Zorionak, Edurne!

Gaur, oker ez banago, gure Edurneren urtebetetzea ospatuko dugu. Edurnek iaz lortu zuen adin-nagusitasuna, beraz, gaurkoan 19 urte beteko ditu. 19 urte!!! (Erretiroan edo pentsatzen hasi beharko duzu, ezta???’ :wink:)

Edurne hasiera-hasieratik egon da euskaljakintzan (lehenengo urtetik) , beraz, eskarmentu handia du gure lan guztietan. Bere artikuluek zer pentsa ere eman digute askotan, gizarte-arazoek asko kezkatzen baitute (1, 2, 3, 4) . Beti dago tratu txarrak eta injustiziak pairatzen dituztenei laguntzeko prest; egun hauetan, esaterako, emakumeen harrikatzeaz idazten ari da (irakurtzeko irrikaz nago). Baina gatozen harira.

Zure eguna ondo hasteko, Edurne, bideo bat eskaini nahi dizugu euskaljakintzako partaide guztiok. Badakidanez gustuko duzula, goza ezazu Ramstein taldearen musikaz eta zure egunaz: 🙂

Comments { 2 }

Esfortzuari fobia: gero eta alferrago

Teknologia aisialdiaren zati handiagoa bilakatzen ari da aurrera egin ahala. Izan ere, telebistak, Internetek, eta abarrek esfortzu ñimiñoa eskatzen dute aisialdiko ekintza tradizionalekin alderatuz gero. Hori dela eta, kirolak, mahai jokoak edo irakurketak, besteak beste, ospea galdu dute.

Egia esan, ez da harritzekoa teknologiaren aurrerapenak eragindako lan gutxiagoren beharrak gero eta alferragoak bilakatu baikaitu. Irensten errazak diren telesail, film eta lehiaketek denbora ugari kentzen duten eta ahalegin nabarmena eskatzen duten ekintzak ordezkatu dituzte.

Baina, kaltegarria ote da azken urteotako joera hau? Dirudienez, indarra galtzen joan diren ekintzek bizi-kalitatearen hobekuntza dakarte; adibidez, kirolak osasuntsu mantentzeko egokiak dira, mahai jokoek burmuina lantzen laguntzen dute edo irakurketak hizkuntzaren erabileraren trebetasunean eragin zuzena du.

Hala ere, teknologia berriak ezin dira suntsitzailetzat hartu gaurkotasunezko berriez informatzeko modu aproposa dira eta. Telebistak eta Internetek, esate baterako, informazio eza ikaragarri gutxitu dute.

Ondorioz, arazoa konpontzeko bidea ez da teknologia hauek alde batera uztea, esfortzuaren eta aisiaren arteko oreka aurkitzea baizik.

Comments { 4 }

Piercingak

Piercing 1Piercingak gaur egun denok ezagutzen ditugun gorputzeko edota aurpegiko zuloak dira. Zulo horietan belarritako bat jartzen da, hain zuzen ere. Zulo hauek egiteko, normalean profesional batengana joaten gara eta bertan non egin, zer motatako belarritakoa jarri, eta abar erabakitzen dugu. Zuloak orratz batez egiten dira. Lehenik, zonaldea spray batez hoztuko digute eta, ondoren, orratza sartu, zuloa egin eta, bukatzeko, aukeratutako belarritakoa jarri.

Materialak mota askotakoak dira: titanio, platino, niobio, altzairu kirurgikoa… Adituek, dena den, titaniozkoak aholkatzen dituzte ondorengo ezaugarri hauengatik:

  • Pisu gutxiago dute eta, gainera, istripuren bat edo golpe bat emanez gero, zailtasun gehiagoz kenduko dira.
  • Sendatze azkarragoa dute eta garbiagoak izan ohi dira.
  • Jada sendatuta dagoenean, eta belarritakoa aldatu nahi dugunean, kolore aukera handiagoa dago.
  • Ez dauka elementu toxikorik.

Gaur egun, jendeak zulo hauek edozein tokitan egiten ditu. Dena den, ondorengoak dira ohikoenak:

Aurpegikoak:

  • Normalean, sudurrean, bekainetan, belarrietan eta ezpainetan ipintzen dira. Aurpegian daudenak egunean bi aldiz garbitzea komeni da.

Gorputzean zeharrekoak:

  • Normalean, zilborrekoa eta titipuntakoak izaten dira. Hala ere, bai gorputzean, bai aurpegian, eta abarrean egiterakoan, jendeak bere toki propioak asmatzen ditu (eskuetan, besoetan…. ).

piercing2Baina goazen harira. Gorputzekoak 6-8 astez egunean bizpahiru aldiz garbitu beharko ditugu ondo sendatu ahal izateko. Aho barrukoak, mingainekoak, mingain azpian egiten direnak… oso arriskutsuak izaten dira, erretzean, bazkaltzean, eta abar asko zikintzen direlako. Honen soluzioa bazkaldu edo erre ondoren, belarritako ingurua ondo garbitzea izango da. Bestalde, aho barruko piercingak nahiko erraz orbaintzen dira, listu-guruinak direla eta. 8 astetan zehar bizpahiru aldiz egunean garbitu behar dira eta, batez ere, emandako arauak ondo jarraitu (belarritakoarekin ez jolastu, ez erre…)

Sexu-organoetan ere egiten dituzte, baina hauek infektatzeko arrisku berezia dutenez, higiene aldetik oso ondo zaindu behar dira. Garrantzitsuena harreman sexualak ekiditea izango da zonaldea zerbait hobeto eduki arte. Bestalde, hauek orbaintzeko denbora pila igaro behar da adituek diotenez, 9 hilabetetik 2 urtera, bakoitzaren azalaren arabera.

Piercingak gaur egun asko eramaten dira. Gure lurraldean apaingarri gisa erabiltzen dira baina badira tribu batzuk tradizioz belarritako hauek aurpegi osotik jartzen dituztenak argazkian ikusi ahal duzuen bezala. A ZE HOZKIA!!!!! Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, argazkiak ikusi… hemen klikatu!!!

Comments { 9 }
-->