TXUTXU-MUTXUKA

Gure foroa izango da. Hemen gure ikasgaiarekin lotutako guztiaz hitz egiteko aukera izango dugu, hala nola, zalantzak argitu, iradokizunak egin, berrikuntzak sartzeko proposamenak luzatu…
Oraingoz, arazotxo tekniko batzuk medio, ez dugu lotura zuzenik eta, konpontzen dugun bitartean, Jakintzako webgunera jo beharko dugu. Ezkerreko zutabean, “foroak” deituriko atalean sartu eta bertan topatuko dugu EUSKARA DBHO2 deiturikoa. Horixe izango da gure fororako sarbidea!

Comments { 0 }

IDATZIAK: EREDUAK

Baliabide hauek guztiak bere osotasunean DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEKO gunetik aterata daude.

“Idatziak” liburuxka PDF formatoan ere ikus dezakezu (1’5 MB, 1.659.579 bytes).

Honako idatzi hauen adibideak ikusteko, izenburu bakoitzaren ondoan 2 lotura dituzue: word loturak, honek atal horren adibideak word formatuan erakusten ditu eta pdf loturak, pdf formatuan.

Liburuxka: Idatziak

Aurkibidea

1. Gutunak osatzeko esapideak: pdf word

A Hasierako agurrak
B Bukaerako agurrak
C Data edo eguna

2. Gonbitak: pdf word

A Erakusketa
B Ezkontza
C Bataioa
D Merienda
E Lehen jaunartzea
F Haur jaioberria aurkeztea

3. Zorion agurrak: pdf word

A Urtebetetze edo urtemugetan egitekoak
B Semea edo alaba jaio delako
C Gabonetan zoriontzekoak

4. Doluminak ematea: pdf word

A Doluminak ematekoak
B Eskerrak ematekoak
C Oroigarriak
D Urteurrenekoak

5. Eskolako idatziak: pdf word

A Haurra eskolara joan ez izana azaltzea
B Eskaera irakasleari

6. Etxe atariko komunitateen idatziak: pdf word

A Oharrak
B Atariko auzokideen bilera deia
C Atariko auzokideen bilera akta

7. Bidaia agentziekiko gutuneria: pdf word

A Billeteak, logela eta gidaririk gabeko alokairu auto bat erreserbatzeko
B Bidaia eta apartamentu erreserba deuseztatzea
C Hoteletan zerbitzu txarra izateagatik erreklamatzea
D Bidaia behar ez bezala antolatzeagatik erreklamatzea

8. Erreklamazioak: pdf word

A Aseguru etxeari erreklamatzea
B Automobil tailerrari erreklamatzea
C Bidaia behar ez bezala antolatzeagatik erreklamatzea
D Telefono konpainia bati erreklamazioa egiteko eredua

9. Udalarekiko harremanetan herritarrek erabiltzen dituzten idatziak: pdf word

A Erroldako datuak aldatzeko eskatzea
B Obra txikiak egiteko lizentzia eskatzea
C Denda irekitzeko lizentzia eskatzea
D Ibilgailuen gaineko zerga zuzentzeko eskatzea
E Kultura etxeko aretoa erabiltzeko eskatzea
F Oposizio baten kanpoan utzi edo baztertu izanaren kontrako erreklamazioa
G Jabetza publikoko ondasunei eragindako kalteak salatzea
H Mahaiak eta aulkiak bide publikoan jartzeko baimen eskatzea
I Errotuluak, erakusleihoak eta toldoak jartzeko lizentzia eskatzea
J Hirigintza informazioa eskatzea

Etxejabeen komunitateetako agiriak

Comments { 0 }

Obaba ikusgai Donostian!

Gehiago jakin nahi duzu?
Dakizuen bezala, gaur estreinatu da Donostiako Zinemaldian Bernardo Atxagaren Obabakoak maisu-lanaren zinerako Montxo Armendarizen moldaketa. Gutxi batzuk izan dira ordu hauetarako ikusia dutenak eta horien artean dago Sustaturako korrespontsal lanak egiten ari den Xabier Mendiguren Elizegi idazlea.

Aitortu behar dut ni ere film hori ikusteko irrikitan nagoela. Igandean goizeko bederatzietarako- sarrerak salgai jarri zituzten unerako- ordenagailu aurrean fin-fin eserita nengoen sarrerak erosteko prest, eta biharko, arratsaldeko saiorako, erosi nituen. Beraz, bihar arte itxaron behar!

Oraintxe bertan, Montxo Armendariz eta Bernardo Atxagaren asetze aurpegiak ikusteko aukera izan dut Zinemaldiko inaugurazio ekitaldian. Badirudi gustura gelditu direla euren arteko lankidetzarekin. Baita arestian aipatutako Xabier Mendiguren Elizegi ere Sustaturako idatzitakoari erreparatzen badiogu:

Alde horretatik, nire ustea da Montxo Armendariz gidoigile eta zuzendariak film on bat eraiki duela, beharbada bere filmik ausartena eta anbiziotsuena, ez agian biribilena. “Obabakoak” bezalako obra poliedriko bat zinemara moldatzerakoan, ezin zen ibili ahalik eta gehiena gordetzen eta errespetatzen; aitzitik, zirt-zart egin behar zuen, eta gidoian asmatu duela esango nuke, marko narratibo egoki bat sortuta: zinema-ikasle emakumezko gazte bat (Lourdes) bideo-kamera hartuta Obabara doa, eta han ezagutzen dituen pertsonengandik abiatuta joko du gero gibelera, zenbait atzera-saltoren bitartez, liburuko ipuinetako zenbait istorio kontatzeko, hala nola maistrarena, Esteban Werfellena, belarritik sartutako muskerrarena (ezagunenen artean), Klaus Hanhn edo lapurrarena (hain ezaguna ez dena); beste istorio batzuk laburki aipatzen dira, hala nola “Gauero aterako nintzateke paseatzera”, eta besteren bat irudiz sujeritzen da: basurde ehizatuarena, esaterako.

Filmaren eszena bat

Nire ikasleek iaz irakurri zuten Obabakoak eta bihar gelan hitz egingo dugu honen inguruan. Halere, hemendik ere animatu nahi ditut, aukera dutenean, filma ikustera joan daitezen eta ikusitakoaz blog honetan idatz dezaten.

Comments { 1 }
-->