About h zurutuza

Author Archive | h zurutuza

Loreak gure dietan

Loreak gure dietan Ekialdeko hainbat herrialdetan Txinan edo Japonenen, adibidez,landareak berain errezetetan erabiltzen dituzte. Argelia eta Tunezen kus-kus edo arkumea bezalako jakiei loreak botatzen dizkiete usaina emateko. Mendebaldeko herri gehienetan, ordea, ez dago horrelako ohiturarik, Frantzian salbu. Hemen sorbete, tortila, amuarrain eta usapaletan erabiltzen dituzte loreak. Mendebaldeko herrietako hainbat sukaldarik beraien platerak apaindu eta elikagaiei zapore bereziak emateko erabiltzen hasiak dira.

Larrosen petaloa erabilienetakoa da, honekin entsalada bat egin daiteke apioa, sagarra eta sesamoa gehituz. Margarita eta krabelinen petaloa asko erabili ohi da, baita amapolen hazia ere. Dena den, dauden lore mota guztietatik denak ezin dira jan. Jangarriak direnak egun berean hartu eta oso ondo garbitu eta lehortu behar dira. Lore batzuk, gainera, hozkailuan gorde daitezke astebestez. Entsaladekin jarraituz, Jazmin edo hibiskuen petaloekin egindakoak hegazti edo arrain guarnizioekin oso goxoak dira.

Indonesian jazminaren lorea oilaskoa eta beste hegaztiri gustu berezi bat emateko erabiltzen dute. Menta edo ezkai lorea arrainarekin bat dator. Larrosa petaloak, moztu berriak, oso goxoak geratzen dira zartagian pixka bat erreta, oliorik gabe eta ondoren azukre asko botata.

Europan, orain arte, behintzat, edariak lurrineztatu eta entsaladak apaintzeko bakarrik erabili ohi dira loreak. Bestalde, larrosen petaloekin olioa eta ozpina egin daiteke. Olioa egiteko, petaloak olioan sartu eta hamabost bat egunez eduki mugitu gabe. Ozpina egin nahiko bagenu, aldiz, loreen petaloak ozpin pote batean sartuko genituzte eta bi edo hiru hilabetez hortxe izango genituzke, ukitu gabe.

Oso gutxi entzuna da lore mundu hau gure inguruan; baina, ikusi duzuenez, denetatik egin daiteke hainbat lorerekin! Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

Comments { 1 }

Aupa Etxebeste arrakastatsu

Aupa Etxebeste filmaren zuzendariak Azken aldian, Donostiako Zinemaldiaz geroztik, nork ez du entzun Aupa Etxebeste filmaren berri? Euskal Herrian ekoiztu den filme hau sekulako arrakasta lortzen ari da.

Pelikula hau bi zuzendari berrik egin dute, Asier Altuna eta Telmo Esnalek. Esan beharra dago, filma euskaraz egin dela eta hau pisuzko arrazoia izan daiteke berau ikustera joateko.

Gaur egun, denoi axola zaigu besteek gutaz duten iritzia. Etxebestetarrak itxuraz dirudunak direla ematen duen arren, hori ez dela egia ikusiko da filmean zehar. Kanpotik ikusten dena, agian, errealitatetik at egon daiteke.

Bestalde, filmean ageri diren gaiak nahiko konplexuak direnez, zuezendariek ironia pittin batekin azaldu nahi izan dituzte pasarteak. Baita lortu ere! Etxebeste familia urtero, udako oporretan, hilabeterako Marbellara joaten dira. Aurten, diru gabe daudenez , Patriciok (familiako aitak) etxean geratu behar direla esaten die beste senideei.

Baina konbentzituko al du Patriciok bere familia oporrak etxean pasatzeko? Gerta daitekeena ikusteko, Euskal Herriko zinema ugarietara joan besterik ez duzu. Zalantzarik ez dago sekulako algarak botako dituzula.. .Animatzen zaren bitartean, hementxe duzu ikusteko grina pizteko bideo bat.

Comments { 4 }
-->