Euskara jendeaz hitz egingo du Xamarrek Hizketaldian
Juan Carlos Etxegoien Xamarrek Euskara jendea izenburuko hitzaldia emango du bihar, azaroak 8, Ordiziako Barrena Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan.
Berriki kaleratu du Etxegoienek Euskara jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza liburua. Bertan, euskaraz hitz egiten duen jendearen bidez errepasoa eman dio historiari: Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua? Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?… Euskara jendea lana galdera hauek eta beste hainbat gehiago erantzuten saiatzen da, 600 irudi, argazki eta marrazkiz ezinago eder apaindua. Irudien laguntzaz mintzatuko da, halaber, Etxegoien Ordiziako Hizketaldian.
Garraldako (Nafarroa) semea eta irakaslea da Etxegoien; Etxebarrengoa (Garralda) kultur taldeko kidea, bai eta Karrikiri (Iruñea) euskara elkartea eta Zenbat Gara (Bilbo) taldekoa ere. Napartheid aldizkariaren sortzaileetakoa; Argia, Nabarra eta Ai ene! aldizkarietan kolaboratu izan du. Gainera, honako liburuen egilea da: Orhipean. Gure Herria ezagutzen (1992) ─ingelesezz, frantsesez eta gaztelaniaz ere argitaratua─, Orekan. Herri eta hizkuntzen ekologia (2001) eta 1898 Garralda (1998).
Hizketaldiak, hilean behingo euskarazko foro publikoa, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dute, 2004ko udazkenetik. Antolatzaileen asmoa da egunerokotasuneko gaien azterketa egingo duen euskarazko hitzaldi sorta antolatzea; hots, momentuan momentuko gaien edota guztion interesekoak direnen inguruan hitz egingo duten hizlariak ekarri nahi dituzte, beti ere euskara eta aktualitatea uztarturik. Hileroko lehen asteazkenetan izaten da Hizketaldia.
Gaiaz zertxobait gehiago jakin nahi baduzu:
- Bernardo Atxagaren iritzia liburuaren inguruan, pdf (dokumentuaren 10. orrian).

Urtero bezala,
Penagarria da, halaber, daukagun dirua ikustea. Azken presidenteak izugarrizko lapurreta egin zuen eta orain Fuentes eta bere lagunak ez dakite nondik atera dirua. Eta, gainera, ez badugu fitxaketekin asmatzen, bada, atera kontuak…Onartu beharrean gaude azken fitxaketa hauek ez direla oso onak izan (Stevanovic, Cifu, Juanito, Bravo…). Ea Zubiaurren 5 milioi euroekin jokalari onen bat fitxatu eta ligan gora egiten dugun, bestela, gureak egin du!
Futbolari buruz gehien nork dakien jakiteko modu bikaina eskaintzen digu Fantasy Football delako joko honek. Bertan, txapeldunen liga jokatzen ari diren taldeetatik hamabost jokalari hauta ditzakegu gure taldetxoa osatzeko, hamaika zelaian aritzeko eta beste lau aulkian eserita egoteko. Txapeldunen ligako jardunaldi bakoitzean, 





Iruzkin berriak