Vans of the Wall

vansGaur egun hain ezaguna den arropa eta, batez ere, zapatila marka honek historia luzea du. 1966. urtean fabrikatu ziren Californian etxe honetako lehen zapatilak, Paul Van Dorenek diseinatu ondoren.

Xelebrea ematen duen arren, atera ziren lehen goizean 12 zapatila pare saldu zituzten.
70. hamarkadaren hasieran, skater batzuk dira zapatila hauek erabiltzen eta modan jartzen lehenak eta hamarkada honen bukaerarako, Californian mundu guztiak erabiliko ditu eta bertan 70 denda baino gehiago irekiko dira. Sean Penn aktorea izango da marka honen izena zabaltzen gehien lagunduko duena, bere film batean zapatila hauek jantzita eraman ondoren.

1983an negozioa ez da hain ondo joango eta porrot egingo dute. Zenbait zapatila mota ondo saltzen jarraituko dira, baina beste batzuk ez eta horregatik ezingo dute zor duten diru hori guztia ordaindu. Paul Van Dorenek bere langileei laguntza eskatuko die eta hauek enpresa aurrera aterako dute. Hiru urte beranduago, Vansek bere zor guztiak ordainduta izango ditu.

vans of the wall1994an mundu guztira iritsiko diren diseinu berriak egingo dituzte. Gero eta ospe handiagoa hartzen joango da eta kirol desberdinetako txapelketak babestuko ditu, skate, BMX, surf eta beste hainbat.

1998. urtean, antzko etxeetakolehenengoa izango da ¨skatepark¨ bat irekitzen . Urte berean, Vans marka txikietatik hoberenetako bat bezala hartuko da.

2000tik aurrera, oso urte onak izango dira Vans markarako. Gero eta sari handiagoak, Dogtowneko pelikula bat babestuko dute eta ospez beteriko urteak izango dira. Amaitzeko, 2004. urtean diseinu koloretsuak eta konbinazio ugari sartuko dituzte euren modeloetan. Marka honen esentzia beti zapatila berdinak da. Modeloak ugarituz doaz baina hasiera batean egiten zirenak eta gaur egun egiten direnak itxura berdintsua mantentzen dute, hori bai, diseinu gehiagorekin oraingoak.

Comments { 5 }

Sex Pistols

sex pistolsSex Pistols 1975 inguruan sortu zen. Steve Jones (gitarra), Glen Matlock (baxua) eta Paul Cook (bateria) ziren talde honen kideak. Hasiera batean, izen ezberdinekin aktuatzen zuten baina Malcom Mclaren managerrak talde hau aurkitu zuenean, Sex Pistols izena jarri zion taldeari. Manager honi esker ere sartu zen taldeko abeslari bikaina, John Lydon, Johnny Rotten (Johnny ustel) bezala ezagutzen duguna.

Sex Pistols-en ospea asko handitu zen 1976. urtean, EMI argitaletxeak kontratatu eta beraien lehen diskoa, Anarchy in the UK, argitaratu zuenean. Ez zuten asko iraun argitaletxe honetan; izan ere, telebista programa batean aurkezlea iraintzeagatik bota egin baitzituzten. Esan beharra dago, gertaera honek taldearen izena gehiago zabaltzea baino ez zuela lortu. Honen ondoren, A&M Records argitaletxeak kontratatu zituen. Argitaldari honekin , beraien bigarren diskoa kaleratu zuten God Save the Queen. Diskoari izena ematen dion abestiak Ingalaterrako monarkia iraintzen zuela eta argitaletxetik bidali zituzten.

Hori gertatu ondoren, Glen Matlock-ek taldea utzi eta honen partez Sid Vicious sartu zen. Virgin Records-ekoek kontratatu zituzten ondoren, God Save the Queen Ingalaterrako bigarren disko salduena bilakatzen zen bitartean, nahiz eta telebistan eta irratian zentsura gogorra jasan.

Hirugarren diskoa, Pretty Vacant, zerrendetan seigarren postura iristea lortu zuen. 1977an egin zuten Holidays in the sun, eta beraien lan garrantzitsuena, Never mind the bollocks, here is Sex Pistols (Bost axola, hemen dago Sex Pistols). Diskoak oso zentsura gogorra jasan zuen. Hala ere, zerrendetan bigarrena egin zuen.

Geroxeago, Estatu Batuetan bira bat egin ondoren, taldea banandu egin zen. Jarraian, No one is innocent/Mi way (1978), Something else/Friggin in the riggin, Silly thing/Who killed Bambi, C’mon everybody, The great rock and roll swindle/Rock around the clock (1979) eta (I’m not your) Stepping stone (1980) diskoak kaleratu zituzten. 1979an Sid Vicious, taldeko liderra, heroinazko gaindosi batengatik hil egin zen.

God save the queen:

My way abestia:

Comments { 7 }

ATENASEKO AKROPOLIA

partenonerecteionAkropolia antzinako Grezian, hiri gainean, kokaturiko gotorlekua zen eta greziar arteak laga digun monumentu multzorik garrantzitsuena da. Itsasoaren gainetik 156 kilometrora kokatzen da eta, K.a. V. mende inguruan eraiki zen Perikles agintari politikoaren aginduz.

Sargunera iritsi baino lehen, eskuinean Atenea Nikeren tenplua dago, Fidias arkitekto handiak eraikia. Eraikin honen atzealdean, Partenoia dago, dudarik gabe, garai arteko tenplurik garrantzitsuenetakoa dena. Ezkerraldean, Akropoliaren amaieran, Erekteion tenplu joniarra dago. Eraikin hau Akropoliko ederrenetakoa da, bere arkupe batean emakume itxurako zutabeak dituelako.

Eraikin hauek guztiak orain dela 2500 urte altxatu ziren, eta nahiz eta hainbat eraso jaso, nagusienek zutik iraun dute gaur egun arte, ea beste hainbeste urte irauten duten, benetan miragarriak baitira.

Badakizue, Atenasera joanez gero, ez galdu aukera eta Akropolia bisita ezazue, ez zaizue garbaituko, benetan ederra baita. Gainera, museoren batera joateko abagunea baduzue, aprobetxatu eta garai hartako eskulturak ikusi. Zinez miragarriak dira!

Comments { 3 }
-->