Beasaingo Udalak antolatuta, burutu berri da Beasain idazlehiaketako XVIII. edizioa. Gazte mailan antolatzen den lehiaketa honek izen handia du gure eskualdean eta Goierriko idazle gazteek oso begiko dutela esan behar da.
Lehendabiziko fasean, ikasleek euren lanak dagozkien irakasleei aurkezten dizkiete beraien ikastetxeetan. Jarraian, hautatze prozesu luze bati hasiera ematen zaio ikastetxean bertan; izan ere, antolatzaileek adierazten duten kopurua baino ezin baita aurkeztu ikastetxe bakoitzetik. Gauzak horrela, Jakintza Ikastolan ere prozesu osoari hasiera eman zitzaion eta, irakasleen hautaketa lan zailaren ondoren, adostutako kopurua aurkeztu zen maila ezberdinetan.
Jakintza ikastolako kideek urtero parte hartzen dute lehiaketa honetan eta sekula ez dira esku hutsik itzuli bertatik, sari ugari joan dira Jakintzara azken urte hauetan eta horrelaxe izan da aurtengoan ere; izan ere, 7 idazlan baitaude sarituen artean.
Jakintza Ikastolako ikasleek beste behin ere maila ederra eskaini dute, aurten ere, sariz lepo itzuliz etxera. Jarraian dituzue Ikastolako ikasle sarituen izenak, lorturiko sariak, idazlan sarituak eta saritutako idazlan guztiak laburbiltzen dituen poema bat A mailako irabazlea izan den Eztizenek egina. Zorionak sarituta izan zaretenoi eta baita lehiaketan parte hartu zenuten guztioi ere!
A MAILAN (1990 eta 1991 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)
1. saria: (210 euro eta oroigarria)
- Idazlana: Minaren islapena begietan. Egilea:Eztizen Agirresarobe Pineda.
2. saria: (150 euro eta oroigarria)
- Idazlana: Freedom fighters. Egilea: Eñaut Agirre Iturrioz.
B MAILAN (1992 eta 1993 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)
2. saria: (130 euro eta oroigarria)
- Idazlana: Parisetik. Egilea: Ainhoa Imaz Iturrioz.
D MAILAN (1994 eta 1995 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)
2. saria: (110 euro eta oroigarria)
- Idazlana: Udazkeneko hostoen antzera. Egilea: Lierni Garmendia Arratibel.
3 aipamen‑sari (30na euro ondorengo idazlanen egileei):
- Idazlana: Txantxangorria. Egilea: Eñaut Muerza Balerdi
- Idazlana: Tele-banka. Egilea: Beñat Ventureira Korta
- Idazlana: Puenting nola egin hanka hautsiarekin. Egilea: Irati Otamendi Urbiztondo.
Iruzkin berriak