Gure tutorialak

PHPWebquest

Comments { 0 }

Beasain dantzariz josia

logoaUdazken kulturala dela eta, gaur arratsaldean, azaroak 4, hain zuzen ere, Beasaingo plaza dantzaz eta musikaz beteko da. Aurtzaka dantza taldearen ikuskizuna aurki dezakegu bertan euskal dantza mota ugariz josia.

Ikuskizuna arratsaldeko 18:30ak aldera hasiko da eta 19:30ak inguruan amaituko da, ordubeteko iraupena izango duelarik gutxi gorabehera.

Emanaldiak, aurretik aipaturik bezala, Euskal Herriko dantza mota ugari izango ditu eta honako hauek izango dira ikuskizunean dantzatuko diren horietako batzuk:

  • Plazara
  • Lebask
  • Kontxesiri
  • Agurra
  • Zuberoako dantzak (xuletinoa)
  • Jotak
  • Banakoa…

aurtzakako kideak dantzanAurtzaka dantza taldeko dantzariek ikuskizun entretenigarria emateko asmoa dute aurtengo Beasaingo udazken kulturalean. Aurreko urteetan ere egin izan dute ikuskizun mota hau eta nahiko arrakastatsua gertatu zaie.

Dantza talde honen historia pixka bat kontuan badugu, Euskal Herriaz kanpo ere zenbait tokitan izan dituela hainbat ikuskizun eta jaialdi konturatu gaitezke. Orain dela urte dexente Erresuma Batuan izan ziren, Polonian, baita Mallorkan eta Galizian ere. Orain dela bi urte Hungrian, lehengo urtean, Turkian eta aurten Argentinara bidaiatzeko aukera izan dute. Arrakasta ugari lortu dute izan diren lekuetan eta oso bidaia interesgarri zein bizipen bereziez beteak izan direla esan liteke.

Hau guztia kontuan hartuta, aprobetxatu gaurko aukera, Aurtzaka dantza taldea Beasainen ikustekoa, alegia; ziur bainago euren dantza ikuskizun eta festa giroarekin ederki pasako dugula …

Comments { 0 }

JENTILAK ATAUNEN !!!!

Goierriko Hitzatik ateratako argazkia26 urte igaro dira jentilek Ataun zapaldu zuten lehen alditik. Jentilen etorrerari esker, oroitzapenetan ditugun antzinako pertsonaiak, kontakizunak, gertakizunak… gogoratzeko aukera dugu urtero. Tradizio bilakatu da Ataunen, San Martin jaietan, Jentilen Etorrera: bi munduk, jentilek eta kristauek, bat egiten dute herrian. Antzerki soil bat ematen duten arren, jendea biltzen duela ezin ukatu. Ekitaldia bihar, hilaren 4an, ospatuko da arratsaldeko 18:00tan eta Jentilen pasadizoez gozatu ondoren, hotzak baztertzeko, 22:00ak aldera Akelarrea izango da plazan.

Aipatu gabe ezin gera daiteke, bestalde, aurten lehenbiziko aldiz antolatu duten herri mailako mondeju lehiaketa. Bertan, edozein herritarrek parte har dezake eta gomendatzen da giroa alaitzeko garai bateko jantziez apainduta joatea.

Gerturatu eta dastatu Ataungo mondejuez 14:00etan Kalustran egingo den bazkaria!

ZATOZ ETA GOZA EZAZU! ATAUNEN MITOAK BIZIRIK DAUDE !

Comments { 2 }
-->