
Gaurkoan, hainbat atzizkiren forma egokiaz hitz egingo dugu. Atzizkiek batzuetan buruhauste handiak ematen dizkigute: ekonomiari ala ekonomialari, gramatikari ala gramatikalari? Bada, arau gutxi batzuk menperatzea baino ez da behar hauek guztiak ondo erabiltzeko. Jarraian, aipatutako -ari/-lari bikotearen artean nola hautatu aztertuko dugu. Halaber, gaztelaniazko -ario (parlamentario) atzizkia bere horretan mailegatu behar dela ere ikasiko dugu eta, amaitzeko, izen multzokariei buruz Euskaltzaindiak arautu duenari buruzko hausnarketa egingo dugu. Prest? Goazen, bada, gaia atalez atal miatzera.
-ARI (-LARI) ATZIZKIAZ
-ari eta -lari formen arteko banaketari dagokionez:
- -ari forma, -a bokalaz amaitzen diren izen oinarriei eransteko erabiliko da, batez ere bi silabatik gorakoak direnean: dantzari, tabernari, gramatikari, politikari, kritikari, e.a.
Hala ere, oso sartuak dauden pentsalari eta hizkuntzalari bezalako hitzak ontzat ematen dira.
- -ia amaiera duten hitzetan, -ialari hobesten da: historialari, zientzialari, ekonomialari, e.a.
Oinarriaren kategoriari dagokionez:
- -ari atzizkia izenekin erabiliko da, eta -le edo -tzaile atzizkiak aditzekin: hezle edo hezitzaile, ikertzaile, e.a.
- Aditz batek adiera bat baino gehiago izan dezakeenean, ordea, zilegi izan daiteke adiera batean -le edo -tzaile erabiltzea eta -ari beste adieran: idazle/idazkari, zuzentzaile/zuzendari, zaindari/zaintzaile…
ERDAL -ARIO, EUSKARAZ -ARIO (ETA EZ -ARI)
Erdal -ario/-aire atzizkiez osatutako izen-izendondoak -ario forman, eta ez -ari forman, mailega bitez:
- Izenetan: notario, komisario, unibertsitario, funtzionario, kortsario, mertzenario… (salbuespenak hiztegi batuan zehaztuko dira).
- Izenondoetan: (talde) parlamentario, (sistema) planetario, (jokabide) sektario… Baina ahal dela, maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, hobe euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea:
- parlamentu(ko) talde (talde parlamentarioren ordez)
- planeta-sistema edo planeta sistema (sistema planetarioren ordez)
- unibertsitate(ko) aldizkari (aldizkari unibertsitarioren ordez), e.a.
-GO IZEN MULTZOKARIAK SORTZEKO
Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak, etab.
- Izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia erabiltzea gomendatzen da: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.
- -go atzizkia kasu hauetan erabiliko da:
- ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa…
- -tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa…
[kml_flashembed movie="https://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/go_atzizkia.swf" width="550" height="400" wmode="transparent" /]


Eguneroko hizkuntza-gatazkak arrakastaz kudeatzeko tresnak eskuratzea.
10 orduko ikastaroa izango da.
Duela gutxi Gabonetako oporrak izan genituen eta hemendik ez askora Aste Santukoak helduko dira. Denbora librea, beraz. Baina zer egiten dugu gure aisialdian? Aurretik beste asmo batzuk ditugun arren, gehiengook pantaila aurrean pasatzen ditugu lanera joan beharrik gabeko egun horiek.
Nork ez du ikusi inoiz lagun talde bat eta norbait munduarekiko harresi diren aurikularrak belarri zuloetan sartuta? Edo segapotoarekin jolasean eta bertan ez dagoenari mezuak bidaltzen? Badirudi gure ondoan daudenekin konformatu ez, eta aurrez aurre ez dagoenarekin hitz egiteko beharra sortzen zaigula. Horrelako gailuek distantzia handietako harremanak izatea ahalbidetzen digute eta alde onak ere badituela begi-bistakoa da. Hala eta guztiz ere, gertukoenganakiko erlazioa galtzeko arrazoia ez luke izan behar, ez eta aktibitate ezberdin eta fisikoak egiteko oztopoa ere.
Bestalde, bakoitzaren izatea eta informazio guztia (gizarte-segurantza, NANa…) interneten zintzilikaturik dagoenez, 





Iruzkin berriak