Txalo konpainiak eta Jose Ramon Soroizek “Sommer jaunaren istorioa†antzerki lana aurkeztuko dute ostiral honetan Ordiziako Herri Antzokian.
Ostiral honetan, hilaren 11n, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia†egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.
Programazioari amaiera emateko Txalo taldeak Sommer jaunaren istoria antzerki lana aurkeztuko du. Sommer Jaunaren Istorioa, Patrick Süskind-ek (Das Parfum/El perfume nobelaren egileak) idatzitako lanaren antzerkirako egokitzapena, 13 urtez katalanez ikusgai egon ondoren, euskarazko tauletara iritsi da.
Duela hamahiru urte estreinatutako Sömmer (sa història des senyor) antzezlana abiaburu, Ordiziara helduko da ostiralean idazle alemaniarrak idatzitako Sommer Jaunaren istorioa, José Ramón Soroiz antzezleak
bultzatutako egitasmoa, Katalunian jada emanaldi klasiko bihurtu den bakarrizketarekin erabat maitemindu ondoren. Lourdes Oñederrak euskaratuta, Soroizek taularatzen du bizitzaren misterioetan barneratzen den balada hau.
José Ramón Soroizek, Xicu Masóren zuzendaritzapean, haurtzaro eta nerabezaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzezten digu. Oraindik zuhaitzetara igotzen zenean nola bizi zen kontatzen digu, ia hegan ere egin zezakeen garai hura gogoratuz, eta bere herria nolakoa zen, nolakoak ziren eskola, lagunak eta auzokoak, Sommertarrak batez ere. Sommer andrea ez omen zen ia etxetik irteten, baina Sommer jauna, alderantziz, egunero joaten zen ibilaldi luzeak egitera, makila handi bat eta bizkar-zorroa hartuta; egun osoa pasa zezakeen alde batetik bestera, berdin zion eguzkia edo euria, elurra edo kazkabarra ari bazuen ere. Egunero egiten zituen Sommer jaunak bere ibilaldi berezi haiek. Eta harrigarria zen hura
benetan, Sommer jaunak ez baitzuen inorekin harremanik, ez baitzuen inorekin hitz egiten…
Testua bizitzaren misterioetan zehar barneratzen den balada eder bat da. Malenkoniaz eta umorez beteriko kontakizun bat, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratuko duten ezusteko eta iradokizunez betea. Axolagabekeriaren eta ahanzturaren lozorroan gorde ditugun gure osagaiak esnatzen ditu istorio honek. Agian horregatik hunkitu egiten gaitu eta ongi pasarazteaz gain, zirrara eragiten digu.
Nura Teixidorrek sortutako espazio eszenikoak kafe-teatro aretoa ekarriko du gogora. Eta musikak antzezlan osoan presentzia nabarmena ez duen arren, Jabier Muguruzak antzezlanerako propio sortu ditu doinuak. Antzerkiarekin hitzordua, beraz, Ordizian, “Antzerki Garaia†egitarauari amaiera emateko, ostiral honetan, Ordiziako Herri Antzokian, gaueko 22:15ean. Sarrerak aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean.
Iruzkin berriak