa.

Pasa gaitezen problemaren bigarren atalera: eltxo “supersoniko” bat 400 km/h-ko abiaduraz irteten da ziztu bizian Madriletik Bartzelonara bi trenak martxan jartzen diren une berean, hots, trenetariko batek egingo lukeenaren antzera baina abiadura bikoitzaz. Ordea, eltxo honek jokabide berezia du: tren batekin topo egiten duen bakoitzean bere norantza aldatu eta aurkako norantzan abiatzen da bueltan, berriro aurkako aldetik datorkion beste trena topatu eta berriro ere norantzaz aldatzeko, prozesu errepikakor eta etengabean. Horrela ba, Madriletik Bartzelonarako bere hasierako bide horretan Bartzelonatik datorren trena aurkitzerakoan, bira eman eta Madrilera bidean jarriko du bere burua, bertatik datorren trena topatu eta berriro ere Bartzelonara bidean jartzeko, bere 400 km/h-ko abiadura konstantea mantenduz. Horixe izango da gure eltxo “supersonikoaren” jokabide errepikakorra, bi trenak Zaragozan gurutzatuko direnera arte, Madril eta Bartzekolaren arteko erdiko puntuan, alegia.

Hau guztia ezaguturik, bi trenak gurutzatzerakoan zenbateko distantzia burutu izango du gure eltxo “supersonikoak”?

Ikusten duzuenez, ariketxoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Orain zuen txanda da; adimen alfer horiek lanean jartzeko unea. Ez zaitezte enuntziatua irakurri orduko ernegatu, ez ezazue lehendabiziko unetik itxaropena galdu: irakurri ezazue planteaturikoa behar adina aldiz eta ariketa ondo ulertutakoan, kontzeptu guztiak argi eta garbi eduki bezain laster, PENTSATU. Ziur nago aditz honen esanahia ezagutzen duzuela. Baina problema honen soluzioa topatuko duenik izango al da? Espero dut baietz. Pentsatzean oinarritzen da guztia, aintzat hartu nire aholkua.

Zuen erantzunen zain geratzen naiz, beraz. Euskaljakintzako partaide eta irakurle guztien partaidetza eskatzen dut hizkuntzarenarekin batera, matematikaren jakintzak aurrera egin dezan. Ea nor den soluzioa aurkitzen lehena!!

Euskaljakintzako partaide garen guztiok prest gaude irabazleari (problema askatzen lehena denari) gure blog honetan ohorezko postu bat eskaintzeko. Eta, agian, beste zerbait ere bai…

Azkenik, erantzun zuzenaren berri erantzun kopuru onargarri bat izan bezain laster emango dizuedala esatea baino ez. Erantzunik ez izatearen kasuan ere (ezinezkoa den zerbait, nire kontsolamendurako!) publikatua izango da, noski, erantzun zuzena; problema ez da soluziobiderik gabe geratuko. Izango duzue, beraz, soluzioaren berri, egun batzuen buruan. Orain zuen erantzunen zain geratzen naiz!

Honelako problemak gustuko badituzue nahiz Albaigésen matematika kontuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ingeniariaren bitakora pertsonalean izango duzue honen guztiaren berri.

Comments { 7 }
-->