XIX. Beasain Idazlehiaketa abian

XIX. Beasain Idazlehiaketa abian da. Beraz, lanen bat aurkezteko asmoa duzuenontzat hona hemen aurtengo baldintza nagusiak:

Idazlanak

Hitz lauz

Gaia librea izango da. Idazlanak, prosaz edozein generotan euskaraz norberak idatziak, originalak, beste inongo lehiaketara aurkeztu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango.

Anima

zaitez

parte

hartzera!

Idazlanen neurriak honako hauek izango dira:

  • A mailan 5 orrialde gutxienez eta 6 gehienez.
  • B mailan 4 orrialde gutxienez eta 5 gehienez.
  • D mailan 3 orrialde gutxienez eta 4 gehienez.
  • E mailan 2 orrialde gutxienez eta 3 gehienez.
  • F mailan orrialde 1 gutxienez eta 2 gehienez.

Orrialdeak, ordenagailuz lerro biz bat idatzitakoak ulertu behar dira, hau da, orrialdeko 1.500 digitu ingurukoak.

Olerkiak

A mailako ikasleentzat, olerki-saria ere eratu da (bertsoek ez dute balio). Gaia librea izango da. Olerkiak, euskaraz norberak idatziak, originalak, beste inongo lehiaketara aurkeztu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira. Itzulpenek ez dute balio izango eta neurria gutxienez ere 60 lerrokoa izan behar du.

Oharra: Hitz lauzko idazlanak eta olerkiak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batera aurkeztu direla egiaztatzen bada, besterik gabe lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.

Epea

Idazlanak 2008ko abenduaren 12rako aurkeztu behar dira Udaletxeko Euskara Zer­bi­tzuan.

Informazio osoa ikus nahi izanez gero, egin klik ondorengo estekan: XIX. Beasain Idazlehiaketa.

Comments { 0 }

Maitasunaren indarra

taj-mahalLehengo batean, nire izebaren etxean nengoela,  sarrerako paretan zintzilikatuta zegoen Taj Mahal eraikuntzaren koadro bati erreparatu nion. Izugarri gustatu zitzaidan; izan ere, harrigarria iruditzen zait honelako eraikuntza bat gizakiak egitea. Nire izeba duela urte pare bat bertan egonda zen eta nire aurpegia ikustean, bertako historia kontatzen hasi zitzaidan. Besteak beste, Indiako eraikuntzarik garrantzitsuena dela esan zidan. Halaber, maitasunari egindako monumentua dela erantsi zuen.

Taj Mahal Indian dago, Agrako hirian hain zuzen ere. Eraikuntza hau egiteko agindua Agran bizi zen Shah enperadoreak eman zuen. Monumentu hau bere emazte Muntaz Mhalagatik sentitzen zuen maitasuna adierazteko eraikiarazi zuen. Dioetenez, 1607an, enperadoreak Muntaz Mahal ezagutu eta erabat maitemindu zen. Handik gutxira, Muntazek 19 urte besterik ez zituenean, printzesa koroatu zuten. Hau Shahen bigarren emazte bihurtu zen, baita enperadorearen gustukoena ere. Zoritxarrez, ezbehar bat gertatu zen. Euren hamalaugarren haurra eduki ondoren, printzesak bere senarrari ekitaldi batera lagundu zion eta bertan hil egin zen. Dena den, hil aurretik honako eskari hauek egin omen zizkion enperadoreari:

  • Bere oroimenez oholtza bat sor zezan.
  • Berriro ere ezkon zedin
  • Euren ezkontzaren urteurrenean bere omenez egindako oholtza bisita zezan.
  • Haurrekin jarrera egokia izan, babestu eta maite zitzan.

1931. urtean hasi ziren printzesaren omenez egingo zuten eraikuntza altxatzen. Hogei mila pertsonek hartu zuten parte eraikuntza horren sorkuntzan; dena den, tamalez, horietako asko esklaboak ziren. Eraikin izugarri hura amaitu ahal izateko, hogeita bi urte behar izan zituzten. Interesgarria, ezta?

Prozesuarekin jarraituz, eraikina egiteko materialak elefanteen bidez ekarri zituzten, eta barrualdea eta kanpoaldea apaintzeko harri bereziak Bagdad, Txina, Afganistan, Tibet, Egipto, Persia, Yemen eta Errusiatik.

Esan beharra dago, enperadoreak hori guztia egiteko, sekulako dirutza xahutu zuela, eta, horren ondorioz, bere semeetako batek tronutik kendu eta kartzela antzeko batean sartu zuela bizitza osorako. Printze gaixoak bertatik ikusi behar izan zuen nola eraikitzen ari ziren bere ametsa.

Aipatu beharra dago, obra honen zuzendaria Listad Isa turkiarra izan zela. Esaten dutenez, eraikina egiten amaitu ostean, enperadoreak hari eskua mozteko agindu zuen, horrela ezin izango baitzuen errepikatu honelako monumenturik.

Gaur egun, Indiako monumenturik preziatuena da, baita munduko zazpi mirarietako bat ere. Ez hori bakarrik, munduan beti gogoratuko da maitasunari egindako oroigarri handiena bezala. Egia esan, izugarri gustatuko litzaidake inoiz eraikin hau gertutik ikusteko aukera izatea!

