Kontaizu martxan!

Kontaizu aldizkari digitala atalak

Lehengo egunean Kontaizu aldizkaria berriz ere martxan dela jakin izan nuen eta horren berri ematera natorkizue. Zuetako askok dagoeneko jakitun izango zarete pasa den ostiralean sustatun azaltzen zelako baina, nire ikasle askok gazteentzako espreski pentsatutako aldizkari hau ezagutzen ez dutenez, lerro hauen bidez berau ezagutzera eman nahi dut! Hasteko, esan beharra dago Kontaizuren helburua euskaljakintzaren helburuetako batekin erabat lerrokatua dagoela: euskararen presentzia komunikabideetan zabaltzea.

Kontaizu aldizkari digitalak urriko alearekin ikasturte berriari ekin dio. Gazteentzako euskarazko aldizkari digital hau euskararen normalkuntzaren ingurumarian kokatutako egitasmoa da, Ikastolen Elkarteko egitasmoa, eta euskarak komunikabideetan gero eta agerpen gehiago izatea du helburu.

Bestalde, gure kasuan hain garrantzitsuak diren helburu bi ere zuzenki ukitzen ditu: irakurzaletasuna suspertu eta euskaraz idaztea bultzatu.

Aldi berean, gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatu nahi du, baita euskaraz idazteko ohitura sendotu ere. Horretarako argitalpenean gazte jendeari interesatzen zaizkion gaiak jorratzen dira, esate baterako, musika, zinema, antzerkia, kirolak, denbora pasak, komikia, sexua… Era berean, aldizkarian parte hartzeko aukera eskaintzen zaie; euren iritziak eta kezkak azaltzeko edo erreportajeak idazteko.

BIEk (Bizkaiko Ikastolen Elkarteak) gauzatzen duen aldizkari hau atal ezberdinez osatua dago. Bertan topa ditzakegu berba bi, letra dantza, gutunak, barri music, lorea, arteder, jo eta jo, sarean, denborapasak, kirolak eta beste hainbat sail. Baina joan zaitezte bertara, horixe izango baituzue ezagutzeko modurik egokiena!

Comments { 0 }

Euskararen jatorriaren bila

“Misterioa argitu guran” izenburu honekin egin dut topo gaurko Berria egunkariako azken orrialdea irakurtzean. Bertan, Euskararen Jatorroiaren I. Biltzarraren nondik norakoak aurreratu dizkigute.
Dirudienez, topaketa azaroaren 19n emango da Arantzazun eta antolatzaileek, Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena elkarteek, gure hizkuntzaren inguruko teoria desberdinak bildu eta ikertzeko gune bilakatu nahi dute topaketa hau. Horretarako proposamen eta ideia guztiek izango dute lekua bertan. Ikertzaile kanpotarren presentzia ere izango da, hain zuzen ere, Antonio Arnaiz Villena Madrilgo Universidad Completenseko katedraduna da aurteko gonbidatuetako bat.
Hala ere, urtero ikertzaile baten lana azpimarratu nahi dute eta, aurten, Bittor Kapanaga bizkaitarraren Hiru Substratuen Teoriaren aipamen berezia egiteko asmoa dute.
Kapanaga eta Mujika euskaltzaleak
Besterik gabe, zorte ona opa diegu antolatzaile guztiei, agian batzar hauen ondorengo batek emango ditu misterio hau argitzeko pauso handienak.
Guk, bien bitartean, zehaztutako eguna iritsi arte itxaron beharko dugu, bertan gertatutakoaren informazio sakonagoa argitaratzeko.

Comments { 0 }

Pedrosa amildegitik hurbil

Asteburu honetan eta konkretuki larunbatean, 250c.c. ko moto lasterketan, Casey Stoner australiarra suertatu zen txapeldun, bigarren Jorge Lorenzo espainiarra, hirugarren Andrea Dovicioso italiarra eta laugarren, oraindik munduko txapelketaren lidertzan dagoen Dani Pedrosa espainiarra.
Lasterketa Stonerrek menderatu zuen hasiera-hasieratik eta atzeko hirukotea lehia bizian ibili zen podiumeko gainontzeko bi postuen atzetik.
Aitzitik, Doviciosok Pedrosa helmuga bertan gainditu zuen eta orain, lidertzan dagoen Pedrosak 26 puntu besterik ez dizkio ateratzen (izugarri murriztu da aldea) bigarren dagoen Stonerri.
Dani Pedrosa 250 c.c.ko lidertzan

MOTOZIKLISMOA

Ducatiren pneumatikoek ez zioten beroari eutsi, eta Rossik irabazi zuen

Loris Capirossik (Ducati) ezin izan zuen atzo Qatarren irabazi, aurreko bi karreretan egin bezala. Bridgestone pneumatikoek ez zioten atzo beroari eutsi, eta hamargarren izan zen. Hirugarren postua kendu dio Melandrik munduko txapelketan. Karrera Valentino Rossik (Yamaha) irabazi zuen.

Bestalde, MotoGPko lasterketan, errekorrak behin eta berriz gaindituz, Rossi nagusitu zen Gibernau, Melandri, Hayden eta Capirossi-ren arazoez baliatuz.
Valentino Rossi munduko txapelduna

Comments { 1 }
-->