AHOTSAK BAKEBIDEAN

AHOTSAK BAKEBIDEAN izenburuko hitzaldia emango dute datorren asteazkenean, urtarrilak 10, Ordiziako Barrena Kultur Etxeko biltzar aretoan, 19:00etan, “Ahotsak� Emakume Taldeko honako kide hauek:

  • DUÑIKE AGIRREZABALAGA (Ezker Batua-Berdeak)
  • ONINTZA LASA (Eusko Alkartasuna)
  • GEMMA ZABALETA (PSE-EE)
  • JONE GOIRIZELAIA ( Batasuna)
  • GEMA GONZALEZ DE TXABARRI (EAJ)
  • AINTZANE EZENARRO ( Aralar)

Ahotsak Emakume Taldeak, Bakearen Aldeko Emakumeen Ahotsak, Adierazpen publikoa egin zuen, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa. Adierazpen horretan esaten dutenez:

Inplikatzeko garaia da eta, gainera, euskal emakumeok egin nahi dugu. Hau da bizitzea suertatu zaigun une historikoa. Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik, euskal gizarte osoari, eta bereziki emakumeei, guztiok elkarrekin eta bakoitzak bere gunetik, itxaropenaren atea irekita izan dezagun eta ilusiozko aukera hau errealitate bihur dezagun dei egiten diegu.

Datorren asteazkenean, Ahotsak taldea nola sortu zen, zein diren hartutako konpromisoak, egindako urratsak eta hemendik aurrerako pauso berriak azalduko dituzte.

Hizketaldiak, hilean behingo euskarazko foro publikoa, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dute, 2004ko udazkenetik. Antolatzaileen asmoa da egunerokotasuneko gaien azterketa egingo duen euskarazko hitzaldi sorta antolatzea; hots, momentuan momentuko gaien edota guztion interesekoak direnen inguruan hitz egingo duten hizlariak ekarri nahi dituzte, beti ere euskara eta gaurkotasuna uztarturik. Hileroko lehen asteazkenetan izaten da Hizketaldia.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->