Arauak 12: DATA.

Jakintza Kaixo, lagunak! Gaur denok jakin beharreko arau batekin natorkizue, ezinbestekoa den horietako bat: data. Gezurra badirudi ere, edozein gunetan sartu, edozein dokumentu irakurri edo edozein arbel ikusi eta konturatuko zarete data gaizki emanda dagoela maiz; izan ere, nonahi aurki baitaitezke hilabeteak letra larriz edo maiuskulaz idatzita, gaizki deklinatuta eta horrelakoak. Zenbatetan esan ohi dugu Euskaltzaindiak behin eta berriz aldatzen dituela erabakiak? Zenbatetan esan diegu aldamenekoei lehen bagenekiela arauren bat edo beste baina Euskaltzaindiaren etengabeko berrikusketak direla eta, gero eta gutxiago dakigula? Bada, arau honentzat, behintzat, ez dago aitzakiarik. 95ean onartu zuten eta bada ikasteko garaia! 🙂 Pasa gaitezen, beraz, araua atalez atal ikustera.

DATA NOLA ADIERAZI

a) Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez:

· Durango, 1995eko martxoaren 7a.

· Durangon, 1995eko martxoaren 7an.

bolaKontuan izan ondorengoa: zenbakia kontsonantez amaitzen bada, -ean erantsiko diogu (bat>batean); bokalez edo diptongoz amaitzean, ordea, -an (bi>bian).

1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 8an, 9an, 10ean, 11n, 12an, 13an, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n.

Baztertu, hortaz, hain ohikoak ditugun: 4ean, 6ean eta horrelakoak.

b) Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:

· 1995/03/07;

· 1995-03-27;

· 1995/III/07;

· 1995-III-27;

Deklinatzerakoan: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkarian; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez

c) Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:

Ù­ Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.

Ù­ Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.

Ù­ Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.


Araua osorik.

Comments { 0 }

MORODO

Berezko izena, Ruben Morodo Ruiz. Artistikoki Morodo bezala ezagutua da eta Madrilen jaio zen. Bere estiloa oso pertsonala dela esan daiteke eta bere musikak reggaeestiloaren eragina du. Musika mota hau entzun eta entzun ahala, berea asko hobetzen edota gehiago lantzen joan dela antzeman dezakegu.

OZM (Otra Zona de Madrid) crewrekin hasi zen kantatzen, Madrilgo Alameda de Osuna auzoan, hain zuzen ere. Morodo bere abesteko era bereziagatik da mirestua.

Bere lehenengo LPa “OZMLStayl” da eta izenburuan dagoen azkeneko L hori, haurtzaroan Molodo deitzen ziotelako omen da; gainontzekoa, kantatzen hasi zen jende taldearen omenez. Hiru urte igaro ondoren, bere bigarren diskoa kaleratu zuen “Cosas que contarte”. Horrenbeste urte igarotzeak ezer kaleratu gabe bere arrazoiak zituen, Morodok ez zuen aurkitzen gustura lan egiteko diskoetxerik eta, denbora igaro ahala, bere diskoetxe propioa eratu zuen: Taifa izenekoa. Taifa delakoa sortu baino lehenago, mundu honetako beste hainbat abeslari eta talderekin kantatzen aritu zen.

Beraz, bere disko zerrenda honakoa da:

  • La Bodega (2000, maketa)
  • OZMLStayl (2001)
  • Yo me pregunto (2004, maxia)
  • Cosas que contarte (2006)

Horrela, bada, artista honen abestiren bat entzutea gomendatuko nizueke. Bere abestiak, normalean ez dira pisutsuak. Bere pentsamenduak aske uzten ditu bere nahiak, neskekiko sentimendu eta arazoak, bere festa edo parrandarako gogoa eta beste hainbat. Eta noski, lagunok, noizbait kontzertu batera joateko aukera izanez gero, ez galdu!! Hemen duzue, bada, adibide bat ideia txiki bat egiteko!!

Abestiren bat, argazkiak, informazio gehiago… nahi baduzue, sartu hemen!!

