Euskal Wikipedia zabaltzen
Wikipediarekin lanean hasiko garenez laster, horren inguruko infomazioa orri honetan biltzen joango naiz.
- ¿Qué puedo hacer con mis alumnos en la wikipedia?: Anibal de la Torre
Wikipediarekin lanean hasiko garenez laster, horren inguruko infomazioa orri honetan biltzen joango naiz.
Negu hotz eta gordina dagoeneko iristen ari da. Dakigun bezala, jende askok negua kirol desberdinak egiteko erabiltzen du, hauen artean eskia edo snow bihurtu dira izar; izan ere, gero eta jende gehiagok, gazte jendeak batik bat, praktikatzen baititu kirol hauek.Orain dela gutxi arte, eskiatzera joatea aberatsen kontua zen, baina garai hauetan gero eta jende gehiagok ibiltzen da kirolean elurretan.
Espainiako estatuan eski pista asko daude (Candanchu eta Formigal, Baqueira-Beret…) eta gero eta gehiago sortzen ari dira. Hemendik gertu ere Aret eta beste hainbat ditugu, esaterako.
Orain dela ez asko, snow egitea modan jarri da. Kirol gazte hau taula antzeko batekin praktikatzen da. Ez da oso arriskutsua non zabiltzan kontrolatuz gero, baina kontuz ibili behar da. Ikusgarria da, benetan, jendeak taula batekin egin dezakeena! Kirol hau praktikatzen duten gehienak gazteak dira. Esaten dutenez, hastapenak errazak dira baina puntu batetik aurrera, hobetzea zaila da. Bestalde, kirol hau praktikatzeko ez da beldurrik izan behar. Egiten dutenek diotenez, behin probatzen baduzu, gehiagotan ere praktikatuko duzu. Izan ere, nahiko adiktiboa omen da!
Azkenaldi honetan, hainbat pistatan snow-park delakoak irekitzen ari dira. Ez dira oso toki handiak,oraindik eskiak garrantzi handiagoa baitu, baina denborarekin nik uste dut toki hauek hedatzen joango direla.
Datozen neguko egun hotzetarako alternatiba polita izan daiteke snow-en aritzea. Horregatik, guztioi kirol hau praktikatzera animatzen zaituztet. Milaka beroki jantzi eta denok elurretara!
Follow @euskaljakintza on Twitter
Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko ikasleak eta Maite Goñi Euskal hizkuntza eta Literatura irakasleak osatzen dugu euskaljakintza taldea.
Gure asmoa euskara ahalik eta gehien erabiltzea izango da, bai ahoz, baita idatziz ere, eta, horretaz gain, guk egindako guztia guztiekin partekatzea. Gauzak horrela, ideia ona iruditu zaigu hizkuntzaren erabilera eta zabalkuntzarako blog hau erabiltzea! Euskara eta teknologia berriak bikote ederra osa dezaketela pentsatzen dugu eta ideia hori aurrera eramateari ekin nahi diogu.
Blog honetan gure gaia lantzeko eta orokorrean euskararen azken nondik norakoak jakiteko hainbat artikulu eta baliabide ugari topatzeko aukera izango duzu. Jarraitu irakurtzen...

euskaljakintza.com lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu

Iruzkin berriak