Highflying

Ez dago aditua izan beharrik NBAko mate baten edertasuna estimatzeko. Honi ‘Air’ Jordan, ‘King’ James, ‘Dr. J’ Erving, ‘Magic’ Johnson, Kobe Bryant, ‘T-Mac’, Vince Carter, JR Smith eta beste asko gehitzen badizkiogu ez dugu Nobelen laguntzarik behar dinamita aurkitzeko.


Atzealdetik pasatuta, ‘Tomahawk’ eta ‘Windmill’ mate ugari, ‘Alley-up’ batzuk… eguneroko partiduetako gai bilakatu dira, beti egoten baitira frankizia-jokalariek egindako kontraerasoak. Hori dela eta, NBAk benetako ospea irabazi du saskibaloi munduan.

Horren adierazle garbia, urtero All Star asteburuan ospatzen den ‘Slam Dunk Contest’ mate txapelketa da. Bertan, defentsarik aurrean ez izatean, jokalariek nahi ahala mateak egiteko aukera dute eta puntuatuak izan ohi dira, irabazlea aukeratzeko. Esaterako, azken urte honetan Nate Robinsonek, New York Knicks-eko zuzentzaileak, irabazi zuen. Hala ere, Kobe, LeBron, Jordan eta izar hauek partidu normaletan ere saskia hausteko gai dira aurrean oztopoa izanda ere.

Bestalde, gero eta gehiago dira ACB ligan edota Euroligan ere salto egiten dakitenak. Euskal taldeetan, Spliterrek, Housek edo Kammerichsek, esaterako, sarritan altxatu dituzte jarraitzaileak beraien aulkietatik. Horrez gain, Europan NBAko ligen egitura berdina jarriko dutelako zurrumurrua dabil; eta, egia balitz, gero eta ‘highflyer’ gehiago izango genituzke euskal lurretan.

Amaitzeko, hemen dituzue historian zehar egindako mate ikusgarri eta barregarrienak. Ea hurrengo belaunaldiek maisuez ikasten duten.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->