Comments { 3 }

23 milioi pertsonatik gora hiesaz kutsatuta

hiesaHiesa edo hartutako immunoeskasiaren sindromea gaur egungo gizartean oso entzuna dugu. Batek baino gehiagok hitz egiten du gaixotasun honetaz libreki, baina ba al dakigu benetan zertaz ari garen? Gaixotasun hau Los Angelesen aurkitu zuten lehenengoz, 1981ean. Hau kontuan izanik, ez zen denbora gehiegi pasa Euskal Herrian Hiesaz kutsatutako lehenengo pertsona hil arte. Zoritxarreko heriotza hori 1985eko apirilaren 25ean gertatu zen.

Nola erasotzen dio hiesak gure organismoari?

Gaixotasun honek birus baten moduan erasotzen dio giza organismoari. Hiesaren birusak, gorputzean sartzea lortzen duenean, zelula bakar bat kutsatzen du lehenik. Gorputzak kanpoko gaixotasunei aurre egiteko globulu zuriak dauzka, baina hauek ez dute zer eginik birus honen aurrean. Behin zelula kutsatuta, bere material genetikoa zelulan sartzen du. Bertan, honen kopia egiten du DNA (hori esan nahi duzu?) izena hartuz. Zelula kutsatutik ateratzen den DNAk beste zelula bat kutsatzen du eta horrela jarraitzen du etengabe. Hasieran aipatu dugun bezala, gaixotasun honek immunoeskasia sortzen du, beste hitz batzuetan, gorputza defentsarik gabe uzten joaten da poliki-poliki, kutsatua izan den pertsona hori gero eta ahulagoa bilakatuz.

Nola kutsa daiteke hiesa?

odol-emateaPertsona bat hiesaz kutsatzeko bide desberdinak daude. Bide hauetako bat listu bidezkoa da. Metodo hau ez da oso entzuna, baina listu kutsatu kantitate handia kutsatu gabeko listuarekin kontaktuan jarriz gero, inmunoeskasiaren sindromea izurrizta daiteke. Adituen arabera, ia ezinezkoa da listu bidez kutsatzea; izan ere, listu kantitate handia jarri beharko litzateke kontaktuan eta hori bizitza normalean ez da ematen. Odola ere gaixotasun honen garraiolari da. Lehenago aipatu dugun bezala, odolaz baliatzen da beste zeluletara iristeko; beraz, odolean ere aurki dezakegu hiesaren birusa.

Kutsatua dagoen jende andana drogen kontsumoagatik izan da. Kokaina kontsumitzaile askok euren xiringak konpartitu ohi zituzten; beraz, bi odol desberdin kontaktuan egoteko aukera zabala zegoen. Hori oso arriskutsua zen, eta izaten jarraitzen du, noski. Beste aukeretako bat, denoi ezagunena zaiguna, sexu harremanen bidezko kutsadura da. Gizonen esperma eta emakumezkoen bagina-fluxua ere gaixotasun honen transmisore dira. Hau kontuan izanik, hiesari aurka egiteko metodorik errazena sexu segurua praktikatzea da, besteak beste, antisorgailuak erabiliz. Antisorgailuak ez dira nahi gabeko haurdunaldiak ez gertatzeko soilik, beste mila gaixotasun ez kutsatzeko ere erabiltzen dira. Gaixotasun ohikoenak hauek ditugu: Gonorrea, B Hepatitisa, Sífilisa, Sarna

Nolakoak dira sintomak?

hiesaren ikurraSintomarik esanguratsuena pertsona horren ahultasuna da. Hiesak, aipatu dugun legez, inmunoeskasia sortzen du, hau da, zelulak hiltzen joaten dira, honela, gorputzari indarra kenduz. Pertsonak ez du beti nabaritzen kutsatua dagoen ala ez. Posible da hiesaz kutsatua egotea eta denbora luzez ez ohartzea; izan ere, epe hau hamar urtera artekoa izan baitaiteke. Honek zer esan nahi du? Pertsona horiei hiesaren eramaile deritzaie. Hauek inolako babesik gabe izandako harreman sexualekin, nahiz nahigabeko odol kontaktuekin, besteak kutsatu egingo lituzkete. Kasu hau askotan eman ohi da.

Gaur egun, hiesaz kutsatutako pertsonek bizirik irauten dute. Euren bizimodua ez da erraza: egunean pilula mordoa hartu behar izaten dute eta gehiengoak gurpildun aulkietan bukatzen dute. Zientzialariek hiesaren txertoaren bila dihardute, baina oraindik ez dute aurkitu.

Beste datu garrantzitsu bat kasu berrien jaitsiera esanguratsua da: 1996an baino %78 gutxiago daude gaur egun. Egungo egoera lehenagokoa baino hobea da; halere, zer egin asko dago herri azpigaratuetan batik bat.

Aurrez aipaturiko guztia kontuan izanik, hiesari aurre egiteko metodorik onena prebentzioa da, behin gaixotuz gero oraingoz  ez baitago zer eginik. Hainbat kanpainak esaten duen bezala, hiesak jota zauden susmoa izan bezain pronto, medikuarenera jo ezazu eta berak esango dizu zer egin.

Comments { 7 }
-->