Mania txikiak, arazo larriak!

maniakNori ez zaio noizbait gertatu kaletik joan eta baldosetako marrak ez zapaltzeko mania sartzea? Edota autoetako matrikulei nahigabe begia botatzea, zinetako aulkien ilarak kontatzea? Hauek guztiak hasieran mania txikiak dira, baina arazo larri bilaka daitezke, mendekotasuna sor baitezakete.

Hainbat tema izatea normala da. Izan ere, ohitura guztiak beste batzuekin loturik daude eta, eguneroko bizitzari dagokionez, ohitura hauek, txarrak nahiz onak izan, gure bizitza josten dute.

Esan daiteke mota askotarikoak daudela, munduan dauden pertsona tipo ezberdinak bezainbeste. Baina nolabaiteko sailkapena egin beharko bagenu, honako hurrenkera eramango lukete: garbitasuna, eskrupulo edo nazka, babesa eta perfekzionismoa.

Ordenarekin zerikusia duten ohitura txarrak:

  • Etxeko gauza guztiak bere lekuan egotea. Horrela bada, etxeko egoera positiboa da, baina objektuak bere tokian egotea eskatzen du, jakina, eta hau horrela ez bada, antsietatea sufritzen da. Honek mania bat dagoela adierazi nahi digu.
  • Gauzak simetrikoki jartzeko ohitura.
  • Behin eta berriro zenbaketak egiteko ohitura, sailkatzeko eta zenbatzeko beharra sentitzen delako.
  • Lekuetara puntual iristeko beharra.

Garbiketa, eskrupulo eta osasunaren inguruko ohitura txarrak:

  • Ahoa edota eskuak behin eta berriz garbitzeko beharra.
  • Beste pertsona batzuek ukitu dituzten gauzak ukitzeko beldurra.
  • Behin eta berriro etxea garbitzeko ohitura.
  • Elikagaiekin kutsatzeko neurriz gaineko beldurra.

Babesarekin erlazionatutako ohiturak:

  • Leihoak, ateak, iturriak, giltzak… etengabe begiratzeko joera edota argia itzaltzeko demaseko ohitura.

Ikus dezakezuen legez, dezente dira dauden ohitura txar edo setak eta mota guztietakoak dira. Zuek ba al daukazue mania bereziren bat?

Amaitzeko, pertsonaia ospetsu batzuen ohitura txarrekin uzten zaituztet. Horiei buruz zertxobait gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.

Comments { 1 }

Britney Spearsen beherakada

BritneyBritney eta Madonnaren arteko musu hura historiara pasatu zen. Pop musikako abeslaririk sexyena izan zena beherakada nabarmena jasaten ari da, baina ezin da zehaztu noiz hasi zen gainbehera hau. Lehengo urtean izan daiteke, argazkilari batek argazkia atera zionean furgoneta bat gidatzen bere umea altzoan zeramala. Hor hasi ziren, behinik behin, amaren papera egiteko ezgai zela zioten zurrumurruak..

Abokatuek esan diote birgaitze zentro batean sartzea dela onena eta horrela lor dezakeela, banaketaren ondoren, haurren zaintza eta babespea. Gertatzen dena da Spears birgaitze zentro batean sartu, teorian 45 egun egon behar zuen bertan, eta hurrengo egunean hanka egin zuela. Ondoren, ahalegindu zen berriro Los Angeleseko beste ospitale batean sartzen baina ordu gutxietara alde egin zuen. Ez hori bakarrik, bi ikuskizun hauen artean ilea ondo-ondotik moztu zuen.

burusoilDuela urtebeteko itxura eta gaurkoa guztiz ezberdinak dira. Horrela jarraituz gero, ez dakit zuek baina nik, behinik behin, bere karrera bertan behera gera daitekeela uste dut.

Edonola ere, honekin guztiarekin etekin gehiena atera duena Esther Tognozzi izan da, Britneyren ile-apaintzailea. Honek bizarra mozteko makina elektrikoa, edan zuen freskagarri lata eta Bic pizgailu bat interneten jarri zituen salgai, guztiagatik milioi bat dolar eskuratuz. Jendea zeharo jota dago, ezta?

Comments { 6 }

Arauak 19: NOR/NORTZUK eta EKARTZEA MEREZI DU.

Jakintza Gaurko saioan bi arau landuko ditugu:

  • Nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk
  • Ekartzea merezi du

Lehenengoan, antza denez, nahasketa txiki bat ematen da. Izan ere, ia denok pentsatzen baitugu nor, zer eta zein galdetzaileek singularrerako baino ez dutela balio eta forma hauen pluralak nortzuk, zertzuk eta zeintzuk direla. Hori ez da horrela eta jarraian ikusiko dugu. Bigarren arauak ere eragiten du hainbat zalantza erabilera arruntean. Nork ez du noizbait esan ” Ekartzeak merezi du” edo horrelakoren bat? Jakin dezagun, bada, erabilera hori ez dela zuzena. Baina zergatik? Nola esan behar da? Hurrengo lerroetan bi erabilera oker horiek ahalik eta modu errazenean azaltzen saiatuko naiz. Azter ditzagun urratsez urrats biak.

NOR/NORTZUK

Nor, zer eta zein galdetzaileek singularra zein plurala adierazteko balio dute, ez singularrerako soilik uste ohi den bezala. Are gehiago, pluralak egiteko forma hauek hobesten dira:

Nor (Nor etorri da? / Nor etorri dira?)

Zer (Zer da? / Zer dira?)

Zein (Zein etorri da? / Zein etorri dira?)

Edonola ere, ondorengo forma hauek ez daude oker, gertatzen dena da forma markatu gisa erabili behar direla eta aditzak pluralean joan behar du ezinbestean:

Nortzuk (Nortzuk etorriko dira gaur?, Nortzuek egin dute hau?)

Zertzuk, (Zertzuk ekarri dituzu?)

Zeintzuk (Zeintzuk dira gureak?)

Honela deklinatuko dira: nortzuk (nor), nortzuek (nork), nortzuei (nori), e.a.

Araua osorik.


EKARTZEA MEREZI DU

Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) NOR (absolutiboa) erabiliko da, eta ez NORK (ergatiboa) :

  • Joatea merezi du (zuzena). *Joateak merezi du (okerra).
  • Ikastea merezi du (zuzena). *Ikasteak merezi du (okerra).

Araua osorik.


praktika

Comments { 0 }
-->