Noizbait pentsatu duzue zergatik dagoen osatuta giza gorputza osatuta dagoen bezala? Niri, egia esan, jakin-mina piztu eta galdera horren erantzuna bilatzeari ekin nion; horregatik, informazio interesgarria kausitu ondoren, zuei eskaintzea otu zait.
Jakina da gizakion gorputza simetrikoa dela; izan ere, gure gorputzaren eskuineko aldea ezkerrekoaren berdina da, alegia, bi begi, bi belarri, bi beso eta bi hanka dauzkagu bi aldetan banatuta. Baina nolakoa da gure gorputzaren barnealdea? Galdera honi erantzuteko, barnean ditugun organoei erreparatuko diegu. Jakin behar dugu barruko organo batzuk bikoterik ez dutela; beraz, asimetrikoa dela esan daiteke. Gure gorputzaren barruko eraketari erreparatzen badiogu, ezkerraldean bihotza, urdaila, area eta barea ditugula ikus dezakegu. Eskuineko aldean, berriz, gibela eta behazuna. Egia da birikek simetrikoak diruditela; dena den, batak besteak baino lobulu gehiago dituenez, simetria hori ez da betetzen.
Hasiera batean, badirudi horren arrazoia zera dela: naturak horrela sortu gaitu. Baina ez al zaizue iruditzen naturak gu horrela sortzeko, arrazoi batzuk egongo direla? Azter dezagun pixka bat hau. Giza soinaren barneko aldea asimetrikoa izatea ez da inongo kasualitatea, dagoen bezala banatuta egoteak abantaila handiak dauzkalako gorputza ondo funtzionatzeko orduan. Gauzak horrela, bihotza asimetrikoa izanda, odola gorputzean zehar banatzen duenean, elkarrekin zerikusirik ez duten bi sistema eratzen ditu. Honela, batak odola biriketara garraiatzen du, bertan oxigenatzeko; besteak, ordea, odol oxigenatu hori gorputzean zehar banatzen du.
Zergatik gertatzen da, bada, asimetria hau? Hori da nire ustez galdera garrantzitsuena. Enbrioia sortzen denean, substantzia zehatz batzuen ondorioz, gorputzeko atal desberdinen eraketa prozesuak hasten dira. Hasieran, giza gorputzaren organo asimetrikoak simetrikoak eta perfektuak dira. Enbrioiak 10-25 egun dauzkanean, berriz, erreakzio biokimiko batzuen eraginez, giza gorputzaren kanpoaldea simetriko eta barrualdea asimetriko bihurtzen dira. Bestalde, lehenengo simetriak Notch izeneko proteina bati esker eratzen dira eta honen kopurua handiagoa da gorputzaren ezkerreko aldean. Gainera, proteina honek Delta izeneko beste proteina baten beharra dauka, ondo funtzionatu ahal izateko. Bi hauei esker erabakitzen da zein organok joan behar duen eskuineko aldean eta zeinek ezkerreko aldean. Amaitzeko, organo bakoitzak bere kokapena hartzen du gorputzeko alde ezberdinetan eta horregatik guztiarengatik dago osatuta giza gorputza dagoen moduan.
Beraz, laburbilduz, zera aipa daiteke: giza gorputza simetrikoa da kanpotik eta asimetrikoa barrutik. Enbrioi moduan dagoenean, asimetria hori ez da azaltzen 10-25 egun izan arte. Horren zergatia hainbat proteina eta erreakzio biokimikotan dago. Bukatzeko, espero dut artikulu honek daraman informazioak zerbait lagundu izana. Are gehiago, uste dut denok jakin beharko genukeen gaia dela; izan ere, gure gorputzean gertatzen diren fenomenoak dira eta honen berri jakitea garrantzitsua delako ustea dut.
Hona hemen gorputzak osatzen duen atal garrantzitsu baten bideoa, hots, zelulen bideo bat. Ea interesgarria iruditzen zaizuen!
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/_rBnlexdoVE" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
Iruzkin berriak