Helduentzako marrazki bizidunak

Azkenaldi honetan, helduentzako marrazki bizidunekin topo egitea ohiko bihurtu da. Telebistan arrakasta gehiena izan dutenak Los Simpson eta Padre de familia (Family Guy) dira.

Los Simpson telesaioa oso ikusia da honezkero, behin eta berriz errepikatzen dituzte kapitulu berdinak eta jada ez du lehen zuen xarma bera. Padre de familia, berriz, duela gutxi iritsi da telebistara eta sekulako barre-algarak eragiteko gai da.

Telesaio hau familia amerikar bati buruzkoa da. Senide bakoitzaren bizipenak kontatzen ditu bakoitzaren gabeziak agerian utziz eta Estatu Batuetako gizarteari kritika zorrotza eginez. Familia bitxi honen kideak hauek dira: Peter Griffin, Lois, Chris, Meg, Stewie eta Brian.

Peter familiako aita da, arrazista, matxista… eta atzeratu samarra. Lois bere emaztea da, bera egongo ez balitz familiak ezingo luke aurrera atera. Chris ere atzeratua da, baina Peterrek gehien maite duen semea da. Meg, alaba bakarra, erabat baztertua dago, ez du lagunik eta egunero jasan behar izaten ditu bere senideen mespretxuak. Brian, hitz egiten duen txakurra da, kulturaduna, baina baditu bere alde txarrak, adibidez, alkoholikoa da eta arrazista ere bada. Azkenik, Stewie, umetxo bat besterik ez izan arren, oso azkarra da. Esan beharra dago bere ama hiltzen saiatzen dela behin eta berriz. Pertsonaiarik jostagarriena nire ustez bera da.

Ondoren, telesaio honen une dibertigarri batekin uzten zaituztet. Gehiago ikusi nahi izanez gero, eguerdiro La Sexta kanalean topa dezakezue.


Family Guy – Annoying Stewie – video powered by Metacafe

Comments { 5 }

Arauak 11: Usain, arrain, zain eta horrelakoak eta Ongi etorri.

JakintzaAzken saioen egiturari jarraiki, gaurkoan ere bi arau ikasiko ditugu:

  • Usain, arrain, zain eta horrelakoak.
  • Ongi etorri!

Prest? Goazen, bada, aurrera.

USAIN, ARRAIN, ZAIN

  • -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili:

– arrain,

– usain,

– zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.),

– dohain,

– orain

Beste sail batekoa denez gero, mahai, eta ez mahain.

  • Ez idatzi, hortaz, arrai, usai, artzai, diruzai, e.a.

Araua osorik.

Praktika


ONGI ETORRI!

  • Agurra egitean-eta:

  • Ongi etorri! (Pertsona bakarra nahiz asko izan etorri direnak) adi
Ez: ongi etorria! edo ongi etorriak!


  • Bestelakoetan:
  • Izan zaitezte ongi etorriak nire etxera. Gaztelaniaz: Sed bienvenidos a mi casa (bi hitz).
  • Hura zen ongietorria (iz.) eman zigutena! Gaztelaniaz: ¡Menuda bienvenida nos dispensaron! (hitz bakarra).

Araua osorik.

Praktika


Zer moduz joan dira? Denbora gutxitxo utzi dizuet erantzuteko? Hala iruditzen bazaizue, lasai adierazi iruzkinetan eta hurrengo saioetan tarte handiagoa utziko dut. Bestalde, dakizuen legez, edozein iradokizun, proposamen edo zuzenketa ariketa zein azalpenei buruz, ongi etorria izango da! 😉


Comments { 0 }

Highflying

Ez dago aditua izan beharrik NBAko mate baten edertasuna estimatzeko. Honi ‘Air’ Jordan, ‘King’ James, ‘Dr. J’ Erving, ‘Magic’ Johnson, Kobe Bryant, ‘T-Mac’, Vince Carter, JR Smith eta beste asko gehitzen badizkiogu ez dugu Nobelen laguntzarik behar dinamita aurkitzeko.


Atzealdetik pasatuta, ‘Tomahawk’ eta ‘Windmill’ mate ugari, ‘Alley-up’ batzuk… eguneroko partiduetako gai bilakatu dira, beti egoten baitira frankizia-jokalariek egindako kontraerasoak. Hori dela eta, NBAk benetako ospea irabazi du saskibaloi munduan.

Horren adierazle garbia, urtero All Star asteburuan ospatzen den ‘Slam Dunk Contest’ mate txapelketa da. Bertan, defentsarik aurrean ez izatean, jokalariek nahi ahala mateak egiteko aukera dute eta puntuatuak izan ohi dira, irabazlea aukeratzeko. Esaterako, azken urte honetan Nate Robinsonek, New York Knicks-eko zuzentzaileak, irabazi zuen. Hala ere, Kobe, LeBron, Jordan eta izar hauek partidu normaletan ere saskia hausteko gai dira aurrean oztopoa izanda ere.

Bestalde, gero eta gehiago dira ACB ligan edota Euroligan ere salto egiten dakitenak. Euskal taldeetan, Spliterrek, Housek edo Kammerichsek, esaterako, sarritan altxatu dituzte jarraitzaileak beraien aulkietatik. Horrez gain, Europan NBAko ligen egitura berdina jarriko dutelako zurrumurrua dabil; eta, egia balitz, gero eta ‘highflyer’ gehiago izango genituzke euskal lurretan.

Amaitzeko, hemen dituzue historian zehar egindako mate ikusgarri eta barregarrienak. Ea hurrengo belaunaldiek maisuez ikasten duten.

Comments { 0 }
-->