Hollywoodeko Akademiaren sariak

Joan den igandean, otsailak 25, Hollywoodeko Oscar sarien 79. edizioa ospatu zen.

PenelopeAurtengo edizioko berezitasun nabarmena hispaniarren presentzia handia izan da. Izan ere, El laberinto del Fauno eta Babel filmek hainbat izendapen zituzten. Halaber, Penelope Cruzek aktore onenaren saria lortzeko aukera zuen Volver filmean egindako antzezpenagatik.

Baina askotan gertatu ohi den bezala, hispaniarrentzat gau arrakastatsu bat izan zitekeena ametsean geratu zen. Babel pelikula 7 Oscar saritara izendatua egon arren, bakarra lortu zuen, soinu-banda onenarena; eta Penelopek ez zuen hainbeste desiratutako saria bereganatu. Baina gauak bere pozak izan zituen, noski. El laberinto del Faunok 3 Oscar lortu zituen eta Martin Scorsesek, aurtengo edizioarekin bost aldiz izendatua egon ondoren, zuzendari onenaren saria eskuratu zuen, azkenean.

Ondoren, Oscar garrantzitsuenen garaileen zerrendarekin uzten zaituztet, saridun guztiak ikusi ahal izateko egin klik hemen.

  • Ingelesez besteko film onena: Las vidas de otros (Das Leben der anderen, Florian Henckel von Donnersmarcken, Alemania)

Amaitzeko, hementxe duzue pelikula onenaren saria eraman duen The Departed (Los Infiltrados) filmaren aurrerakina:

Comments { 0 }

ISTORIO ELKARRERAGILEAK 07

MELODRAMA 1

  • Eneritz ZABALETA: martxoaren 4an.
  • Nerea AYERZA: martxoaren 7an.
  • Nagore ARMENDARIZ: martxoaren 10ean.
  • Leire GAZTAÑAGA: martxoaren 13an.
  • Nerea DOMAIKA: martxoaren 16an.
  • Jon Ander AIZPURUA: martxoaren 19an.
  • Nerea CASADO: martxoaren 22an.
  • Lander SARASOLA: martxoaren 25ean.
  • Alaitz NAZABAL: martxoaren 28an.
  • Unai PEREZ : martxoaren 31n.
  • Ander GARMENDIA: apirilaren 3an.
  • Silvia BEA: apirilaren 9an.
  • Edurne VALMASEDA: apirilaren 12an.

MELODRAMA 2

  • Asier LAKUNZA: martxoaren 5ean.
  • Josune SESMA: martxoaren 8an.
  • Olatz ALVAREZ: martxoaren 11n.
  • Izaskun USABIAGA: martxoaren 14an.
  • Xabier JAUREGI: martxoaren 17an.
  • Ainara ETXEBERRIA: martxoaren 20an.
  • Eli GARMENDIA: martxoaren 23an.
  • Gonzalo ZABALA: martxoaren 26an.
  • Garazi LORENZO: martxoaren 29an.
  • Izaia NUÑEZ: apirilaren 1ean.
  • Aloña URRETABIZKAIA: apirilaren 4an.
  • Eneritz ITURRIOZ: apirilaren 7an.
Comments { 0 }

Arauak 18: Partitiboaz.

Jakintza Gaur, partitiboaz mintzatuko naiz. Partitiboa kasu berezi samarra da eta, maiz aparte aztertzen bada ere, NOR kasuaren azpikasu bat bezala hartu behar da. Kasu hau zerbait zehaztugabea denean erabiltzen da eta, izan ere, mugagabeari dagokion kasu-marka baino ez dauka.

PARTITIBOAREN ERABILERA OKERRA

Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da, beti erabili izan den moduan:

– Lanik (konts + -ik)

– Libururik (bok + -rik), e.a.

Eta aditza singularrean erabiliko da:

Ez dut libururik erosi. (Ez ditut libururik erosi)

Ez dut lanik egin. (Ez ditut lanik egin.)

Erabilera okerrak dira, beraz, honako hauek: Ez dituzu lagun onik aurkituko. Aspaldian ez ziren entzuten horrelako hitzik. Ez ditut egin horren aipamenarik; e.a.

Araua osorik.


praktika


PARTITIBOA BAIEZKO PERPAUSETAN NOIZ ETA NOLA

Baiezko perpausetan partitiboa balio enfatikoa emateko erabiltzen da, indartzeko, alegia. Eskuarki, izan, egon, eduki eta ukan aditzekin joaten da (halakoetan, normalean, izenak sintagma adjektibal bat behar du ondoan. Izena soilik utzi nahi bada, interpretazio zuzena egiten lagunduko duen eran jarri behar da). Azter ditzagun ondorengo adibideak zertaz ari garen jakiteko:

  • Badauka lanik konjuruak egiten (ondoan izenondoa balu bezala ulertzen da, lan handia edo zaila duela esan nahi da).
  • Izan da aldaketarik?
    • Bai, izan da aldaketarik [ edo aldaketa sakonik] (bi garairen artean gertatutako aldaketa azpimarratu nahi denean).
    • Bai, izan da aldaketa (baiezko hutsa denean).

Araua osorik.


praktika

Comments { 0 }
-->