Euskal saskibaloi taldeak ACBn

saskibaloia 1Guztiok dakigunez, hiru euskal talde ditugu ACB ligan: TAU Ceramica, Lagun Aro Bilbao Basket eta Bruesa GBC.

Tauren kasuan, bikain hasi du denboraldia, 7 garaipen jarraian lortuz. Hala ere, asteburu honetan ezagutu du lehen aldiz porrota zer den, galdu egin baitu Caja San Fernandoren aurka (90-99) etxetik kanpo jokatu duen partidu honetan.

Bestalde, Polaris World Murciaren aurka jokatu du Lagun Arok igande goizean eta honek ere ez du zorte handirik izan galdu egin baitu 60-51ko emaitzaz.

Bi garaipen eta bost porrot izan dira orain arte Bruesaren lorpenak ACB ligan hasi denetik eta, igande honetan, Alta Gestión Fuenlabradaren kontra jokatu du Illunben. Bruesak ez du ezagutu oraindik etxean irabaztea zer den, eta orain arteko bost porrotei seigarrena batu behar zaie 69-79 galdu baitu talde gipuzkoarrak.

Sailkapenari begiratu bat emanez gero, momentuz TAU bigarren postuan kokaturik ikusten dugu, aurretik Real Madrid duelarik partidu bakar bat ere galdu gabe. Bruesa GBC eta Lagun Aro, ordea, sailkapenaren behe aldean daude, 15 eta 16. postuan.

Hurrengo jardunaldiak ondorengoak dira:

  • Winterthur F.C. Barcelona – Bruesa GBC
  • C.B. Granada – Lagun Aro Bilbao Basket
  • Tau Cerámica – Akasvayu Girona

Zorte ona opa diegu 3 taldeei eta beraien aurtengo helburuak bete ditzatela, bai tituluren bat lortzea bada eta baita ACB maila honetan irautea bada ere.

Hala eta guztiz, ez gara geure inguruko saskibaloiaz ahaztuko, Ordizian bertan geure taldeak baitauzkagu. Jakintza ikastolako ikasle askok jokatzen dugu hemen, baina, ez gara bakarrak, gure irakasle batzuk ere Ordizia saskibaloi taldeko jokalari izan baitira urte askoz. Ordiziasaski orrialdean sartuz, informazio gehiago lortu ahal izango duzue. Ea irudiak ikusiz nork ezagutzen dituen gure irakasleak!

Comments { 2 }

Ahozko laburpenean trebatzeko hainbat testu






Ahozko laburpenetan trebatzeko hainbat testu

Ahozko laburpenetan trebatzeko hainbat testu: 
                                             

 

 

Comments { 0 }

Onddoak euskal lurretan

Onddo ederrakAurten ere, udazkenero bezala, gure inguruetako mendietara jotzen ari gara perretxiko bila. Tenperatura epel eta euri bolada ostean sortzen dira eta bi atalez osaturik daude: oina eta txapela. Perretxikoak bi multzo handitan banatzen dira, jangarriak eta pozoitsuak.

Perretxiko mota ugari daude, baina ezagunenak zizak, gibelurdinak eta onddoak dira Euskal Herrian. Azken hauek dira jendearen eskari eta ohore handiena eramaten dutenak.

Aurten bildutako onddo kopurua izugarri handia izan da beste urte batzuenarekin alderatuta. Kiloka eta kiloka bildu baitira euskal lurraldeetan eta bizpahiru aldiz mendira irtendakoek ere onddo saski beteaz itzuli dira beraien etxeetara.

perretxiko bilaHala eta guztiz ere, saskia beterik dakartenei non bildu dituzten galdetzeko orduan, irribarre bat besterik ez da jasotzen erantzuntzat. Zergatik, bada, toki isilean gordetzeko ohitura hau? Toki jakin batzuetan baino ez direnez hazten, gure altxorrik preziatuena balira bezala zaintzen ditugulako. Hala ere, zenbaitetan lekualdatu egiten dira.

Urtero bezala, nafar eta gipuzkoarren artean ika-mika ugari izan ohi da perretxikoak direla eta. Nafarren ustez, beraien mendietara (Ultzama…) jotzen dugu sutsuki ingurugiroa hondatuz. Hori dela eta, datorren urtetik aurrera perretxiko bila joateagatik edota perretxiko kantitate jakin bat hartzeagatik ordainaraztea proposatzen du Aranzadik. Baina bidezkoa al da neurri hau hartzea?

Comments { 4 }
-->