ALONSO TXAPELDUN!!

Fernando alonso atzo Brasilen

Atzo lehiatu zen Brasilen Formula 1eko txapelketa! Bertan, Montoya izan zen garaile, eta Raikonnen, bigarren. Halere, benetan garaile Fernando Alonso suertatu zen atzokoan; izan ere, MUNDUKO TXAPELDUN bihurtu baitzen!! Gaurko egunkari eta berri guztietan den-dena azalduko denez, guk ez dugu gauza handirik esango, besterik gabe Euskal Herriko txoko honetatik eta JAKINTZA IKASTOLAKO ikasle guztien partetik ZORIONAK !
Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, joan zaitezte bere webgune ofizialera hementxe klikatuz!

Comments { 5 }

EGUTEGIA

Comments { 0 }

ASTERIX arrakastaren bila: “ZERUA GAINERA ERORI ZITZAIENEKOA” ale berriaren argitalpena

ASTERIX

E-gor komikizalearen blog pertsonala arakatzen nenbilela, neure komiki-pertsonaia gogokoenetarikoa den Asterix-en inguruko artikulu oso interesgarri bat aurkitu dut. Bertan, “Zerua gainera erori zitzaienekoa” izenburua edukiko duen ale berria laster plazaratuko dela dio artikulugileak. Albiste pozgarri hau irakurri orduko, komikizale amorratua den honek ezin izan dio aukerari uko egin, eta beraz, argitalpen berriaren inguruko xehetasunen berri ematea erabaki dut post honetan, euskaljakintzako komikizaleen olgetarako.

Asterixen 33. albumerako plazaratze-data ezarri dute jada: urriaren 14rako izango dugu gure artean. Aurreko aleek ez omen dute lortu aurreikusitako arrakasta, Obelixen galera, Asterix eta Latraviata eta Asterix y lo nunca visto (han eta hemen une ezberdinen harira ateratako istorio laburren bilduma) deituriko azkeen aleek hain zuzen ere. Azken hau, esate baterako, ez omen dute oraindik euskaratu ere egin: guzti hau Goscinny gidoilariaren gabeziari atxikitzen diote askok eta askok. Izan ere, aspaldi batean Goscinny eta Uderzo-ren elkarlanaren fruitu genituen Asterixen istorioak. Beste modu batera esanda, lehendabizikoa gidoiaz arduratzen zen bigarrenak irudiak marrazten zituen bitartean. Bien konbinazioa ezinhobea zen, nor bere lanean bikaina baitzen. Dena dela, 1977an, 51 urte zituela, gidoilaria hil eta Uderzo bera arduratu da ordutik aurrera gidoia eta marrazkiak gauzatzeaz. Askoren ustez, honen marrazkiak itzelak diren arren, Uderzo ez omen da gidoigintzan hain trebea, eta honen ondorioz omen dira kaleraturiko Asterixen azken abenturak hain makalak. Horixe dio Igor Leturia arrasatearrak bere bitakora pertsonalean:

Betidanik Asterix -en zale handia izan banaiz ere, ez pentsa berriak gehiegi pozten nauenik. 1977an René Goscinny gidoilaria hil zenetik, Albert Uderzo marrazkilaria arduratzen da gidoiaz ere, eta sailak asko galdu du geroztik.

Goscinny gidoilari aparta dugu, pertsonaia eta serie oso famatu askoren sortzailea: Asterix-ez gain, Oumpah-Pah , Lucky Luke , Iznogoud , Nikolas Txiki … Inoizko gidoilaririk ezagunenetakoa eta onenetakoa da dudarik gabe, eta Uderzo, marrazkilari ona izanagatik, ez da gidoigintzan haren mailara hurbildu ere egiten. Eta azken aleak (Obelixen galera, Asterix eta Latraviata …) gero eta txarragoak dira. Kiroletako mitoen modura, komiki-sail eder hau ere gorenean zegoenean amaitzen jakin behar zuten, bere gainbehera negargarria ikus ez genezan.

Nik, ordea, primeran deritzot Uderzok Asterixen abenturak plazaratzen jarraitzeari: Latraviata, esate batereko, ez da munduko istoriorik onena, zer axola du horrek baina? Nik neuk irakurri dut jada, eta Goscinny-Uderzo konbinaketaren ondorio ziren istorioak baino kaskarrakoa den arren, entretenigarria da erabat, beti ere, ene ikuspegi xumetik. Izan ere, ziur bere lana amaitutzat jotzeko diru adina irabazi duela jada Asterixi esker, baina hor daukagu ale berriak plazaratzen. Hori bai, interesgarria litzateke Asterix alde batera utzi gabe bere proiektu eta komiki propioak burutzearen aukera, baina nire uste apalean, ez lukete Uderzo modu horretan kritikatu beharko. Egia da Asterixen abenturak gainbehera bat jasaten ari direla, baina ezin dugu gainbehera horrengatik gidoilari berria gaitzetsi.

Ale berriaren azala

Salmenten hariari helduz, beherakada hori saltzapenetan ere igartzen ari omen da, aurretik esan bezala, azken aleak ez baitira espero bezainbeste saldu. Esan beharra dago, hori konpontzeko eta inoizko salmentarik handiena lortzeko asmoz, promozio kanpaina mediatiko ikaragarria ospatu dutela: ale berriaren argitalpenaren albistea mundu osora zabaldu nahi izan dute kanpaina horren bidez. Ekinaldi honen barruan inauguratu zen etzi Bruselan Le monde, miroir d’Astérix izeneko erakusketa erraldoia, pertsonaiari inoiz eskaini dioten handiena (450.000 €-ko aurrekontua zuen!!!), eta bertan eman zen jakitera ale berriaren izenburua.

Euskarazko bertsioari dagokionean, artikulu honen izenburuan adierazi bezala, Zerua gainera erori zitzaienekoa edo halako zerbait izango litzateke alearen errotulua, baina euskaraz aterako duten berririk ez dugu oraingoz… Espainiako blogetan 300.000 ale gaztelaniaz eta 50.000 katalanez aterako direla omen diote, baina euskara ez dute aipatu ere egiten… honen berri emango dizuet zerbait jakin bezain pronto.

Azkenik, artikulu honekin erlazionaturiko bi kontu interesgarri kontatuko dizkizuet, Igor arrasatearraren blogean aurkitutakoak, jakingura handia duzuenontzat.

  • Uderzo daltonikoa da eta kolorista batek laguntzen dio albumak marrazterakoan.
  • Uderzoren konpainiak izena “ix”-ekin amaitzen duten IKTko hainbat enpresa alemaniar (ugari daude, Unix dela-eta alde batetik eta “ix” “ics” bezala —electronics, mechanics— ahoskatzen delako bestetik) auzitara eraman ditu , bere jabegokoak diren “Asterix” eta “Obelix” marka komertzialei konpetentzia edo kalte egiten dielakoan.
  • Oharra: neu bezala, Asterixen jarraitzaile sutsu zaretenok, ez zaitezte geratu helbide hau bisitatu gabe: jokoak, foroak, informazioa… guztia Asterix eta bere lagunen inguruan!!

    Comments { 1 }
    -->