Hollywoodeko Akademiaren sariak

Joan den igandean, otsailak 25, Hollywoodeko Oscar sarien 79. edizioa ospatu zen.

PenelopeAurtengo edizioko berezitasun nabarmena hispaniarren presentzia handia izan da. Izan ere, El laberinto del Fauno eta Babel filmek hainbat izendapen zituzten. Halaber, Penelope Cruzek aktore onenaren saria lortzeko aukera zuen Volver filmean egindako antzezpenagatik.

Baina askotan gertatu ohi den bezala, hispaniarrentzat gau arrakastatsu bat izan zitekeena ametsean geratu zen. Babel pelikula 7 Oscar saritara izendatua egon arren, bakarra lortu zuen, soinu-banda onenarena; eta Penelopek ez zuen hainbeste desiratutako saria bereganatu. Baina gauak bere pozak izan zituen, noski. El laberinto del Faunok 3 Oscar lortu zituen eta Martin Scorsesek, aurtengo edizioarekin bost aldiz izendatua egon ondoren, zuzendari onenaren saria eskuratu zuen, azkenean.

Ondoren, Oscar garrantzitsuenen garaileen zerrendarekin uzten zaituztet, saridun guztiak ikusi ahal izateko egin klik hemen.

  • Ingelesez besteko film onena: Las vidas de otros (Das Leben der anderen, Florian Henckel von Donnersmarcken, Alemania)

Amaitzeko, hementxe duzue pelikula onenaren saria eraman duen The Departed (Los Infiltrados) filmaren aurrerakina:

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->