Comments { 4 }

Organoen salerosketa

operazioaAurreko batean, gaur egungo “mito urbano� handienetariko bati buruz hitz egiten zuen korreo bat jaso nuen. Bertan, organoen salerosketaz hitz egiten zen. Benetan gai interesgarria iruditu zitzaidan eta interneten informazioa aurkitzea erabaki nuen. Ez dago asko bilatu beharrik gai honen inguruan artikulu eta testu desberdinak aurkitu ahal izateko.

Baina zertan datza organoen salerosketak? Mito bat da edo gu guztion begion aurrean gertatzen den bihozgabekeria bat da? Nola sortzen da, baina, horretara dedikatzen den talde bat?

Gaur irakurri dudanaren arabera, organo transplante bat behar duen jende kopurua emaileena baino dezente handiagoa da. Horren eraginez, dirudunak edozein prezio ordaintzeko prest daude (badirudi gure gizartean dirua eta boterea duenak edozer egin edo eros dezakeela, etika eta moralaren gainetik jarriz) eta ,ez dutenak, beraien bizi kalitate eskasagatik (hauetariko askok irauteko ere ez dute), beraien edo seme-alaben organoak saltzeko prest daude, ondorioak zeintzuk diren jakin gabe. Hauetariko batzuk, iragarkiak jartzen omen dituzte, beraien organo bat saltzeko prest daudela adieraziz. Beste zenbaitetan, ordea, ez da salerosketara murrizten.

Gure gizartean zirrara handien sortzen duen metodoa, organo ilegalak lortu ahal izateko, bahiketa bidez eginikoa da. Errealitatea da, urtean zehar, heldu nahiz haur asko desagertzen direla eta, gehienetan, ez dela gehiago beraien berririk izaten. Zenbaitetan, gorpuak agertzen dira eta organoren baten gabezia izaten dute. Beste kasu batzuetan, bizirik aurkitzen dituzten arren, organoren bat falta zaie edo agian itsu daude.

Horrek izugarri harritu nau eta nire buruari galde egin diot ea zer dela eta agertzen diren haurrak itsututa. Horren erantzuna oso sinplea da, kornea transplanteak egin ahal izateko, begiak lapurtzen dizkiete. Benetan harrigarria iruditu zait, baina artikulu desberdinetan irakurri dudanez, kornea transplanteak ere egiten dira. Ondorengo organoen izenak dira gehien aipatzen direnak: giltzurrunak, korneak, birikak eta gibela ere zenbaitetan agertzen da.

Beste batzuetan, desagertzen diren haur horien etorkizuna guztiz desberdina da. Badaude mafia batzuk, lurralde pobreetan haurrak bahitu eta ondoren “lurralde aberatsetako� familiei saltzen dizkietenak. Kasu normaletan adoptatzeko zailtasunak dituzten familiak izan ohi dira.

Ondorengo lurraldeetan ematen dira desagerpen kasu gehienak: Hego Amerikako estatu batzuetan, Txinan, Filipinetan, Hong Kongen, Ipar Afrikako lurralde batzuetan eta Egipton ere bai.

Hala ere, aipatu behar da, organo baten transplantea egin ahal izateko, beharrezkoa den jende kopurua eta material egokia lortzea oso zaila dela. Horrez gain, transplante bat egin ahal izateko, ongi prestaturiko leku behar izaten da, hau da, ez du edozein lekutxok balio. Hori guztia kontuan izaten badugu, oso zaila dirudi horretara dedikatzen diren mafiak daudela sinestea edo errealtzat hartzea. Gainera, egia da ez dela inongo talderik harrapatu. Baina desagerpenak, organorik gabe agertzen diren haur eta helduak eta beraien organoak diru eskasia bategatik saltzeko prest dauden pertsonak, existitzen dira; beraz, zerbait gertatzen da.

Kontua da, nolabait, gertaera hauek desagerraraztea edo jaistea lor dezakegula. Horretarako, emaile kopuru gehiago behar da. Gauza da, guk hil ostean, ez ditugula gure organoak ezertarako behar. Beraz, zergatik kostatzen zaigu horrenbeste emaile izatea? donante de organos

Artikulu eta helbide interesgarriak:

Comments { 3 }
-->