Gaurko saioan, bi arau ezberdin azalduko ditugu: ene, nire, niri eta -(e)z gero. Jarduerak, ordea, bigarrengoan baino ez ditugu egingo lehenengo araua guztiz sinplea baita.
Ohitura handia dugu ni pertsona-izenordain arruntatik eratorritako formak aldatzeko. Hots, zuzenak diren nire, nirekin, niretzat…erabili beharrean, *nere, *nerekin eta horrelakoak erabiltzen ditugu askotan. Horren inguruan zera jakin behar dugu:
ENE/NIRE, NIRI
Maila jasoan (formalean), ene idatziko da, eta gainerakoetan:
– Nire,
– Nirekin,
– Niretzat,
– Niri ,e.a.
Ez idatzi, ordea, nere, nerekin, neretzat, nere, e.a.
Araua osorik.
-(E)Z GERO
Zer dio Euskaltzaindiak honi buruz? Adi hurrengo hiru kasuekin! 
1. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -(e)z gero idatziko da: hori eginez gero, hori egin duzunez gero. Ez idatzi, beraz, hori egin ezkero, etorri ezkero…
2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero /San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.
3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira.
Araua osorik.

Eguberrietan gaudela eta, denok irrikan gaude Olentzero eta Erregeei harrera emateko, opariak jasotzeko, familiarekin une ederrak igarotzeko, Urte Zahar eguna ospatzeko…
Gabonak ospatzen ari gara, kalera irten eta giro berezi hori nonahi argi ikusten da. Euskal Herrian gabonak Olentzerorekin ospatzen ditugu eta, besteak beste, opariak jasotzen ditugu, bazkari itzelak egiten… Baina noizbait pentsatu al duzue Indian, adibidez, nolakoak izango diren?




Iruzkin berriak